Hasiera »
Mirariren bloga - Zurrumurru askea
Mirari Ulibarri
Blog honen bitartez azaldu nahiko nituzke eguneroko gatazkak, baina ez kazetaritza arruntak azaltzen dituen modu berdinean, baizik eta, poesiaren indarrez isla daitezkeen bulkaden zentzuan. Beste hitzekin, politikaz, soziologiaz, amodioaz, kirolaz edota edozein gauzaz aritu naiteke eleak erabiliz, modu honetan, egunerokotasuna hitzen kartografien bitartez distiratuz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
Min/bizia
2020-10-29 // Bizitza, Poesia // Iruzkinik ez
Bat-batean deia,
bat-batean kontsulta,
bat-batean negargura.
Zure bizitzako azkenengo 5 urteak
hospitalean pasatu dituzu.
Nahigabean bigarren etxea,
lagun berriak
eta menu ezberdinak aurkitu dituzu.
Euskarak baditu hitzak
sentimendu ororako,
erraietatik azaleraturiko guztiari
forma emateko,
eta zurea,
min/bizia zuen izena.
Arraroa izan daiteke
mina eta bizia ele bakarrean topatzea,
nahasketa homogeneoa bilakatzea.
Baina arraroena niri behintzat
minik gabe bizirik sentitzea dela iruditzen zait,
zauririk gabe,
bizi ala iraun?
Orain badirudi bidea argitzen zuten farolak
itzali direla,
borrokatzeko ametsak puzkatu direla.
Agur esateko unea iritsi dela.
Konfinamendua
2020-10-07 // Konfinamendua // Iruzkinik ez
(Min)gotsa esango nuke nik dela bakardadea.
Beharrezkoa,
baina gehiegikerian,
eramangaitza.
Konfinamendua IV.
(Des)ikasten
2020-06-07 // Bizitza // Iruzkinik ez
Itxi gabeko orbain horrek
gaur egun ere,
oihukatu egiten du.
Gogoratu nahi ez dugun
pasarte horrek
min.
Zaila da,
atzera begiratzea,
zaila ere,
ubeldura berpiztea.
(Hala ere)
beharrezkoa dugu
higadura sentitzea,
eskuen zauria garbitzea
eta infekzioan murgiltzea.
(Des)ikasten jakitea,
saminari erantzuna
aurkitzea,
alegia.
Hitz askeak.
Minbera.
2020-03-26 // Deshumanizazioa, Poesia // Iruzkinik ez
Mila liburu irakur nitzakeen
baina enaiz zure ubeldurak
irakurtzeko gai.
Mila abesti entzun nitzakeen
baina enaiz zure irribarra
ulertzeko gai.
Nola idatzi
sufrimendua islatu abe?
Nola idatzi
nire arima erakutsi gabe?
Badirudi hitz xumeekin
zaila dela
errimetan aritzea,
erraietatik beldurrak
birrintzea.
Berrogeialdia (1).
Txori libreen kanta
2020-03-25 // Bizitza, Feminista, Poesia // Iruzkinik ez
Kafe usaina dute zure irribarrak,
tabako gustua zure istoriak.
Auzoko kaleetan ezagututako
katuak gara,
bilera tarteetan elkartrukatutako
begiradak.
Belardiaren askatasuna zara,
txori libreen kanta,
haize kirrien goxotasuna
eta harrien indarra.
Ez ditut hitzik aurkitzen,
anekdota guztiak berpizteko,
ezta zarenagatik eskerrak emateko.
“Sororitat és curar-nos les ales unes a les altres”
Beldurra
2020-02-03 // Bizitza, Irratia, Poesia // Iruzkinik ez
Beldurra.
Beldurra diogu aldaketari,
beldurra desengorkortasunari,
beldurra ezjakintasunari,
beldurra, kaosari alegia.
Lehenengo pausu horren
norantza da askotan
gure drama.
Lehenengo pausu horren
indarra gure zama.
“Erosotasunarekin bukatu nahi dut”
esaten diozu askotan zure buruari,
baina errutinan erortzen zara sarri.
Nola aldatu egoera?
Nola aldatu afera?
Mila erantzun,
galdera batentzat,
mila hitz,
esaldi berarentzat,
baina zuk,
zurea sortu behar duzu,
oztopoak gaindituz
bidea ikusten baita.
(El txoko de la Mila)
Gazte bulkadak uhinetan
2020-01-26 // Irratia, Oroimena, Poesia // Iruzkinik ez
“Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak” esaten zuen abestiak,
gure arbasoen iraultzetatik,
debekatutako hitzetatik,
ukabil hauskaitzetatik sortuak alegia.
Norbaitek “zapalduon olerkia” deitu zion
nik ordea, garaiezinen historia.
Esparru mikrora ekarrita.
Uhin libreetan murgiltzen garen
ahotsak gara,
irrati alternatiboen erraietan
nabigatzen dugunak,
Gasteizko aldezaharrean ezkutatzen garen
katuak gara
eta hiri honetako
gazte desobedienteen bulkadak.
Hona hemen gure irratsaioa,
hona hemen gure hautua,
izan zaitez errebelde,
piztu irratia.
(El txoko de la Mila)
Bidelagun
2019-12-14 // Bizitza, lagunak, Maitasuna, Poesia // Iruzkinik ez
Ustekabean,
atzean utzi ditugu galderak,
hutsuneak,
baldintzazko perpausak.
Ustekabean,
orain indartsuagoak gara.
Nahi gabe,
bilatu gabe.
Ustekabean,
klik egin genuen.
——————————-
Orain,
urtea ihes egiten duen modu berdinean,
nik ere
ihes egin nahiko nuke.
12 hilabete hauetan izandako
bizipen zoriontsuetara,
bidai guztietara,
bide lagunen besarkadetara
eta eman gabe utzi genituen musuetara.
Mila esker,
loratze honetan partehartu duzuenoi,
ilunetan nirekin egon zinetei,
hizkuntza ezberdinetan
mezu berdina helarazi zenidatenei.
Hot(s), hotzean berotasuna eskeini zenidatenei.
Ilusioz bete dituzte kaleak
2019-10-16 // Bizitza // Iruzkinik ez
Errepresioari aurre eginez,
ilusioz bete dituzte kaleak,
zapalkuntzari aurre eginez,
batasuna sortu dute herrian.
Aste hauetako irudietan
kolore anitzak ez ezik
sexu, klase sozial eta belaunaldi ezberdinak ere
topatu ditugu.
Honako egunek,
historian grabatuak geratuko dira,
ez izan dudarik.
Honako egunek,
herrien arteko elkartasuna behar dute,
atxikimendutik haratago doazen konpromezuak.
Gaur haiek dira, bihar gu izan gaitezke.
Argazkia: Jordi Borràs
Denbora badoa
2018-12-27 // Bizitza, Oroimena // Iruzkinik ez
Orratzak kendu dizkiot erlojuari,
ez dut denboraren berri izan nahi
azkenaldian beta azkarregi doa ta.
Konturatu gabe
zenbaki berri bat,
hilabete berri bat
eta ilusioz bete beharko dugun
urte berri batean murgildu gara.
Aspaldi agur esan nizun arren
gaur nirera bueltatu egin zara.
Urtearen bukaera iristen den modu berdinean,
abisatu gabe,
zarata atera gabe.
7 dira katuen bizitzak,
12 urtearenak,
Eta gu 10.nean geratu ginen.
Ba al dago hutsune hori beteko duen erloju orratzik?