Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Kendu gorbatak eta jaitsi takoietatik
Atalak: Gaztekeriak
Bi masailetan dirau oraindik urte zaharretako muxuen arrastoak eta begi bietan gaueko konbinatu eta kalimotxoek sortutako begi zuloak. Marka da gero 12 mahatsen ondoren jaurtitzen dituzten suziri eta pin-pun hotsarekin Euskal Herriko txokoren baten urteari hasiera iluna ematea. Beste lekuetan aldiz urte zaharrari ahalik eta aurpegi onenarekin ongi etorria ematen ahalegintzen gara. Gure ezpainetatik irten diren hitz zatar eta gaizki esanak ezpainetako pintura gorriarekin disimulatzen, denen onerako isilik gorde behar dituzun iritzi horiek gorbatarekin estrangulatu nahian, munduari aurrez aurre beharrean gainetik begira 10 zentimetroko takoi handiak jantzita. Zeure buruari urte hau aurrekoa baino hobea izango dela konbentzituz.
30 urte betetzear dituzu eta oraindik amatxoren etxean bizi zara. Eta zer du horrek txarretik? Lau izarreko hotel batean hankaz gora egoteko ez daukazu itsasoa zeharkatu beharrik. Orain lau urte bukatu zenuen biologiako masterra eta besterik ezean bizpahiru urtez taberna batean aritu zara zerbitzari gisan, matrikula pagatu nahian. Jada bi urte igaro dituzu langabezian, baina parorik gabe. Beltzean lan egitearen buruhausteak. Lanbideko ilaran ikusi zenituen zure klase kide eta unibertsitate garaiko ostegunetan izandako hainbat juerga lagun. Amak plantxatu berri zien alkandora eta soineko dotoreekin, urte berriaren hasieran denok izaten dugun esperantza ezkutuarekin.
Raxoi eta Urkullu biak ikusi dituzu Gabonetako mezuan 2014a hobea izango dela esanaz. Ekonomiak hobera egin duela eta antzeko babukeriekin ahoa betez. Badakizu gezurra dela, baina sinistu nahi duzu, sinesteko beharra sentitu duzu. Izan ere, bi handi-mandi hauei ez bezala gabon zaharretako gorbatak gehiegi estutzen dizu paparrean. Gurasoek ez daukate sobera diru zure gastuei aurre egiteko eta zuk independizatu nahi baduzu ere ez duzu horretarako baliabiderik. Zure gorbatak ez ezik aurreko bien gorbatak ere gogor estutzen dizulako.
Aurreko urteko ajetik errekuperatu beharrean gaude, gorbatak nasaitu, takoietatik jaitsi eta munduari aurrez aurre begiratzeko unea da. Mundua usteldu bazaigu, erein dezagun berria.