Trapagarango euskaldunak
Ez nuen inondik inora uste euskararen problematika gure auzotarren arteko kezketako bat zenik, abenduaren hasieran hainbat auzotarren artean antolatu duten 12 ordu euskaraz ekimenak ordea euskarekiko herriaz nuen pertzepzioa aldatu dit eta nago inflexio puntu izan dela gutako askorentzat. 12 orduz euskaraz hitzegin eta zabaltzeko irrati emisora muntatu zuten herriko plazan ekimena antolatzen hilabeteak zeramaten herritarrek. Kale nagusian bozgorailuz, etxeko irratian FMz eta ordenagailuan...
Read MoreKorrika meatzaldean. Badator eta badoa.
Badator Korrika, iritsi furgoneta, oihuak, irrintzi eta saltoak. Bide bazterreko emozioak, musika, lekukoa eta korrikalariak. Pasatzen den toki guztietan sortzen du zirrara Korrikak, gaueko furgonetako fokoen argipean, lautadako zuzengune luzeetako talde txikian edo hiri handietako tropel jendetsuetan. Jendea elkartzen du Korrikak, herri barnekoak euskararen alde elkartu eta gainontzeko lurraldeetakoekin eskuz eskuko erreleboaren bidez lotu, herri garela sentiaraziz. Urepeletik ostegunean...
Read MoreEuskara ala ez gara.
“Euskara txikitatik entzun dut familian, baina gurasoekin beti frantsesez ari ginen. Lizeoan nengoela ordea, antzerkiaren bidez ohartu nintzen nire inguru guztia euskalduna zela: amatxi aitatxi, gurasoak, auzokoak eta familia. Ohartu nintzen hemen zuhaitz eta errekak, leku eta tokiak beti euskaraz mintzatu zirela eta beraz ni neu ere, neure baitatik euskaldun nintzela. Orduan hasi nintzen euskara berreskuratu eta berriz egiten.” Horrela azaldu zidan orain ez aspaldi Baxe Nafarroako herri...
Read MoreEuskalduna izatea
“Txapel hau eskaintzen diot amari, haurra nintzela euskara irakatsi zidanari” horrela amaitu zuen Ametsek Txapelketa Nagusiko bukaera agurra. Azken bitan BECen izan banaiz ere, oraingoan etxetik eta etxekoekin segitu nuen finaleko arratsaldea. Azken bertsoek, buruz burukoa, hitzen zentzu eta zirrarak, telebistan ikusiagatik ere, berehala barneratu ninduten finaleko bertso unibertsoan. Saioa amaitu eta berriz heldu nintzen unibertsotik lurrera, kalera, auzo, lagun, herrikide artera....
Read More
Iruzkin berriak