Hasiera »
Malen Aldalurren bloga - Gaztekeriak
Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Esan diezaiegun ezetz, zeri baietz esan pentsatzen dugun bitartean
2014-04-13 // Hezkuntza // Iruzkinik ez
Martxoaren 27an ikasleek Bilbon egindako manifestazioa. Malen Aldalur.
Ikasturte berriarekin batera mamu beltzak urreratzen ari dira. Lege inposatuak euskal eskoletako margoak ilundu ditu. Hezkuntza arma politiko gisara erabilia izan da urteetan barrena eta garaiko politikariek ere ez dute hau erabiltzeko betarik galdu. Hezkuntza elitista eta baztertzaile baten markoan koka dezakegu ministerioko irakaslea. Protesten armadaren gainetik martxan jarri nahi du bere legea. Honen aurrean Euskal Herrian desobedientziarako irrintziak nonahi sortuz.
Desobedientzia arma bezala erabiltzeko hautua eginda azken aldiotan, domino horretako beste pieza bat litzateke hau ere. Eskola bakoitzean, ikasgela bakoitzean, zein jolas toki bakoitzean ikasle, guraso zein irakasleek beraien hautu propioa egin behar lukete. Txikitik handira sortu hezkuntzaren piramidea. Elkar hezi eta elkarrekin hazi inork zer eta nola egin behar dugun agintzera etorri gabe.
Bizkarra eman behar genioke gureak ez diren baloreak erakutsi nahi dizkiguten horiei. Lepoa elkarren arteko lehia etengabean murgildu nahi gaituztenei. Ipurdia batzuk besteak baino hobeak direla sinestarazi nahi diguten horiei. Hezkuntza ez da lege bat. Hezkuntza ez da galdu edo irabazi egiten den guda bat.
Beraz, esan diezaiegun ezetz. Gure eskoletan guk agintzen dugula. Gure seme alabak guk hezten ditugula. Gure irakasleek zer irakatsi hautatu dezaketela. Esan diezaiegun ezetz, zeri baietz esan aukeratzen dugun bitartean. Auzoetan hasten diren borrokak dira garaipenik handienak lortzen dituztenak.
Herriak desberdintzeko hesiak
2014-03-22 // Munduko gazteak // Iruzkinik ez
Mutil bat Melillako harresian. Agentziak.
Mundua zatitu dugu, hau zure eta hau nerea hitzekin. Prezioa eta izena jarri dizkiogu lur zati bakoitzari eta geurea defendatu dugu guztiaren gainetik. Hesiak jarri dituzte herriak babesteko, eta punta zorrotzak kanpotik datozen horiei ongi etorria emateko. Duela egun batzuk beste 500 pertsona ahalegindu ziren Melillako harresia gainditzen; paradisua infernutik bereizten duela dirudien hesi punta zorrotz dun hori atzean utzi nahian. (gehiago…)
Harriek zutik dirauten bitartean gogoratuko du herriak
2014-03-09 // Munduko gazteak // Iruzkinik ez
Angeles Flores, asturiarra.
Zerbait ahazten dugunean, alboratzen dugunean, gertaera bati bizkarra ematen diogunean, gurekin zer ikusirik ez duela sentitzen dugunean; orduan ahazten dugu historia.
Gaur eguerdian Saturraranen Ahaztuak elkarteak antolatutako omenaldian, begiak lausotuta begiratu diote askok 95 urteko emakume bati. Gerra Zibilaren zikinkeririk gordinetako bat bizi zuen Angeles Flores asturiarrak. Saturraraneko emakumeen kartzelan igaro zituen bere bizitzako zenbait urte. Beste emakume errepublikar eta antifaxista askoren antzera tinko eutsi zien garai ilunei. 17 urterekin borrokan hasi eta 95ekin oraindik indartsu jarraitzen du. Ahotsean urduritasun aztarnarik gabe mintzatua da geroaren inguruan, gogoratzearen garrantziaren gainean. Bera da Saturrarango emakumeen kartzelan egon eta gaur oraindik bizirik jarraitzen duen emakume bakarra. Oroimena gordetzen duen azkena ez izatea du amets, du esperantza.
Eskari bat egin digu gazteoi. Ez ahazteko. Gogoratzeko. Oroitzeko. Zin egin nahi nioke emakume iraultzaile horri, ez garela ahaztuko, kontatuko diegula gure seme alabei, gure bilobei. Zin egin nahi nioke, ez garela ahaztuko, jarraituko dugula beraien memoria omentzen, goraipatzen.
Emakume haien ametsak, ilusioak eta ideiak gordeak daude oraindik Satur eta Aranen memorian. Harriak zutik dirauten bitartean gogoratuko du herriak. Emakume haietako bakoitzaren historiak baditu bere protagonistak, bere bizitzak, bere atsekabe eta pozak. Gu, gazteok gara haien omenez gogoratzeko arduradunak, berriro gerta ez dedin, berriro zapal ez gaitzaten, berriro barroterik jar ez dezaten Mutrikuko kostaldean. Oraindik, Saturraranen emakume haien kantua daramalako haizeak, oraindik, olatuak jo eta jo dabiltzalako garaiko kartzela atarian. Zuentzat doa gure oroimena, zuentzat gure miresmena.
