Abertzale herrizale
Maiatzeko udal hauteskundetara aurkezten den pertsona taldea guztiz berritu du Trapagaranen ehbilduk. Modu honetan aire freskoz alaiago, anitzago, zabalago eta indartsuago aurkezten da ezkerreko aukera abertzalea gure herrian. Orain 10 urte Ezker Abertzalea ilegalizazioez jazarririk bere nukleorik txikienean babestuta zegoen. Egoera horretan gaztetxean, euskalgintzan edo auzo mugimenduan genbiltzan gazte batzuei luzatu ziguten bertan parte hartzeko aukera eta lehenagokoen bultzadaz, ezker...
Read MoreAbantoko Parke Teknologikoa. Ezkerrak badu eredurik?
Abanton agintariek planteatu duten parke teknologikoak hizpidea sortu du azken hilabeteotan Bizkaiko mendebaldean. Autobideari itsatsiriko landa lurretan 2000 lanpostu sortuko omen dituen 4.0 industria proiektu modernoa dator gurera. Finatziazio publiko-pribatuz energi arloa izango du ardatz. Foru Aldundia, Petronor eta Iberdrola dira ekimenaren sustatzaile nagusiak. Eskualdeko udal guztietan alkatetza duen PNVko agintarientzat hori izango da gure inguruko langabezia tasa izugarriak amaitzeko...
Read MoreTrapagarango euskaldunak
Ez nuen inondik inora uste euskararen problematika gure auzotarren arteko kezketako bat zenik, abenduaren hasieran hainbat auzotarren artean antolatu duten 12 ordu euskaraz ekimenak ordea euskarekiko herriaz nuen pertzepzioa aldatu dit eta nago inflexio puntu izan dela gutako askorentzat. 12 orduz euskaraz hitzegin eta zabaltzeko irrati emisora muntatu zuten herriko plazan ekimena antolatzen hilabeteak zeramaten herritarrek. Kale nagusian bozgorailuz, etxeko irratian FMz eta ordenagailuan...
Read MoreArboledan madalena. Meatzaldeko egunik handiena.
Uztailak 22 dugu gaur eta urtero bezala, egun handia da Arboledan. Madalena eguna. Goizean goiz esnatu, hamaiketakoa lagunekin egin, mendian gora abiatzekoa. Meatoki ohien arrastoen artetik, zulo handi, harroka zahar, zelai umel iritsiko gara Galdameseko Uraiaga ingurura. Mendiak elkartzen gaitu bi aldeetako lagunak, duela ez hain aspaldi gain hauetan elkarrekin bizi izan ziren langile meatzari haien haien oroigarri. Topatuko ditugu jatorri tradizionalez lorez apainduriko lastoko kapelaz...
Read MorePeriko.
Periko joan da eta itzal luzea utziz Meatzaldea eta Ezkerraldeko jendearen bihotzetan. Arboleda eta Trianon apaiz izan zen eta bertan garatu zuen etxetik zekarren langile zapalkuntzaren kontzientzia. Meatzari familietako haurren eskolako maisu izan zen, gogortasunaren erdian , maitasuna, oinarrizko jakintzak eta autoestima bihurtuz bere eskolako ebangelio. Meatzarien apaiz, hurbiletik bizi izan zuen gure herrietako mendietako familiek zuten behar gorria eta bere ideiekin bat eginez meatzariek...
Read MoreKorrika meatzaldean. Badator eta badoa.
Badator Korrika, iritsi furgoneta, oihuak, irrintzi eta saltoak. Bide bazterreko emozioak, musika, lekukoa eta korrikalariak. Pasatzen den toki guztietan sortzen du zirrara Korrikak, gaueko furgonetako fokoen argipean, lautadako zuzengune luzeetako talde txikian edo hiri handietako tropel jendetsuetan. Jendea elkartzen du Korrikak, herri barnekoak euskararen alde elkartu eta gainontzeko lurraldeetakoekin eskuz eskuko erreleboaren bidez lotu, herri garela sentiaraziz. Urepeletik ostegunean...
Read MoreCARRASCOLIENDAS: hirietan identitate kolektiboa sortzeak duen garrantziaz.
Carrascoliendas edo carnestolendas da gure herriko inauteria. Herriko zaharrek kontatu zigutenez oilar beltz bat altzoan hartuta, carrascoliendas kantatuz eskean aritzen ziren etxez etxe lehenagoko garaietan haur eta gazteak gure herrian. Ohitura hau 1930.hamarkada arte Bizkaiko Meatzaldeko herrietan, Barakaldon zein Kadagua ibarrean ospatzen zuten, ordutik ordea ohitura honek indarra galdu zuen, frankismoan debekatuta desagertu zen arte. Zaharrengandik kantua ikasiz, haien bizipenak jasoz eta...
Read MoreEuskara ala ez gara.
“Euskara txikitatik entzun dut familian, baina gurasoekin beti frantsesez ari ginen. Lizeoan nengoela ordea, antzerkiaren bidez ohartu nintzen nire inguru guztia euskalduna zela: amatxi aitatxi, gurasoak, auzokoak eta familia. Ohartu nintzen hemen zuhaitz eta errekak, leku eta tokiak beti euskaraz mintzatu zirela eta beraz ni neu ere, neure baitatik euskaldun nintzela. Orduan hasi nintzen euskara berreskuratu eta berriz egiten.” Horrela azaldu zidan orain ez aspaldi Baxe Nafarroako herri...
Read MoreMuskizeko gazte lokala martxan!
Lurpetik azalera etorri dira eta horrela joan den ostiraletik, Muskizeko gazteek badute haientzako lokala. Ez da Petronorreko pabeloi abandonatu bat, ez da erdigunean Muskizek dituen hainbat instalazio moderno eta polit horietarikoa ere. Herrigunetik hondartzara bidean, San Julian auzoan ari dira auzoko eskola zahar izandakoa bizitzako eskola bihurtzen. Beste edozein gazte asanblada edo egitasmotan bezala bidea ez zen erreza izango. Bizitzako bideak, poztasun eta tristeziak, hainbat ekimenetako...
Read MoreLonjero eguna.
Larunbatean izango da Lonjero Eguna gure herrian. Agendan handiz seinalatutako eguna bertoko gazte gehienontzat. Festa handi bat dena batzuentzat, kamiseta beltz uholdea da kanpotik ikusten duten besteontzat, oinarri eraldatzaile sozial bat badu guretzat. Bistakoak dira urte gutxitan ekimen honek gazteriarengan sortu dituen ondorioak: (1) Adin ezberdinen arteko gazteek parte hartuz herriko gazteen arteko elkar ezagutza handitu eta harreman sarea sortu da, (2) elkarrekiko konfiantza indartu eta...
Read More
Iruzkin berriak