Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Gaur ere makarrak kendu behar begiratzeko
Atalak: Berdintasuna
Emakume baten begiak.
Begiak ireki ditut, makar artean pertsianetatik sartzen den argiari ihesi. Ireki nahi eta ezinaren borroka etengabean. Altxatu naiz ezkerreko hanka eskuinekoaren aurretik botata, neure burua kokatu nahian, azaroaren 24a edo 25a den ondo jakin gabe. Ez luke inongo garrantzirik izango, 24 igandea eta 25 astelehena izango ez balitz. Zenbat aldatzen diren zenbakiak eguerdiko 12 etan edo goizeko 8retan esnatzea denean aldea. Zenbat aldatzen diren zenbakiak astelehena izateaz gain, nazioarteko egun baten izena soinean daramanean.
Azaroak 25, gaur hala bihar? Garrantzirik edukiko balu bezala, jada goizeko 11ak pasatxo dira, beraz, ahaztu klasera joatea. Baina jakin-mina oraindik erdi itxiak ditudan betazaletan ate joka dabil, 25 ez da astelehen huts bat Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna baizik. Azaroak 25ean whatsappean lore morea jarri behar dut, twitter eta facebook indarkeria sexistaren aurkako aldarrikapenekin josi, ahal bezain beste tokitan honen gainean hitz egin ozen eta altu nire gaitzespena gizarteari erakusteko. Badut nahiko lan azaroak 25ean, astelehen huts eta normaletan izaten ez ditudanak. Astelehen berezia da azaroaren 25ekoa.
Dena den, kostata eskua luzatu eta komuneko jira egin aurretik mugikorra hartu dudanean ohartu naiz oraindik 24a dela, gaur igandea den arren, ez dela berezi. Gaur, indarkeria sexistarik egongo ez balitza bezala. Gaur, nazioarteak lo lasai egingo balu bezala, amets gaiztorik gabe. Gaur salbu egongo bagina bezela mamu beltzetatik, gizakiaren gaiztotasunetik.
Ongi dago nazioartean egun batez denok arazoari begietara begiratzea. Baina hobeto legoke makarrak kendu bakoitzeko egingo bagenu. Jipoitzaileak ez du datarik eta jipoituak ez du egunik.