Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Eder ederrak gara
Atalak: Hezkuntza
Normal
0
false
false
false
EN-US
X-NONE
X-NONE
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Table Normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}
Askatu orain arte lotsatuta bizi izan diren gorputz atalak. Jatearen plazeraren omenez sortu diren erlikiak erakutsi munduari. Laga modak, laga arrazoi hutsalek sortutako beldurrak. Egin koska soberan dituzula pentsarazi nahi dizkizuten izter zatietan.
Jakinekoa da gizarteak eta bereziki gazteok, edertasunaren izenean bizi dugun prezioa. Beste aspektu askotan gertatzen ez den bezala, bereziki zorrotzak gara fisikoki pertsonen edertasunarekin. Osasuntsu egotearen gainetik patroi batzuk jarri dizkigu batek daki zeinek edertasunaren mugak zehazteko. Gupidarik gabe denak laga gaitu ederrak izaterik gabe. Izan ere, ez da inor agindutako ezaugarriak zorroztasunez betetzeko gai. Photoshoparen garaietan bizi garenok ongi ikasi dugu ezinezkoa den edertasun faltsu bati jarraiki ibiltzea zer den. Askoren zoriontasuna txanpuaren publizitatean ageri den emakumearen itsura izatean datza, nola liteke? Eder zara, eder gara.
Askatu ipurdiak, erakutsi lotsarik gabe orain arte preso izan dituzun haragi zatiak. Jatearen plazeraren omenez azaldu munduari gerrialdean atera zaizkizun girringolak. Laga modak, laga arrazoi hutsalek sortutako beldurrak. Egin koska albokoaren paparrean.
Garaiz gaude oraindik ederrak izateko. Nik ere ederra izan nahi dut. Txanpuaren anuntzioko emakumearen zelulitisa ezagutu nahiko nuke, ederrago litzateke seguru. Edertasuna ez dago kiloak galtzean, edo haragia ezkutatzean. Begiratzeko begiak aldatu beharko ditugu, publiko bihurtu behin photoshopak inoren onarpenik gabe pribatizatu zuen kontzeptua.
Askatu haragiak, erakutsi orain arte lotsaz gordetako altxor zatiak. Jatearen plazeraren omenez azaldu munduari zoriontasun kiloak. Laga modak, laga arrazoi hutsalek sortutako beldurrak. Egin koska. Ederrak gara neskak, ederrak mutilak. Ederrak gara gazteok eta baita ere nagusiak. EDER EDERRAK GARA!