Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Monotoniaren presak
Atalak: Munduko gazteak
Lasterka dabil mundua, nor lehenago iritsiko. Kalean mugikorra belarrira itsatsita joaten diren horiek ez dute albotik igaro denari begiratzeko betarik. Autoak abiada bizian elkarri aurreratu nahian dabiltza hiriburuko erdigunean, beraien lankideak baino segundo erdi lehenago iriste aldera. Gazteak zebrabideak pasatzen dituzte beraien txanda errespetatu gabe. Presaka, beti presaka.
Nora goazen jakin gabe, pausu bat bestea baino azkarrago emanaz, aurrekoa aurreratu nahian, atzekoa baino lehen iritsi beharraren beharraz. Beti lehian, beti lasterka, beti presaka. Begiak erlojuaren orratzetan jarrita, tik-tak, tik-tak, helmugan irabazle edo galtzailerik ez dagoen lasterketan lehenak izan nahian. Zertarako?
Hamar ordu lanean, astean 6 egunetan, hilabetean 500 euroren truke. Prekarietatean ondoratuta eta lankidearekin lehian. Nondik zentozen jakin gabe, ezaxola. Nora zoazen jakiteko beldurrez. Deus trukean jaso gabe, dena eman beharrean. Beti presaka. Ring-ring, tik-tak, txio-txio. Onomatopeia bitartez gure monotonia, eguneroko errituala. Mugikorrari itsatsita eta erlojuaren orratzei jarraiki prekaritatearen zurrunbiloan, presaka.
Behin edo behin burua altxako bagenu. Behin edo behin mugikorra itzaldu. Behin edo behin erlojuaren horratzak gelditu. Pause eman, play sakatzeko presarik eduki gabe. Ohartuko ginateke orduan, kalean albotik igaro denak egin digun irribarrean, ondoko autoaren kolorean eta zain egotearen plazerean. Prekarietatearen monotoniatik irteteko eta egunerokoari kanpotik begiratzeko gelditu egin behar da, frenatu. Ez diezaiegun utzi inoiz izerdirik bota ez duten horiei gure lasterketa arautzen. Lehiarik gabe, denok jarraitu dezakegun erritmoan helmugara iristea ederragoa da.