‘Orain da unea’, Katalunian egingo duten Diada eguneko V erraldoiari begira
Irailaren 11n V erraldoi batekin azaroko kontsulta egin eta irabazi nahi dutela adieraziko dute milaka eta milaka kataluniarrek. Oraindik ere asko entzuten ez badugu ere gaiaren berri, dagoeneko kanpainan bete-betean sartu dira. Ireki dituzte izen emateko aukerak, eta itxura guztien arabera, beste mobilizazio erraldoi baten aurrean gaude. Ara és l’Hora izenarekin bataiatu dute kanpaina: Orain da unea. Mobilizaziorako dei eginez idatzi duten manifestu ederra daukazue euskaratuta...
Read MoreANCk bi urte Kataluniako independentzia bultzatzen
Kataluniako Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundeak bi urte bete ditu aste honetan. Herri hori independentziaren alde egiten ari den bidea ulertzeko ezinbestekoa da ANCren ekarpena kontuan hartzea. Elkarte hori izan da Kataluniako mobilizaziorik jendetsuenak antolatzeaz arduratu dena: Diada eguneko manifestazioa Bartzelonan 2012an “Katalunia, Europako estatu berria” lemapean, eta 2013ko Bide Kataluniarra independentziarantz. Egun, azaroaren 9ko kontsultarako data eta galderak...
Read More‘Catalonia Calling: Munduak jakin behar du’ kanpaina arrakastatsua
Inork ez du kausa bat defendatzen hau ezagutzen ez badu. Hori diote Catalonia calling: el mon ho ha de saber kanpainaren sustatzatzaileek. Kataluniako prozesuari buruz oinarrizko liburu bat hainbat hizkuntzatan egin eta munduan eragin gehien daukaten 10.000 pertsonatik gorari bidaltzen ari dira. Dagoeneko 10.000ko muga gainditu eta 5.000 pertsona berri ari dira zerrendan gehitzen. Historia jorratu ohi duen Sapiens aldizkaria arduratu da liburua egiteaz. Bideo honetan laburbildu dute...
Read MoreKataluniarren bigarren indar erakustaldia prest: Via Catalana
Datorren irailaren 11n indar erakustaldi berri bat egin nahi dute Kataluniako independentzia zaleek: Via Catalana cap a la Independència (Bide Katalana Independentziarantz). Herrialdea iparretik hegora zeharkatuko duen 400 kilometrotik gorako giza kate erraldoia. Bartzelona, Girona eta Tarragona bezalako hiriak lotuko ditu besteak beste. ANC mugimendua ari da antolatzen, iazko manifestazio arrakastatsua errepikatu nahian. Mobilizazio berezi hau herrialde Baltikoek egindako giza katean...
Read More90.000 pertsona Kataluniako ‘Askatasunaren aldeko kontzertuan’
Larunbatean 90.000 pertsona bildu ziren Bartzelonako Camp Nou estadioan egin zen independentziaren aldeko kontzertuan. Bost ordutik gora iraun zituen eta hurrengo eguneko kroniketan irakurri ahal izan dugunez, artistarik aipatuenak Lluís Llach, Peret, Brams, Lídia Pujol, Cris Juanico, Cesk Freixas eta Pau Alabajos izan ziren. Euskal herritar bat ere izan zen oholtza gainean, Fermin Muguruzak Gora Herriak abestu baitzuen bere taldearekin. 2014 Freedom Catalonia mosaiko erraldoiaren argazkia...
Read MoreKataluniako subiranotasunaren eta erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena euskaraz
Atzo Kataluniako parlamentuak subiranotasun aldarrikapena onartu zuen, eta hala, subjektu burujabea dela adierazi zuen gehiengo zabal batekin. 85 bozka alde, 41 aurka eta 22 abstentzio. Vilaweb agerkari digitalak irakurleei testua beste hizkuntzetara itzultzeko laguntza eskatu zien eta hainbat izan dira egindako itzulpenak. Horien artean Andoni Urtasunek euskarara itzuli zuen testua pixka bat zuzenduta ekarri dugu hona, Creative Commons lizentziei esker. Originala hemen ikus dezakezu Vilaweben...
Read MoreKataluniako Parlamentuak burujabetza adierazpen historikoa onartu du
Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek “baiezko kritikoa” eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute. PSC erabat zatituta dago erabakitze eskubidea desadostasun iturri...
Read MoreBurujabetza adierazpena aurrera ateratzeko bidean dira Katalunian
Katalunian bi urte barru egin nahi duten kontsultarantz pausoak ematen jarraitzen dute erakundeetatik. Gaur goizean aurkeztu dute parlamentuan burujabetza adierazpena CiUk eta ERCk (ikus PDFan osorik). Bertan jasotzen da “Katalunia subjektu politiko eta juridiko subiranoa” dela. Joan den ostegunean prentsara filtratu zen burujabetza adierazpenaren zirriborroa, eta PSC, ICV eta CUPen kritikei jaramon eginez, estatu propioari buruzko aipamenak kendu dituzte, adostasuna lortzen...
Read MoreKataluniako hauteskundeak direla eta bideo batzuk
https://www.youtube.com/watch?v=gsUjMupRFfA&noredirect=1 Momentu erabakigarriak bizi dituzte Katalunian. Sentimenduak pil-pilean daude. Eta noski, Youtuben jarritako bideo on batek, sentimendu horiek azaleratzen lagun dezake. Eta bideratzen. Orain edo sekula ez. Independentziaren alde lan oso irudimentsua egiten ari diren LaFabrica proiektuko kideek goiko bideoa argitaratu dute, “herrialdeko hauteskunde kanpainarik garrantzitsuena” hasi den egun berean. Ez dakit zer gertatzen...
Read MoreKataluniarrek pairatzen duten espolio fiskala sarean kontsultagai
Martxan da Espolimetre.cat kontagailua, “Kataluniari uneoro Espainia zenbat kostatzen zaion erakusteko tresna”. Kataluniako Generalitateak emandako datuetan (PDF) oinarritzen da kalkulagailua, eta segunduro estatu espainiarrera ondoren itzultzen ez diren 698€ doazela kalkulatu dute. Erabiltzailea webgunean sartzen den unetik Katalunia pairatzen ari den expolio (edo lapurreta) fiskala erakusten du oso era bisualean. Horrez gain, webguneak erakusten du euro kopurua zenbat den eguna...
Read More