Kooperarock: Lau hilabeteko ibilbidea
Otsailaren 16an, neguaren erdi erdian hasi genuen blogune hau eta baita ere KooperaRock atala Zebrabidean, Donostia 2016ren baitan LANKI Ikertegia garatzen ari den proiektuaren berri emateko asmoz. Hemeretzi astez, kooperatibagintzaz aritu gara, eta baita beste hamaika gairi buruz ere, hala nola, ekonomia, hezkuntza, feminismoa, komunikazioa eta arkitektura, besteak beste. Lan eremu anitz eta ezberdinak, baina den denek amankomunean partekatzen dute zerbait: diru metaketa helburu duen egungo...
Read MoreKooperarock: Belaunaldien arteko elkarrizketak
Kooperatibagintza gizonen mundua izan da nagusiki, eta kooperatibagintzaz egiten den errelatoa gizonezkoek egin dute batez ere, nahiz eta emakumezkoek ere parte hartu duten. Emakumezko horien berri jakin nahi genuen Donostia 2016ren barneko KooperaRock proiektuan dihardugun LANKI Ikertegiko kideok, euren bizipenak jaso eta beste emakumezko batzuekin harremanetan jarri. Eta nahi hori izan zen Belaunaldien Arteko Elkarrizketak bideoaren sorburua hain zuzen ere. Gero, Mondragon Unibertsiateko...
Read MoreZaintzen Arkitekturak
Irati Mogollon eta Ana Fernandez ikerlariak duela zenbait urtetik zaintzen arkitekturak ikertzen ari dira. Etxebizitza, eraikin eta espazio publikoaren antolaketa aztertzen duen ikerketa batean murgilduta daude, eta publiko-pribatu, produktibo-erreproduktibo binomioak aldatze bidean, gure egunerokoan egitura horiek duten eragina aztertzen dihardute. Lanean hasi orduko ohartu ziren etxebizitza estandarizatutan bizi garela, bizimodu anitzak biltzen dituen gizartea izan arren. Horrek, ohartzen ez...
Read MoreKooperatibagintza IV Topaketa ospatuko da Ekainaren 10ean HUHEZIn
Ekainaren 10ean eta laugarren urtez, Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegiak, Kooperatibagintza IV Topaketa ospatuko du “Kooperatibagintza eta Eraldaketa Soziala” lelopean Eskoriatzako HUHEZI Fakultatean. Goizeko 9tan hasi eta eguerdiko ordubata t’erdiak arte, kooperatibagintza, ekonomia sozial eta solidario eta herrigintzako eragile ezberdinak elkartuko dira lurraldeari atxikitutako nazioarteko esperientza eraldatzaile ezberdinen berri izateko euren protagonisten ahotik....
Read More
Iruzkin berriak