Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Eta orain zer?
Atalak: Hezkuntza
Orain egun batzuk lagun batek esan zidan idazteko geroaz, idazteko etorkizunaz. Idazteko neuretik, idazteko geuretik, “eta orain zer?” Galdera famatuaren erantzun beltza. Erakusteko gure beldurra, gure aukera eza. Galdetu zidan lagun hark erabakien pisu astuna bizkarrean hartuta nola iritsi lasterketa burura. Jakingo banu.
Neuretik kontatzera noa, adiskideak eskatu bezala. Ikasketak amaitzear amildegiaren bazterrean jarrita. Nork esango zidan garai batean horrela izango zenik? Bazirudien unibertsitate ikasketak ateak irekitzen zituztela, aukerak eskaintzen zituztela, baina gaur ez da halakorik. Bat-batean ohartzen zara bukatu zaizula bizitzen hasteko ikaste denboraldia. Linboan igarotako urteetatik infernura salto egiteko unearen esperoan zaude urduri, lan mundura jauzi nahi eta ezinean. Nahia eta ezina litzateke gaurko gizartearen deskribapen posible bat. Nahia eta ezina, neuretik gaur kontatzera natorkizuena.
Bizitzako bide gurutzean erabakiak hartzea aspaldiko kontua den arren oraingoan desberdina izan da. Bide gurutzeak bi aukera besterik ez zituela uste izan nuen orain arte, bata eguzkipean, txoriak kantuan eta bestean ilargipean eta zuhaitz-ardaskak elkarren kontra jotakoan sortzen den zarata kitzikagarriarekin. Baina nire hogeita bat urterekin bide gurutzeak biraka ibiltzea beste aukerarik eskaintzen ez didan biribilgune bilakatu da.
Txikitan apuntatu nintzen ingeleseko klaseetara, musika eskolara, kirolean saiatu nintzen, euskal dantzak ikasi nituen eta herriko koroan ez desafinatzeko ahalegin bereziak ere egin nituen. Zein bide aukeratu aurretik denak probatu behar direla uste duen horietakoa naiz. Gaur ez da hain erreza. Izena ematea ez da nahikoa bi nota jarraian afinatzeko gai ez den neska batentzat.
Baina banoa berriro nire lagunak proposatutako gaira. Eta orain zer? Ikasten jarraitu berrogehi urte arte? Langabeziako putzura jauzi flotagailu eta aletak jantzita ahal den neurrian ez ondoratzeko? Kanpora lanera?. Baliteke, agian kanpora joatea da bide gurutze honetatik irteteko biderik egokiena, baina bide hertzean mutila, koadrilla eta familia laga behar. Ez da erreza lagun, esan nahiko nizuke lasai egoteko, lortuko dugula zerbait, izango garela zoriontsu edozein herriko jaixetan. Bitartean bizkar gainean zama hartuta saia gaitezen lasterketa burura iristen. Zorte on!