Euskal LOMCEren bideak horma du amaieran
Euskara eta Eskola Kontseiluak LOMCE legearen inposizioetatik “aske” geratuko dira EAEn, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin sinatutako akordioari esker. Baina zertan datza adosturikoa eta zenbaterainoko garrantzia dauka? Aspaldi iragarri zuen Jaurlaritzak, baina orain egin da ofizial: ikastetxeetako euskara –eta gaztelania– ordu kopuruak eta hizkuntzen tratamendua erabakitzeko garaian, Espainiako Gobernuak ez du eskurik ...
Read MoreUmore zaharkitua, umore berritzailea
Euskal Herriko ekoizpen onenaren saria irabazteko faboritoa Loreak bazen ere, Borja Cobeagaren Negociador lanak lortu du garaikurra. Eta zur eta lur geratu gara, xinplea iruditu baitzaigu Negociador, Josu Egiguren PSEko lehendakariak ETAko kideekin izandako elkarrizketetan oinarritua: umore malenkoniatsua egin nahi zuela-eta, diskurtso serioa eta Vaya semanita zigilua daramaten topiko-txiste errepikakorrak uztartu ditu zuzendariak, erdibideko ...
Read MoreEntretenigarria… baina aukera galdua
Pablo Escobar narkotrafikatzaile ospetsua, eta Benicio del Torok berau nola irudikatu duen ikustea dira Escobar: Paradise lost pelikularen amu zinematografiko eta komertzial nagusiak. Baina ze pena, bigarren mailako pertsonaia da Escobar, pelikulako gaizkilea, eta hain figura konplexu eta interesgarrian sakontzeko, Kolonbiak izan duen gatazkarik garrantzitsuenetakoan barneratzeko aukera aparta galdu du filmak. Politikari populista, Medellingo...
Read MoreDibertsio basatia
Umore beltza, oso beltza, dario Relatos salvajes filmari. Gizakion oinarrizko instintuak muturrera eramaten ditu zuzendariak, jolas gisa. Jolasa baita Relatos salvajes, istorioaz gaindi baita jolas narratibo eta estetikoa ere. Jolas sarkastikoa, odoltsua, esajeratua. Oso katxondoa eta askatzailea. Literaturan ohikoa den ipuin-liburu formatua erabili du Damián Szifrón zuzendariak: istorio laburrak dira, bata bestearen atzetik, gizakion ...
Read MoreEdo nirekin, edo inorekin ez
Dibortzioa nahi du Vivianek, askatasuna, baina Israelen ez da hain erraza: senarrak eman behar dio, edo ortodoxia judutarrak eta matxismoak kutsaturiko epaimahaiak onartu behar du. Azkenean, Gett, The Trial of Viviane Amsalem pelikulan, Viviane bera da epaituko dutena, emakumea delako, gizonen munduan. Bost urtez (!) luzatuko den prozesu “judizial” kafkiarra irudikatu dute zuzendariek, batzuetan (ikuspegi mendebaldarretik) ...
Read More
Iruzkin berriak