Kooperarock: Lau hilabeteko ibilbidea
Otsailaren 16an, neguaren erdi erdian hasi genuen blogune hau eta baita ere KooperaRock atala Zebrabidean, Donostia 2016ren baitan LANKI Ikertegia garatzen ari den proiektuaren berri emateko asmoz. Hemeretzi astez, kooperatibagintzaz aritu gara, eta baita beste hamaika gairi buruz ere, hala nola, ekonomia, hezkuntza, feminismoa, komunikazioa eta arkitektura, besteak beste. Lan eremu anitz eta ezberdinak, baina den denek amankomunean partekatzen dute zerbait: diru metaketa helburu duen egungo...
Read MoreKooperatibagintza IV Topaketa ospatuko da Ekainaren 10ean HUHEZIn
Ekainaren 10ean eta laugarren urtez, Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegiak, Kooperatibagintza IV Topaketa ospatuko du “Kooperatibagintza eta Eraldaketa Soziala” lelopean Eskoriatzako HUHEZI Fakultatean. Goizeko 9tan hasi eta eguerdiko ordubata t’erdiak arte, kooperatibagintza, ekonomia sozial eta solidario eta herrigintzako eragile ezberdinak elkartuko dira lurraldeari atxikitutako nazioarteko esperientza eraldatzaile ezberdinen berri izateko euren protagonisten ahotik....
Read MoreArizmendiarrieta, sujeto kooperatiboa eta eraldaketa soziala
Joan den maiatzaren 19 eta 20ean Euskal Herriko Unibertistateko Donostiako Campuseko ikasle eta irakasle talde txiki batekin lehenik eta Mondragon Unibertsitateak Oñatin duen Empresaritza Eskolan ondoren, galdera bati erantzuten saiatu ginen Kooperarock: Kooperazioaren artea, DSS2016ko proiektuaren baitan: Noiz eta nola egiten da pertsona kooperatibo eta nola bultza dezake unibertsitateak prozesu hau? Hau da, nola sortzen da besteekin kooperazioan harremanak sortzen dituen sujetua, egungo...
Read MoreDenbora banketxeak
Kooperarock atal honekin hasi garenetik, astero astero, beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk ekartzen saiatzen ari gara. Hau da, dirua eta etekin ekonomikoa den denen erdian jartzen dituen gure gizarte honetan dauden alternatibak azaleratu nahi ditugu. Horietako bat dira, hain zuzen ere, denbora banketxeak. Maider Iriarte: “Lan denak baliotsuak eta beharrezkoak direla aurreikusten dute denbora bankuek” Kontzeptua ulertzea zaila bilakatzen da lehen une batean, izan ere,...
Read MoreHerri indigenak eta elkarzaintzak
Aintzinako herri edo herri indigenen jakituriaren inguruan arituko gara gaur. Izan ere, Kooperarock blog honetan behin eta berriz aipatzen ditugu elkartasuna, eraldaketa soziala edo deshazkundea bezalako hitzak, aintzinako herrien edo herri indigenen pentsaeraren isla besterik ez bait dira. Eta horrela, Ubuntu, paq’uch edo kyosei bezalako hitzak sortu dira Afrika, Ertamerika eta Asian, elkarrekiko dugun dependentzia gorpuzteko. Izan ere, indigenek aspaldi bait dakite «Pertsona beste...
Read MoreJordi Via Euskal Herrian
Donostia 2016 Kultur Hiriburua eta Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegia elkarrekin garatzen ari diren Kooperarock. Kooperazioaren Artea proiektuaren baitan, Jordi Viak hitzaldi bat eskeiniko du maiatzaren 10ean, Errenteriako Torrekuan, arratsaldeko seietan. Jordi Via, gaur egun Bartzelonako Udaletxean Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Komisionatua da eta “Ekonomia Sozial eta solidarioa ekonomia berri baten erdigunean: Bartzelonako Udalaren esperientzia” izenburupean, Bartzelonan...
Read MoreEraldaketa Sozialerako komunikazioa
Eraldaketarako komunikazioaz arituko gara gaurkoan. Hau da, eraldaketa helburu duen komunikazioaz. Komunikazio honen aurrekaria, “garapenerako komunikazioa” izenekoan dago, Hego Ameriketan joan den mendeko erdialdean sortutakoa. ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN: Maider Iriarte: “Gurean, badira gizarte eraldaketan ari diren komunikatzaile eta hedabideak” Tarte honetan maiz errepikatu izan dugu, Mondragoneko Kooperatibigintzaren hasera, Arizmendiarrieta apaizak...
Read More
Iruzkin berriak