Hasiera »
Dantzan bloga - Dantza
M. Olugbala
Erreka ondotik egiten den paseo baten antza du. ume baten ilusioa basoko sastraken artean. Euriaren soinua hostoen artean. Isolaturik norbaitek zer edo zer idatzi eta izkutatzen du, ingurukoek moldatu ez dezaten. Idazle isolatu batek zer edo zer idazten du eta konpartitzea erabakitzen du, ingurukoek moldatu dezaten.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
BOTEREA
2019-02-27 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Oroitarri horretan ez dago guri buruz hitzik,
baldosen antolaketarekin ez dugu egin marrazkirik,
istorio horietan ez dut ikusten gure antzeko bizitzarik.
Urrun geratzen zaizkigun gauzetaz hitz egiten dugu,
boterea, eztabaidak zentratzeko;
bizitzak pixka bat aldatzeko,
ez korapilatzeko.
Zapalduta egon eta bizirauteak meritua du,
baina, ez da boteretik hor,
errepikapenetan ez erortzeko boterea.
HAINBAT KOLORE
2018-12-10 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Urdinarekin hasi gaitezke adibidez;
urdinak lasaitasuna dakar,
itsasoak bezela,
bizitza apur bat hobea itsaso izanik ondoan.
Itsaso sakonak ilundu egiten du urdina,
errespetua eta beldurra,
zakar jartzen denean, autoritatea.
Poliziak bere egiten duen kolorea.
Enpresako nagusiek bereganatzen dutena,
(edo beraien kotxeek).
Berdea ere bada; udaberria,
Euskal Herria,
naturarekin lotura estua,
lurraren aurka dauden enpresen ezkutalekua.
Donostian etxeak horiak dira; erdigunekoak, Alde Zaharrekoak,…
hondartzaren pantonea.
Kolore alaia, familiek sortua,
desegiten da gutxinaka,
lehia ere baida,
bekaizkeria,,… espekulazioa.
Azkenik eta nire ustez nagusi dena: grisa.
Eta egunerokoan hiri honen goibeltasunari oposizioan,
langileen arropak, kolore biziak.
Eta langileei utziko baliete margotzen?
ADAGIO III.
2018-07-31 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
GARABI
2018-03-12 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Guztiak fabrika horren ke pean
jolas orduaren zain,
jostailuen behar eta nahi,
batzuk apurtu dira
eta
ez dugu onartzen.
Lainoak
ez dira zerbait berria egiteko elkartzen.
Gu ordea bai,
baina oraingoz,
burdin okertuak gehiago okertzen ari gara.
Obra hori erdizka uzte izango zen onena.
“Non servium”
2018-02-12 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
“Non servium” esan zuen hasieran
hodei beltzen artean argia
morroi izatea baida nekagarria
izan ezin direnen zerua sutan.
Oso barrutik dator sentimendua
iraganetik bezala, animalia bitxiak,
ezertara edo guztiagatik estuki elkar lotuak
poliki doa, izan zena mila aldiz eraldatua
berdina.
musika antzeko bat, doinu bat,
errepikatzen da urteetan zehar
nonbait, noizbait irakurrita daukat.
Esklabuak hasieratik kantuan dira
bizitza ez da amaitzen, bada ere itzal
oraingoz iluntasunetik itzal.
ADAGIO IV
2018-01-08 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
1.Oroitzapen onak diren marrazki traketsak gordeta ditut.
2.Leku txiroenetan polizia gutxi. Poliziak harresiak badira eta harresiak harresi, labirinto batean biziratuera zigortu gaituzte.
3.Egunak sinpleak dira etxetik atera gabe, ez dakit ordea egia diren.
4.Bizitzak emandakoa Youtubek kendu.
5.Behin adinak gora egiten duenean bi aukera daude; zuhaitzetara igo edo orrietan zuhaitzak marraztea.
6.Beldurraren laguntzaz eraikitzen ditugu gure etxetxoak, hiru txerritxoek bezela.
7.Atzo eta gaur, egun antzekoak, baina gaur mina arnasten zen.
8.Desjabetua, hortaz oso jabetua da.
9.Duzuna eta merezi duzuna ez datoz bat, soilik zure kasuan?
10.Gauez autobusean existitzen ez den leku hortara bidean.
11.Gutxi dut galtzeko, baina asko dudala galtzeko bezela ibiltzea gustatzen zait.
12.Niri ez naute idazten (ez naiz watxapaz ari).
