Kimetz Arana Butroe
Periferietan; Euskaldunak gara inguru erdaldunean. Euskal Herriaren baitan berriz artxipelagoaren urruneko irla txikia da gurea. Langile artean nekazari eta orkestraren ondoan kaleko musikari. Beti gutxiengoan baina elkarturik gehiengo gara gure herrietan. Baratza eta ardiak, hango eta hemengo jendeak, orain eta lehengoak. Mundua gure herritik eta nire egunerokotik kontatzen saiatuko naiz, nire begietatik: Meatzaldea far west.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- IƱaki(e)k Abertzale herrizale bidalketan
- IruƱerritarra naiz(e)k CARRASCOLIENDAS: hirietan identitate kolektiboa sortzeak duen garrantziaz. bidalketan
- Endika Cuesta(e)k Euskara ala ez gara. bidalketan
- Josema(e)k Muskizeko gazte lokala martxan! bidalketan
- karana(e)k Periferiatik bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko apirila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
Denbora
Atalak: Sailkatugabeak
Munduko txoko batean emakume talde bat solasaldi lasaian erreka bazterrean, jubilatutako lagun zaharrak kaleko obraren ertzeko eztabaidan edo parkean jolasean ari den haurra eguneroko ilunabarrean. Tartean minutuak, orduak eta denbora. Ezagutu izan ditut artzainak bere egunerokoan zer aurki, nor topa batetik besterako bidean hizketaldi goxoari tarte egin, unea senti eta partekatu ondoren bere lanarekin segitzen zutenak. Berdin andre zaharrak, etxeko atea irekita, nor irits, lanak utzi eta edozein unez elekatzeko gertu zirenak. Elkar bizi, elkar entzun, elkar senti eta ikasi, zentzuzko egiazko bizimodu baten isla.
Antzekoa zen ere gure aititek bere zurgin-errementari lanean denborarekiko zuen ikuspegia. Izan gurdi, altzari edo mahaigintzan, zuhaitz mozketatik hasi, egurra landu, piezak egin eta elkar lotzen lanak hartzen zuen patxada. Faraoien piramideen antzera, noizbait egitasmoa bukatuko zuela jakitun, unean uneko operazio txikitan murgiltzen zen, gaur egurrari hemendik koxka bat eginez, bihar bestetik eraginez baina beti aurrera eginez.
Denbora beraz neur daiteke urtaro, hilabete, egun, ordu edo segundutan, pertsonek geure egunerokoa nola bizi dugun horrela eraikitzen baitugu geure buruetan denbora. Zenbaitzuek unibertsitate garaian erantzi genituen eskolatik eskumuturrean generamatzan erlojuak ulertzean ez genuela eguna ordu edo segundutan neurtzeko beharrik, askoz hobeto gabiltza ordutik.
Denborak ordea izan arin edo mantso, izan urtaro edo taupada kolpez bere bidea egiten du. Ez gara orain hain gazte, eta baditugu beste asmo, amets edo ideiak, etengabe aldatzen gara eta aurrera goaz. Erlojua erantzi genuenetik ordea bada zerbait gure herrian aldatzen ez dena, atxiloketak eta presondegiratzeak, azkenak Baigorrin. Horrela ezagutu izan dugu beti gure herria, zurrunbiloan. Luze doa ordea denbora guztiontzat eta gurasoak zaharrago, lagunak zaharrago, kilometroak eta kristalak tarteko, lagun berri gehiago eramanez barrura jarraitzen du labirintoak.
Erlojurik gabeko urte hauetan bakoitzak modu batez edo bestez bizi izan dugu gure herriko egoera, jardun batzuk sustengatuz, beste batzuekiko galderak azalaraziz, askotan beldurra edo noraeza sentituz baina beti gure ahalen arabera beti bide berri eta alternatiboak irekitzen saiatu gara. Urte hauetan guztietan jabetu gara gure herrietan minoria erabatekoa garela, sentitu dugu gure moduan adierazteko espaziorik ez dugula, barneratu dugu errespetableen mundu honen aurrean beste mundu berri bat eraiki nahi dugula, gure ametsa eta ekinbidearen muina hor dagoela eta bide horretan desberdin guztiak, kaleko baztertuak eta gu bezala gainontzeko zapalduak lagun ditugula. Horregatik ekintza batzuekin dudak izan ala ez izan beti egon gara presoekin, estatuak hildakoen senideekin, edo atxilotuen lagunekin, estatuen zapalkuntzak guri ere arnasik uzten ez digulako, estatuak bere tresna guztiekin gu ere pertsona eta kolektibo bezala zapaltzen gaituelako.
Horregatik egongo gara biharko manifestazioan eta ez alderdi batek edo besteak deitzen duelako, ez momentu historiko batean gaudelako, ez diskurtso handirik entzuteko. Erlojuak jotzen du, bada garaia errepresioa gainditu eta gure herria benetan auzo eta hirietatik eraikitzen hasteko. Aitite eta amamaren denbora ikuspegiz, mantso, motel baina sendo, azpiko jendearentzako herria, gehiengoarentzako herria, libreago, anitzago, burujabeago. Has dezagun benetan aro berria.