Troika inauteri erara
2014-03-03 // Gaztekeriak // Iruzkinik ez
Inauterietako maskarak.
Mozorrotutako egunak dira nagusi azken aldiotan. Festa giroan murgilduta dabil Euskal Herria eta hala jarraituko du bihar arte behinik behin. Mutilak neska eta neskak mutil mozorrotzeko topikotik haratago, badira imaginazioari libre utzi eta denei irribarrea ateratzeko gai diren mozorroak. (gehiago…)
Okupazioa delitu, etxebizitza amets
2014-02-20 // Gaztekeriak // Iruzkinik ez
Erribera 13, etxebizitza okupatua.
Gaurko gazteok kasik baztertua daukagu etxebizitza bat erosteko posibilitatea. Gure egoera ekonomikoak eta lan baldintzek ez digute halako luxurik ahalbidetzen. Mailegu bat eskatzeak bankuen gatibu bihurtzen gaitu, sistemaren esklabo izatetik inoiz libratu gabe, interesen zurrunbiloak kateatuta eta beharbada gurasoak ere kate berberera lotuz. Gauzak horrela, batzuetan aldaezin dirudien sistema makabro honen gainetik badaude errealitateari beste begi batzuekin begiratu eta gauzak aldatzeko gai diren gazteak. (gehiago…)
Monotoniaren presak
2014-02-13 // Munduko gazteak // Iruzkinik ez
Lasterka dabil mundua, nor lehenago iritsiko. Kalean mugikorra belarrira itsatsita joaten diren horiek ez dute albotik igaro denari begiratzeko betarik. Autoak abiada bizian elkarri aurreratu nahian dabiltza hiriburuko erdigunean, beraien lankideak baino segundo erdi lehenago iriste aldera. Gazteak zebrabideak pasatzen dituzte beraien txanda errespetatu gabe. Presaka, beti presaka. (gehiago…)
Lagun testiguak
2014-02-08 // Gaztekeriak // Iruzkinik ez
Argazkia, Ana Andonegi
Erreza da lagunak egitea lau urte dituzunean, ezkutaketan bakarrik jolastea tristeegia da. Hogeirekin ere ez dago zailtasun handirik, bi kalimotxo tarteko lagunen lagunak ere lagun bilakatzen dira. Lagunak behar ditugu, kafe bat hartzera joateko, bidaiatzeko edo funtsean gure bizitzaren testigu izateko. Hori da lagunen eginbehar nagusia, testigu izatea. Gure sentipen, ekintza zein pentsamenduen berri eman nahi diegu. Geure biografia lagunengan idatzi, bakoitza kapitulu bat bailitzan. (gehiago…)
Ximur ximur
2014-01-30 // Gaztekeriak // Iruzkinik ez
Aurpegiko ximurrak, lan orduen arabera neurtzen zirela uste nuen garai batean. Zenbat eta lan gehiago orduan eta ximur kopuru handiagoa. Maitasun zapuztuen kontaketa zela ere pentsatu izan dut maiz, galdutako maite bakoitzeko bi ximur gehiago. Azkenik, konturatu nintzen ximurrak irteteko arrazoi bakarra denboraren joana zela. Aitonaren aurpegian lan orduak eta bihotz apurtuak kontatzea, urteak kontatzea baino dibertigarriagoa bazen ere. Zahartzaroaren prespektiba antinaturalak itsututa, ximurrak gero baten itzal bilakatu dira orain baten aterpe izan beharrean. (gehiago…)
Ene, euli bat!
2014-01-15 // Hezkuntza // Iruzkin bat
Liburutegiko lau paretak gainera jauzten zaizkizula sentitzen duzun unean ageri da beti. Ez dakizu zergatik baina normalen hain nazkante iruditzen zaizun intsektu hori inoiz baino atseginago zaizu. Bizitzari kolorea eman nahian apunteak urdinez, berdez eta horiz azpimarratu dituzun horretan zeure burua harrapatu duzu begirada noraezean galduta. Ohartu gabe bista altxatu duzu hain aspergarri zaizun ikasgaitik eta puntu batera begira geratu zara, edo bistarekin zure ingurura etorri berri den euliari begira. Baina ez zara ohartu. (gehiago…)
Kendu gorbatak eta jaitsi takoietatik
2014-01-02 // Gaztekeriak // Iruzkinik ez
Bi masailetan dirau oraindik urte zaharretako muxuen arrastoak eta begi bietan gaueko konbinatu eta kalimotxoek sortutako begi zuloak. Marka da gero 12 mahatsen ondoren jaurtitzen dituzten suziri eta pin-pun hotsarekin Euskal Herriko txokoren baten urteari hasiera iluna ematea. Beste lekuetan aldiz urte zaharrari ahalik eta aurpegi onenarekin ongi etorria ematen ahalegintzen gara. Gure ezpainetatik irten diren hitz zatar eta gaizki esanak ezpainetako pintura gorriarekin disimulatzen, denen onerako isilik gorde behar dituzun iritzi horiek gorbatarekin estrangulatu nahian, munduari aurrez aurre beharrean gainetik begira 10 zentimetroko takoi handiak jantzita. Zeure buruari urte hau aurrekoa baino hobea izango dela konbentzituz. (gehiago…)