13.Planeta berotzen dabil, buru hotz mantentzeko garaia.
14.Hil egin zen, erdigunean etxe bat utzi zuen.
15.Zergatik ez duzu hemen idazten? Lerro hauen tartean lekua dago.
16.Egurrezko kaxa bat aurkitu nuen, denbora luzez bertan zer gorde pentsatu nuen
Zeri ematen diogu garrantzia? II.
2017-08-22 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Diruak ez du sortzen
Diruz ordaintzen den sortzaileak ez du sortzen
Diruak ez du ezer konpontzen
Egun zapalkuntzak etengabe dira berresten
Iritzi eta jokaerak dira zelatatzen
Diruak ez gaitu askatzen, ez baida gure lanaren baliora inoiz ailegatzen.
Diruak dirua sortzen du
Diruz ordaintzen ditugu gure beharrak
Diruak lana du izkutatzen.
Ahalik eta momentu gehien dirurik gabe funtzionatzen: sortzen.
Elkartasuna ez da ordaintzen
Dirurik gabe gauzak konpontzen
Gure buruak, gure herria berrasmatzen
Baloratuz ordaintzen ez den lana,
Gara handitzen eta ezagutzen.
Dirua ez da arazoa baina honek ez digu laguntzen
Gure gain hartuz dena, dena da aldatzen.
Diruak baloratzen du lana,
Balora dezagun guk antolatuko dugun lana.
Ordainduko ez dana.
3.
2017-08-22 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Era poetikoan
pentsatzen eta ez idazten
bizi gara.
Tresnak nahasten.
Forma landuz,
funtzionamendua ahaztu…
idealismoa kartzelatik atera dugu,
baina kartzelak ez dira desagertu.
Gauza ez animatuei bizitza eman diegu
eta bizitza zuena desitxuratu.
Itsas argi isolatuetan utzi ditugu
kritikak,
astun eta ez erakargarriak,
bakoitzak nahi duena esan du
ondokoa entzun gabe,
indibidualismoaren aitzakian dena onargarria.
Lehia, produkzioa,
ea nork hitz arraroena.
Errepikapena.
Errepikatu
eta errepikatu, ditugu ekintzak,
hitzak.
Errepikapenean sinistu dugu
(lan berdinean era berean).
errekurtso estilistikoen
erabilera etsitua.
Umeek ez dute inoiz bakarrik jolasten
ez dituzte hitzak nahasteko erabiltzen.
ez da itxurakeriarik.
Bizitza ez da olerki bat
eta
poesia gehiegi erabili dugu,
ahaztu
hiperboleak
errepikapenak
metaforak
ez, horiek ez dute nahastua askatzen.
PERFEKTUA DENA
2017-07-24 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
lan orduengatik ordaindua izan
biharko uzten ez dena
konpondu daitekeena
zikindu ondoren garbitu,
pentsatzen ez dena
atsedena
sistema
nire ukazioa dena, dena
argindarrik kontsumitzen ez duena
denbora irabazi eta galduz
postariari irekitzen ez diona,
ni eta nire kontrakoa
bilatzen ez dudana
kobratu gabe egiten dudan lana
oraingoz
konpondu ezin dudana
deguna,
lan orduen ordez merkantzia izan.
merkantzia desegin.
garapena eztabaidagai,
garapenaren ukazioa
praktikoa dena, sinpleegia dena
berreraiki den eraikina
jada ezberdina
okupatu den eraikina
egitea erabakitzen ez dena
ez dena
soldatari ez
sufrimenduari ez
nire estiloak egarri
ez da ura
nire hitzak ,
nire izena,
aldatzen dena.
Kafe hautsa
2017-07-17 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
haziak, sustraietan heze
animaliak,
inguruan barazki handiak
ongi moztuak
kolore biziak,
txoriak…
“lurra seguraski
paradisu galdua da”
esaldi hori entzunez esnatu naiz.
Berorik gabeko paradisua
palmondorik ez
edo ustelak,
zaborra bere euliekin,
bere edukinontzi ezberdinekin
eta txakurren zaunkak
Nire paradisuak
parke forma du,
eta soinu bat du beti inguruan
soinu lauso, baina jarraia,
itsasoa bezela,
kotxeak eta “eraikuntza lanak”.
…
poliki apurtu zen paradisua
poliki apurtu genuen paradisua
poliki berreraikiko da paradisua
bidean aurkitu
eta galdu,
galduta nago ibiltzen
nire paradisua.