Gose greba mugagabea abiatu dute 13 preso politiko sahararrek
Martxoaren 1ean Gdeim Izik kanpamenduko preso politiko sahararrek gose greba mugagabea abiatu zuten. Rabat-eko Salé kartzelan daude espetxeratuta, Marokon. Bost urtez atxilotuta izan ostean, 2013ko otsailaren 17an Rabaten epaitegi militar batek 20 urtetik bizi osora doazen espetxe zigorrak ezarri zizkien, beren militantzia politikoagatik eta Gdeim Izik-eko kanpaldi baketsuan parte hartzeagatik. Lotura honetan gaztelaniaz irakur daitekeen manifestuan adierazi dutenez, hainbat helburu ditu...
Read More43 urte isolamenduan preso egin ostean, Albert Woodfox pantera beltz ohia aske
Aske geratu da asteburuan Albert Woodfox, Pantera Beltz ohia eta Amnesty Internationalen arabera, AEBetako historian isolamenduan denbora gehien egin duen presoa. 43 urte eta 10 hilabete egin ditu itzalean berak ukatu egiten duen krimen batengatik. Hamarkadatan luzatu den auzi hau, azkenean, bi aldeen akordio batekin amaitu da eta 69 urte bete dituen egunean askatu dute. BBCk honela jaso du albistea. “Nahiz eta hurrengo epaiketan nire inozentzia frogatzeko prest nengoen, nire osasunari...
Read MoreIsraelek BDS kanpainako ekintzaile erreferentea atxilotu du, besteak beste
Israelgo armadak Hebronen Faruk A’shur atxilotu du. Urriaren 8an izan zen AIC guneak informatu duenez, eta hiru hilabeterako atxiloketa administratiboa ezarri diote. “Ekintzaile erreferentea da Israelgo produktuei boikota sustatzeko antolatutako komite lokaletan, batez ere Hebronen eta Zisjordanian”, irakur daiteke AICn. A’shur optikaria da eta aldi berean, “Hebrongo auzo txiro eta marjinatuetako biztanleekin zerbitzu hobeak lortzeko lan nekaezina egin izanagatik...
Read MoreMinbizia zuen preso palestinar baten heriotzak istiluak eragin ditu eta Gazari eraso egin diote hegazkin israeldarrek
Astearte gauean 64 urteko Maysara Abu Hamdiyeh preso palestinarra Israelgo kartzela batean hil zela jakin zen. Palestinako Aginte Nazionaleko kide zen eta 2002tik zegoen preso. Bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten, huts egin zuen atentatu batekin lotuta. Hamdiyek eztarriko minbizia zuen eta salatu zuen Israelgo ospitalean ez ziotela bere gaitzari aurre egiteko behar zuen sendagairik ematen, eta “heriotza zigor mantsoa” ezarri ziotela. Palestinako Aginte Nazionalak Israel jo...
Read MoreTorturatuta hil dute preso palestinar bat, autopsiak frogatu du
Arafat Jaradat izeneko 30 urteko palestinarra hil da Israelen eskuetan zegoela. Autopsia egin diotenean, gorpuak tortura zantzuak dituela argitaratu du Maan agentziak. Sei hezur zituen hautsita: lepoan, bizkarrean, besoetan eta hanketako batean. Tortura basatien ondorioz hil da Jaradat Israelgo Kartzela Zerbitzuek heriotza baieztatu dutenean, France Presse agentziari adierazi diote “ziurrenik bihotzekoak eman” diola. Jaradat joan den ostegunean atxilotu zuten, otsailaren 18an,...
Read More