Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Okupazioa delitu, etxebizitza amets
Atalak: Gaztekeriak
Erribera 13, etxebizitza okupatua.
Gaurko gazteok kasik baztertua daukagu etxebizitza bat erosteko posibilitatea. Gure egoera ekonomikoak eta lan baldintzek ez digute halako luxurik ahalbidetzen. Mailegu bat eskatzeak bankuen gatibu bihurtzen gaitu, sistemaren esklabo izatetik inoiz libratu gabe, interesen zurrunbiloak kateatuta eta beharbada gurasoak ere kate berberera lotuz. Gauzak horrela, batzuetan aldaezin dirudien sistema makabro honen gainetik badaude errealitateari beste begi batzuekin begiratu eta gauzak aldatzeko gai diren gazteak.
Berez sinplea dirudien sistema matematiko bat da. Hutsik dagoen eraikin bati bizia eman, eta bide batez amets bat eraiki. Bizi proiektu baten tankerakoa da, etxe bizitza bat hartu, komunitate bat sortu eta elkarbizitzan oinarritutako espazio libre bat eraiki teilatu bila dabilen jende ororentzat. Dena den, sistemaren jauntxoak kate motzean nahi gaituzte, makro hipotekekin begiak estalita eta txotxongiloen sokak lepora lotuta. Okupazio delitu bihurtu dute, etxebizitzak amets bilakatuta.
Gaur goizean Bilbon Erribera 13 eraikina desalojatu dute. Batzuentzat etxebizitza eta beste batzuentzat ekitaldi eta ekintza ugariren topagune. Proiektu bat, amets bat eta bizi eredu bat. Borroka dezagun hipotekarik gabeko bizitza libreen alde.