Lau urteko kartzela zigorra berretsi dio Gorenak Alfon gazteari, herri harresia Madrilen?
Espainiako Auzitegi Gorenak “Alfon” gisa ezaguna den Alfonso Fernandez gaztearen aurkako lau urteko kartzela zigorra berretsi du. 2011ko greba orokorrean leherkariak zituela egozten diote. Berak dena ukatu eta guztia muntaia dela salatzen du. Alfonen abokatuek azpimarratu dute fiskaltzak ez duela frogatu akusazioa. Berehala kartzelan aurkeztu behar duela ebatzi dute. Gaztearen kasuaren inguruan babesa antolatzen ari den koordinadorak gaur arratsaldean Vallekaseko San Carlos Borromeo...
Read MoreDonostiako AskeGunean parte hartzeagatik 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dioten gazteak muntaia salatzen du
Edurne Martinez altsasuarrari 15 hilabeteko kartzela zigorra eta isuna eskatzen diote Donostiako AskeGunean parte hartzeagatik. “Autoritatearen aurkako atentatua” egozten diote, eta berak erabat ukatzeaz gain, muntaia poliziala dela salatzen du. “Edurnerekin1” ekimena abiatu dute Martinezi babesa adierazteko. 2013ko apirilean Donostiako 9 gazteren inguruan dinamika desobedientea abiatu zen. Segiko kide zirela egotzita, 6 urterako espetxeratze agindua jaso zuten....
Read MoreAskeGunearen lehen urteurrenean, desobedientzian sakontzeko topaketak
Donostiako AskeGunea osatu zela lehen urteurrena betetzear den honetan, Libre Topaketak 0.1 antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan bertan. Hausnarketa, formakuntza eta eztabaida saio kolektiboa antolatu dute. Beren hitzetan, “donostiarrek eskubide zibil eta politikoen alde duten konpromisoaren islatzeaz gain, gure artean gero eta aipatuagoak diren konpromisoa, desobedientzia zibila, herri erresistentzia edota konfrontazio demokratikoa nola ulertu eta bideratu nahi ditugun elkarrekin...
Read MoreHerri harresiaren webgune berria: askegunea.com
Herri Harresiak webgune berria du: Askegunea.com. Bertan azken urteetan, atxilotze agindua duten herritarren inguruan sortu den mugimendu desobedientearen kasuak bildu dituzte. Izpuran itxialdia egin zuten 8 gazteak, Aurore Martinen kasua, Ekaitz Samaniego gasteiztarra, Oarsoaldeko 5 gazteak, Donostiako AskeGunea, Ondarroako Zubi Harresia, Iruñeko herri harresia eta egun Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 76 euskal herritarren kasua. Orain arte sortutako informazioa bildu dute, bai herri...
Read MoreDonostiako bederatzi auziperatuen inguruan “herri harresia” antolatzeko lanean ari dira
Kartzela zigorra daukaten Donostiako bederatzi auziperatuei babesa adierazteko “herri harresia” eraiki nahi dute. Astearte eguerdian egin dute prentsaurrekoa, epaia ez dutela onartzen adierazi dute, eta amaieran zigorrak zekartzaten sententziak publikoki hautsi dituzte. Ondorengo bideoan ikus daiteke hori, baita bertaratutakoek emandako babes mezuak ere. Edozein unetan atxilo ditzaketela jakitun, Askegunea antolatu dute Boulevardean. Egunero muntatu eta jasoko dute, eta...
Read More