Independentzia bultzatzea kapitala ahultzeko aukera
Nahiz eta askotan edukiz hustutako kontzeptu baten gisan erabiltzen den, independentzia, helburu gisa baino, gizarte justuago bat lortzeko tresnatzat du askok Katalunian eta Euskal Herrian. Herritarren bizitzan oinarrizkoak diren eremuetan burujabetza planteamenduak bultzatzea da gakoa: ekonomia, elikadura, energia, telekomunikazioak, informazioa… bururatzen zaizkigun esparru guztietan. Independentziaren aldeko borroka oinarri horietan eraikiz, politika neoliberalekin bazterrean geratzen...
Read MoreIndependentziaren bideari berrekiteko OUI Quebec mugimendua sortu dute
OUI Quebec independentziaren aldeko mugimendua aurkeztu dute aste honetan, Le Devoir egunkarian irakur dezakegunez. Quebecen bi aldiz egin dute independentziari buruzko erreferenduma, eta bietan ezezkoak irabazi du. Lehenengoa 1980an; baiezkoak %40,44 lortu zuen. Bigarrenean, 1995ean, %49,3an geratu zen. Azken inkesten arabera, %32-34 inguruk babestuko lukete independentzia. Eta gauzak horrela, “herritarrek garrantzi berezia izango duten mugimendua” osatu dute. Mugimendu...
Read More‘Orain da unea’, Katalunian egingo duten Diada eguneko V erraldoiari begira
Irailaren 11n V erraldoi batekin azaroko kontsulta egin eta irabazi nahi dutela adieraziko dute milaka eta milaka kataluniarrek. Oraindik ere asko entzuten ez badugu ere gaiaren berri, dagoeneko kanpainan bete-betean sartu dira. Ireki dituzte izen emateko aukerak, eta itxura guztien arabera, beste mobilizazio erraldoi baten aurrean gaude. Ara és l’Hora izenarekin bataiatu dute kanpaina: Orain da unea. Mobilizaziorako dei eginez idatzi duten manifestu ederra daukazue euskaratuta...
Read MoreKataluniarren bigarren indar erakustaldia prest: Via Catalana
Datorren irailaren 11n indar erakustaldi berri bat egin nahi dute Kataluniako independentzia zaleek: Via Catalana cap a la Independència (Bide Katalana Independentziarantz). Herrialdea iparretik hegora zeharkatuko duen 400 kilometrotik gorako giza kate erraldoia. Bartzelona, Girona eta Tarragona bezalako hiriak lotuko ditu besteak beste. ANC mugimendua ari da antolatzen, iazko manifestazio arrakastatsua errepikatu nahian. Mobilizazio berezi hau herrialde Baltikoek egindako giza katean...
Read MoreEskozia independentea begi onez ikusiko luke Islandiako presidenteak
Islandiako presidente Olafur Grimsson Eskoziako independentzia erreferendumaz mintzatu da. “Independentzia ez da desastrea –esan dio BBCri–, oparotasunerako eta jendarte on bat eraikitzeko bidea izan daiteke”. Erabakia eskoziarrek hartu behar dute bere ustez. Islandia Ipar Itsasoan herrialde txiki arrakastatsuz inguratuta dagoela dio. “Azken ehun bat urteei begiratu bat botaz gero atzera, Europa iparraldeko herrialdeak independente bilakatu dira bata bestearen...
Read MoreKataluniako hauteskundeak direla eta bideo batzuk
https://www.youtube.com/watch?v=gsUjMupRFfA&noredirect=1 Momentu erabakigarriak bizi dituzte Katalunian. Sentimenduak pil-pilean daude. Eta noski, Youtuben jarritako bideo on batek, sentimendu horiek azaleratzen lagun dezake. Eta bideratzen. Orain edo sekula ez. Independentziaren alde lan oso irudimentsua egiten ari diren LaFabrica proiektuko kideek goiko bideoa argitaratu dute, “herrialdeko hauteskunde kanpainarik garrantzitsuena” hasi den egun berean. Ez dakit zer gertatzen...
Read MoreKataluniarrek pairatzen duten espolio fiskala sarean kontsultagai
Martxan da Espolimetre.cat kontagailua, “Kataluniari uneoro Espainia zenbat kostatzen zaion erakusteko tresna”. Kataluniako Generalitateak emandako datuetan (PDF) oinarritzen da kalkulagailua, eta segunduro estatu espainiarrera ondoren itzultzen ez diren 698€ doazela kalkulatu dute. Erabiltzailea webgunean sartzen den unetik Katalunia pairatzen ari den expolio (edo lapurreta) fiskala erakusten du oso era bisualean. Horrez gain, webguneak erakusten du euro kopurua zenbat den eguna...
Read More