Gazte birziklatuak
Normal
0
false
false
false
EN-US
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Table Normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}
Basajaun askatu zen kobazuloetatik, Napoleonek konkistatu zuen Europa eta Garaikoetxea izan genuen lehendakari. Aurrera goaz denboran. Gizakia birziklatu egiten da, eraldatu. Hoberako edo txarrerako baina munduarekin biraka gabiltza gu ere, bira bakoitzean zaborraren zati bat hustu eta beste bat txertatuz.
Garai bateko gazteak, mendiz-mendi joaten ziren erromerietara. Mutilak izaten ziren neskalaguntzen ibiltzen zirenak, dantza bikoteari baserriko atariraino lagunduz. Gerora ile luzea eta bizarra uzteko moda etorri zen –oraindik nola gerta zitekeen ulertzen ez dudana- non garaiko argazkietan aitaren aurpegia bereiztea ia ezinezkoa den. Orain berriz, begiak okertuta ordenagailua, iPhone-a, iPod-a, Tablet-a eta beste mila konturekin ibiltzen gara. Modak eta ohiturak aldatzen doaz baina bada oinarrian zerbait berdina.
Gaztea iraultzailea ez bada, ez dela gaztea dio Salvador Allendek. Beraz, gazte iraultzaileak egon bazeuden Zugarramurdiko kobetan, Napoleonen armadetan eta Garaikoetxearen lurretan. Hala ere, ezaugarri batzuk birziklatu egiten dira, atez ate jaso ere bai agian. Dena den, iraultzaile izatetik, mundua iraultzera badago aldea. Mundua aldatzeko ez da nahikoa gaztetasuna, gehiago ere behar da. Sarri entzuten ditugu honelakoak jendearen ahotan: “Zuek gazteok zarete gauzak aldatu behar dituzuenak” edo “Zuen esku dago etorkizuna, zuek hasi beharko duzue gauza berriak asmatzen”. Mundua bizkar gainean jarri nahi digute eta batzuk ez daude prest pisu hori hartzeko. Beste batzuk aldiz, atzamar txikiaren gainean eramango lukete. Maila desberdinetako iraultzailetasunak existitzen dira. Baina argi dagoena da mundua ezin dugula gazteok bakarrik aldatu. Demografiaren piramidea hankaz gora dagoen garai hauetan gazteak beheraka begiratzen duen geziaren muturrean aurkitzen gara. Ondo legokeen arren gezi honek ez du erlojuaren norakoan jiratzen, beraz, behetik gora indarra egitea denon eskuetan dago.
Gizarteak ez du inoiz ondo birziklatzen jakin, nola eskatu atez ate egiteko? Alderantzizko ontzira bota ditugu indarrak eta orain zaborrez gainezka daukagu mundua. Gazteok birziklatu egin behar dugu, lehengoek gaizki eginak berrerabili, aldatu eta beste gauza baterako erabili. Bazter ditzagun erraustegiak eta bihurtu ditzagun zaborrak lore. Gazte birziklatuekin errazagoa da iraultza!
Txillardegiren gaztetasunak Ekin zuen Eta Artzeren txoriek ireki zizkiguten kaiolaren ateak. Laboaren bazter izkutuak pausatu Ruperren betaurrekoetan eta orraztu Txillidaren haizeak. Gaztetasuna bada gero sua izango denaren txinparta. Munduarekin biraka gabiltza baina ez genuke mundua biratu beharko? Nori diogu zor? Izandakoei, guri edo izango direnei?
Iraultzaile izatetik, mundua iraultzera aldea dagoela diozu. Iraultzaile izate hutsak mundua gero eta ederrago egiten duela uste dut nik ordea. Beraz, irauli egiten dugu. Txikitasunean eta edertasunean. “Mundua aldatzeko ez da nahikoa gaztetasuna, gehiago ere behar da”.Ez, ez da nahikoa, hala izango balitz…Baina bai beharrezkoa.
Gure eskuetan dago etorkizuna? Ez, izatekotan gurea da etorkizuna. Izan ere, etorkizuna ez dago inoren eskuetan. Eskerrak. Oraina dago gure eskuetan. Orainean ekin dezakegu bakarrik. Orainean dagoelako etorkizuna eraikitzeko klabea. Orainean ekinez, iragana irauli eta etorkizuna eraki.
Mundua ez digute bizkar gainean jarriko, hartu egingo dugu. Pantxoa eta Peiok abestu lez, lepoan hartu ta segi aurrera. Azkenean folkloriko geratuko da iruzkina. Piramidea noiz ez da egon bada hankaz gora. Are gehiago hausartuko nintzateke esatera, asko eta asko gutxi batzuen hankapean gaude. Etxetik hasita. Horra hor heldu beharreko gakoa.
Barkatu kontrairitziak esatearen hausardia baina iraultza denak maila berean daudela uste dut. Baita maila bereko iraultzaileak ere. Elkarren kontrakoak izan daitezke eta baita elkarren laguntzaile ere. Baina sekula ez maila desberdinetakoak. Gora Che, Rosa, Malcon X, Emma, Philippe, Marx, Txabi, Lenin eta Argalaren izarra!
Birziklatzearen ideia darabizu. Usaintzen dut gipuzkoarra zarela, Bizkaiko mugatik hurbil akaso. Birziklatu bai bai baina kasu, ez baitugu sustrai bereko uztarik nahi. Ez benetan zerbai irauli eta beste zerbai eraki nahi baldin badugu. Noizbait birziklatu behar baldin bada ere, garrantzitsuagoa da berrasmatzea. Gizarteari edo jendarteari, ez diogu atez ate aldatzeko eskatu behar. Atez ate aldatzen erakutsi behar diogu.
Egungo gazteok ez gara mendiz-mendi erromerietara joaten. Egun ez da mutila neskalaguntzen ibili behar obligazioz, ibili daiteke baita ere mutilaguntzen. Eta nola ez, gora neska dantzariaren hanka askeak. Izango da egun bizar eta ile luzearekin irtengo dena kalera ere. Nahiz eta gure iraultzaile altaretik arraro begiratuko diogun. Asko dugu gure barrenean iraultzeko.
Orain diozunez, begiak oker-oker eginda gabiltza hamaika aparaturen aurrean, modak eta ohiturak aldatzen doazelarik. Zorionez oraindik existitzen da baserriko atarira lagunduko dion amorantearen sabeleko kalanbrea. Existitzen da begiradek sorturiko txinparta. Eta hori ez da gaztetasunaren kontua, hori iraultza da.