7 urteko mutilak bazter ikusten du bere burua eskolan, futbola gustuko ez duelako. Zer egin?
Ikerrek 7 urte ditu eta sentitzen du eskolan bakarrik geratzen ari dela, bere adineko gainerako mutilek futbolean jokatzen dutelako jolas-garaian. Futbolak duen gehiegizko protagonismoari aurre egiteko estrategia bideratu nahi du ikastetxeak, eta gaia landu duten eskolen esperientzia eta ereduak bildu nahi ditu horretarako. “Baloirik gabeko eguna(k)” orokortu egin dira ikastetxeetan, eta patioa eraldatzeko proiektuetan ere, futbolzentrismoari aurre egitea izan ohi da helburuetako bat....
Read MoreGuraso bakarreko familien eskubideak, noizko?
Ester ama izan berri da eta 16 asteko baimena du haurra zaintzeko. Amabakarra da, Hego euskal herritarra, eta beraz bere umeak ez du bi gurasodun haurren eskubideaz gozatuko: 32 asteko zaintza baimena, bi gurasoen artean. Bakarrik egonda laguntza gehien behar duenari zaintza denbora gutxiago ematen dio legeak, eta diskriminatzailea dela ulertuta, epaitegietara jo duen amabakar batek baino gehiagok lortu du bere baimena 32 astera luzatzea. Duela hilabete batzuetatik, ordea, are gehiago...
Read MoreKirola, gizonen kontua
Padel ikastaroan izena ematera joan da 40 urte dituen Laura, bere mailan ordu bakarra dago libre, baina bi gizon daude izena emanda ordu horretan “eta gizonekin ez zaitut jarriko, zeren gizonek neurria segituan hartzen diote jokoari”. Laura ahozabalik geratu da, baina momentu horretan ez du erreakzionatu, harrerako gizonak esan dio ikastaroan parte hartu ez baina mugikorrerako daukaten aplikazioaren bidez maila bereko jendearekin harremanetan jar daitekeela, jokatzeko, eta halaxe egin du...
Read MoreSeme-alaben notei zenbateko garrantzia ematen diegu?
Oporren aurretik ikasle ugarik eskolako notak jaso dituztela-eta, irakasle bati behin entzundakoa datorkit burura: ikasgai batean 8,5 ateratzeagatik gurasoek zigorturiko neska. Neurriz kanpoko kasuetatik harago, guraso askori segurtasuna ematen dien erreferentzia dira notak, eta ez ote diegun garrantzi gehiegi ematen. Teoria badakigu: neurgailu mugatua dira notak, une jakin batean (auskalo zein aldarterekin dagoen egun horretan gaztea) ateratako argazkia, sarri ez dira ikasleak egindako...
Read MoreHeriotzaz hitz egin dezagun
Teoria badakigu, eta hala gogoraraziko digute Hildakoen Egunaren harira egunotako artikulu eta elkarrizketek: bizitzaren parte da heriotza, normalizatu egin behar dugu, naturalizatu, dolua pasa… eta horretarako erremintak badirela diote adituek, baina hain dira pertsonalak heriotzaren aurreko bizipen eta erreakzioak, hain dira ezberdinak kasuak. Ezustean, istripuz, gaixotasunez, zahartzaroz, suizidioz hil den semea, ama, aitona, bikotekidea, laguna, ikaskidea, lankidea, pisukidea…...
Read MoreUmearen heziketan inplikatzen ez diren aitak
Seme-alaben heziketan laguntzeko eta orientatzeko programa du Irungo Udalak eta gizonei dei berezia egin die parte har dezaten, heziketa saio hauetara doazen hamarretik bederatzi amak baitira. Oso esanguratsua da datua, seme-alaben zaintza eta heziketak oraindik ere hein handi batean emakumeen gain jarraitzen duela iradokitzen duena. Duela urte batzuk irakasle bati irakurritakoa datorkit gogora: ikasle baten gurasoekin gauza inportante bati buruz hitz egiteko etxeren batera deitu, telefonoa...
Read MoreHondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa
Hondartzan (ere) haurrek zalaparta sortzen dutela-eta, uda guztietako ika-mika itzuli da sare sozialetara: umeak ume direla eta jarrera gogaikarriak dituzten helduak ere badirela vs. haurrak diren arren zibilizatuki ere jolastu daitezkeela eta guraso asko arduragabe hutsak direla. Ondorengo gogoeta hautatu dut nik: Enpatiaz, elkarbizitzaz, heziketaz… luze hitz egin dezakegu, bateko eta besteko argudioak eman, baina emakume batek zabaldutako mezua ekarri nahiko nuke honakoan, hainbat gako...
Read MoreZein udalekutara doaz zure seme-alabak?
Aisialdi antolatuari aitortzen badiogu garrantzitsua dela bai haurren garapen integralerako, bai kontziliazio familiarrerako, zergatik ez da bermatzen haur guztiek aukera izatea udaleku irekietan parte hartzeko (etxeko ekonomia edozein dela)? Zergatik da hain mugatua udaleku publikoen eskaintza, askok pribatura jo behar izateraino? Zein balore sustatzen dute zure seme-alaben udalekuek? Zein baldintzatan egiten da lan bertan? Aisialdiari lotutako galdera ugari –eta heldu beharreko erronka...
Read MoreKritikoa eta borrokalaria ez bada, ez da Harrotasuna
Jaia eta ospakizuna gauza ederra eta beharrezkoa dira, sexu askapena, luma eta genero disidentzia kalera ateratzea bera inportantea da, baina jaiaren aitzakian LGBT komunitatea desitxuratzea, Harrotasun mugimenduak bere baitan daraman sugar borrokalaria ezabatzea eta interes komertzialengatik kolektiboaren aldarrikapenak instrumentalizatzea ez da zilegi. Hala salatu du hainbat eragilek. Ortzadarrez jantzi dituzte eraikin publikoak, sexua eta maitasuna nahasten dituzten mezu xaloak zabaldu...
Read MoreEskola nola bihurtu LGTB ikasleentzako arnasgune
Zeinen inportanteak diren keinu txikiak, heteronormatik at dauden ikasleek senti dezaten eskola espazio eroso eta segurua dela haientzat. “Gakoa da ikasleei oxigeno bolak jaurtitzea, eredu hegemonikoarekiko kontrakorrontean doazenak”; errealitatea anitza dela erakustea baita bizitza askeagoak izateko lehen urratsa. 1) Hezkuntza-curriculumean, edukietan, ikasgaian erabiltzen diren adibideetan, irakaslearen komentarioetan… kanon heterosexuala da nagusi, heterosexual ez ziren pertsonaia...
Read More
Iruzkin berriak