Kooperatibagintza hurbiletik ezagutzen
Egilea: Unai Garcia, bitartekaritza-taldea Bitartekaritza-taldea KunArte-n elkartu zen goizeko 9etan. 2016ko irailaren 7a zen, asteazkena, eta Eskoriatzan zain genituen, HUHEZI-n, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Lanki-ko hainbat kiderekin geratu ginen kooperatibismoa hurbilagotik ezagutzeko, guztiok ezagutzen dugun gauza baita, baina inork ez du erabat argi. Haiek izan dira orain arte Kooperarock proiektu hau aurrera atera dutenak, gizarte-ekonomiaren...
Read MoreKooperarock: Lau hilabeteko ibilbidea
Otsailaren 16an, neguaren erdi erdian hasi genuen blogune hau eta baita ere KooperaRock atala Zebrabidean, Donostia 2016ren baitan LANKI Ikertegia garatzen ari den proiektuaren berri emateko asmoz. Hemeretzi astez, kooperatibagintzaz aritu gara, eta baita beste hamaika gairi buruz ere, hala nola, ekonomia, hezkuntza, feminismoa, komunikazioa eta arkitektura, besteak beste. Lan eremu anitz eta ezberdinak, baina den denek amankomunean partekatzen dute zerbait: diru metaketa helburu duen egungo...
Read MoreKooperatibagintza IV Topaketa ospatuko da Ekainaren 10ean HUHEZIn
Ekainaren 10ean eta laugarren urtez, Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegiak, Kooperatibagintza IV Topaketa ospatuko du “Kooperatibagintza eta Eraldaketa Soziala” lelopean Eskoriatzako HUHEZI Fakultatean. Goizeko 9tan hasi eta eguerdiko ordubata t’erdiak arte, kooperatibagintza, ekonomia sozial eta solidario eta herrigintzako eragile ezberdinak elkartuko dira lurraldeari atxikitutako nazioarteko esperientza eraldatzaile ezberdinen berri izateko euren protagonisten ahotik....
Read MoreKapitalismoaren Epeak eta Kooperatibagintza
Kapitalismoaz eta kapitalismoak izan duen garapenaz hitzegiterako orduan, hamaika iritzi, ikuspuntu eta sailkapen aurkitzen dugu sarri. Gaurkoan, horietako bat ekarri dugu. Rafael Cristobal adituak, joan den astean Oñatin eskeinitako formakuntza prozesuan egindakoa hain zuzen ere. IRRATSAIOA ENTZUN HONAKO ESTEKAN: http://www.arrosasarea.eus/2016/05/31/maider-iriarte-langileek-bultzatutako-iraultza-prozesuek-gizarte-klasista-berriak-ekarri-izan-dituzte-zenbaitetan/ Horrela, Kapitalismoak...
Read MoreArizmendiarrieta, sujeto kooperatiboa eta eraldaketa soziala
Joan den maiatzaren 19 eta 20ean Euskal Herriko Unibertistateko Donostiako Campuseko ikasle eta irakasle talde txiki batekin lehenik eta Mondragon Unibertsitateak Oñatin duen Empresaritza Eskolan ondoren, galdera bati erantzuten saiatu ginen Kooperarock: Kooperazioaren artea, DSS2016ko proiektuaren baitan: Noiz eta nola egiten da pertsona kooperatibo eta nola bultza dezake unibertsitateak prozesu hau? Hau da, nola sortzen da besteekin kooperazioan harremanak sortzen dituen sujetua, egungo...
Read MoreMondragon Taldea zenbakitan
Kooperatibigintzak bere argi-ilunak dituela ukaezina den bezala, badira ere 60 urteko hamarkadan sortu zen eredu ekonomiko honek gaur egunerarte ekarri dituen argi distiratsu eta itxaropentsuak ere. Kapitalismoaren zaratetatik urrunduz, 22.000 biztanle eta 30 km2 dituen udalerrian eraldaketa soziala abiapuntu eta helburu dituen eredu ekonomiko alternatibo bat garatu da, utopia egiazkoago bilakatuz. ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN: Maider Iriarte: “Diru pilaketan oinarritutako...
Read MoreKooperatibigintzaren hastapenak: Arizmendiarrieta eta eraldaketa soziala
Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz markinarra dago kooperatibigintzaren astapenetan. Luze hitz egin genezake berari buruz, gizon argia izan bait zen, bereizia, ezagutu zutenen hitzetan, bere garaiko pentsamendutik harat joan zena, bisionarioa akaso… bihotzbera eta gizatasunaren alde gizatasunez aritu zena. Arizmendiarrieta, pentsalaria baino, ekintza gizona izan zen. Lanean egin zuen bizitza eta ez zuen ia idatzizko legadorik utzi. Bere pentsamenduaren inguruan gurera iritsi zaizkigun...
Read More
Iruzkin berriak