“Donostiako alkateak pegatina hau debekatu du”
Errausketaren aurkako mugimenduaren logo biribila daramaten hiru pegatina kalean jartzeagatik, 400 euroko isuna Donostian. G7aren aurkako pankarta bat jartzeagatik, 400 euroko zigorra. Ertzaintzari komunikatu gabe 40 bat lagun kalean biltzeagatik –ez ziren turistak–, 100 euro. Santomas egunean animalien erabileraren aurka eserialdi bat egiteagatik, 7.200 euroko isuna. Post Aiete garai hauetan, Donostia pazifikatuaren erradiografia osatzeko, adierazpen askatasunak hirian duen osasuna...
Read MoreTxistuak Europako ereserkiari Donostian, festa eta politika ez nahasteko?
Txistualdi ozena jaso du Europako ereserkiak Donostiako Plaza Berrian Danborradaren hasieran jo dutenean. Modu tranpatian, festa eta politika ez direla nahastu behar irakurri diot bati Twitterren, aspaldi entzun gabeko ergelkeria, festena gauza isolatua izan eta boteretik beren proiektu politikoa bultzatzeko erabiliko ez balitz bezala. Gudak eragin eta errefuxiatuei sartzen uzten ez dien EB, aberats eta gainontzeko guztion arteko aldea arriskutsuki handitzen doan EB, bere estatuen...
Read MoreKortxoenea eraiste bidean da eta bi atxilotu dituzten egunaren kronika
Atea mailukada batekin hautsita, 07:15ean hasi da eguna Donostiako Kortxoenea gaztetxean. Aurpegiak estalita, metalezko zilindroak eskuan eta oihuka, eraikinean sartu dira dozena bat pertsona. “Denak kanpora! Denak kanpora! Ez ukitu ezer!” garrasika eta minutu gutxian kolpe eta bultzakada artean, hiru kideak kanpora atera dituzte hauek ARGIAri kontatu diotenez. Ondoren, aurpegia estalita zuten pertsona hauek korrika ihes egin dutela salatu dute. Okupazioa era publikoan egin zutenetik 72...
Read MoreAbuztuak 31: Historia ofiziala salatuz, 1813ko sarraskia gogoan Donostian
Iritsi da berriz ere abuztuak 31. Donostiarrentzat data beltza. Egun horretan orain 202 urte, 1813an hiria suntsitu, 1.600 pertsona inguru hil, hiriko ia emakume guztiak bortxatu eta lapurreta erraldoia egin zuten espainiarren aliatu ziren armada ingeles eta portugesek. Orain pare bat urte blog honetan idatzitako Donostiako suteak estalitako tragedia eta Donostiako tragedia 10 puntutan azalduta artikuluetan sarraskiaz informazio gehiago topatuko du interesa duenak. Beste urte batez, Donostia...
Read MoreAktibismo sortzailearen nazioarteko jardunaldiak Donostian
“Gaizkiarekin nola amaitu” jardunaldien bigarren edizioa antolatu dute martxoaren 25etik 28ra, Donostiako Guardetxean. Aurkezpenak eta tailerrak izango dira lau egunetan “krisi orokortu honetan jarduteko modu berriak pentsatzeko”. Lehen edizioa Bartzelonan egin zuten 2012an eta oraingoan ere nazioarteko ekintzaileak lotu dituzte egitarauan. Lehen bi egunetan, 25 asteazkenean eta 26 ostegunean, 19:00etatik 22:30era konferentziak antolatu dituzte. Ostiral eta larunbatean egun osoko...
Read MoreDonostiako AskeGunean parte hartzeagatik 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dioten gazteak muntaia salatzen du
Edurne Martinez altsasuarrari 15 hilabeteko kartzela zigorra eta isuna eskatzen diote Donostiako AskeGunean parte hartzeagatik. “Autoritatearen aurkako atentatua” egozten diote, eta berak erabat ukatzeaz gain, muntaia poliziala dela salatzen du. “Edurnerekin1” ekimena abiatu dute Martinezi babesa adierazteko. 2013ko apirilean Donostiako 9 gazteren inguruan dinamika desobedientea abiatu zen. Segiko kide zirela egotzita, 6 urterako espetxeratze agindua jaso zuten....
Read MoreAskeGunearen lehen urteurrenean, desobedientzian sakontzeko topaketak
Donostiako AskeGunea osatu zela lehen urteurrena betetzear den honetan, Libre Topaketak 0.1 antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan bertan. Hausnarketa, formakuntza eta eztabaida saio kolektiboa antolatu dute. Beren hitzetan, “donostiarrek eskubide zibil eta politikoen alde duten konpromisoaren islatzeaz gain, gure artean gero eta aipatuagoak diren konpromisoa, desobedientzia zibila, herri erresistentzia edota konfrontazio demokratikoa nola ulertu eta bideratu nahi ditugun elkarrekin...
Read MoreAtxilotu nahi dituzten Donostiako zortzi gazteak nor dira?
Mikel Arretxe. 1985. Egiarra. Hernanin bizi da. Lehendik bi urte egon zen kartzelan antzeko muntaia batengatik. Askatu eta urtebetera auzi honengatik atxilotu zuten, eta inkomunikazio aldian era basatian torturatu. Bikotekidea du. Lanean ari da. Sei urteko kondena. Imanol Vicente. 1986. Amara Berrikoa. Lanean ari da Spining klaseak ematen ditu eta bikotekidea dauka. Sei urteko kondena. Naikari Otaegi. 1983. Amara Zaharrekoa. Bikotekidea eta bi seme-alaba ditu: Zazpi hilabete eta hiru urtekoak....
Read MoreDonostiako tragedia 10 puntutan azalduta
Atzo Iñaki Egañaren Donostia 1813 liburuaren sarrera orokor bat egin nuen, eta blogerako artikulua luzeegi zihoala ikusita, hurrengo baterako utzi nuen Donostian gertatu zena ulertzeko azalpen eskematiko bat idaztea. Agian ez dira historia ulertzeko 10 punturik garrantzitsuenak, baina badira ni harritu nauten hamar gauza, eta susmoa dudana, jendeak ez dakizkienak. Esan gabe doa, gehiago jakin nahi duenari, liburua irakurtzeko gomendatzen diodala. 1- Pixka bat kokatzeko, esan, 1790....
Read More