Printzesa lesbianarik ez, oraingoz
Hainbat hedabidek argitaratutakoari kasu eginez, Disneyren film batean printzesa protagonista lesbiana izango dela publikatu dut, baina dirudienez, gezurra da konpainiak halakorik iragarri duenik. Beharbada, Disneyri presioa egiteko edo erreakzioak neurtzeko modua izan da albiste faltsua, LGBTI kolektiboak urteak baitaramatza animazio-faktoriari bestelako ereduak ikusarazi ditzala eskatzen. Disneyren pelikulek mundu osoan –umeengan– duten ...
Read MoreErabaki aitzindaria Australiako proba ziklistan: azafatarik ez podiumean
Ondoren etorriko diren txirrindulari lasterketentzat erreferente izan daitekeen erabakiarekin abiatuko da, datorren astean, Australiako Tour Down Under proba ziklista: sariak emateko ez da gehiago azafatarik erabiliko podiumean, junior kategoriako txirrindulariak baizik. “Euren gorputzaren irudiarekin arazoak dituzten emakumeak laguntzeko programa dugu martxan eta aldi berean azafata hauek ari gara jartzen probetan, inkongruentea da guztiz ...
Read MoreTestosteronadun pilotak frontoietan
Pilotari profesionalek aukeratutako materiala “pelotas de hombres, de mucho poder” direla idatzi du DVko kazetariak, eta testosteronadun pilotak irudikatu ditut, barrabilak zintzilik dituzten pilotak. Egiatan, 106 gramoko pilotez ari da, pisutsuak eta gogorrak, baina gizontasun kontua bada, zergatik ez jokatu harri koskorrekin? Bai jauna, eta takorik eta antzeko maritxukeriarik gabe, benetako gizonen moduan! Eta aizu, pilota pisutsuak ...
Read MorePiercingak, bizar luzea, orraztu gabeko ilea… debekatu dituzte TVEn
TVEren zuzendaritzatik eskutitza bidali dute ordezkaritza guztietara: “Ikusten dugu albistegietan zuzenean sartzen diren hainbat berri-emailek ez dutela euren irudia zaintzen”, diote, eta “sinesgarritasuna” argudio hartuta, honakoak debekatu dituzte: “Kamisetak, piercingak ezpainetan edo sudurrean, bizar luzeegiak edo zaindu gabeak, orraztu gabeko ilea, forma edo kolore deigarriak dituzten jantziak”, ulertzen dutelako horiek ez ...
Read MoreIrakaskuntza, zirko mediatiko bihurtua
“Metodo berritzaileak darabiltzaten irakasleak” bilatzen ari da TVE kate espainiarra, prestatzen ari den azken reality show-arentzat. 40 irakaslek hartuko dute parte, eta 6-12 urte arteko haurrak arduratuko dira profesional horien jarduna baloratzeaz. Ustezko berrikuntza metodologikoa ikuskizun ponposo bilakatu nahi dute, eta bitartean, benetako berrikuntza metodologikoak itotzen dituzten hezkuntza politikak dira nagusi. Ikasgeletan ...
Read MoreEz ukitu nire pekak!
Emma Watson aktore ilegorriari aurpegiko pekak ezabatu dizkiote krema iragarki batean eta polemika piztu da sarean. Gogora ekarri dit haurra nintzela ekitaldi familiar batean amaren lehengusu bat gerturatu zitzaidanekoa: etxean krema oso on bat zuela eta utziko zidala bota zidan bat-batean, pekak disimulatzeko primerakoa. Ordura arte ez zitzaidan burutik pasa ere egin pekak zerbait txarra, itsusia edo disimulatu beharrekoa izan ...
Read More
Iruzkin berriak