Periferiatik
Bizkaiko mendebaldean, Ezkerraldeko hiri eta Enkarterriko herrien arteko eskualdea da gurea. Joan den mendean burdin meatzetara eta ondotik sortutako industriara lanera etorritako jendeek osatu dituzte gure herriak. Lehengo nekazariak, geroko langileak eta oraingo langabeak. Euskaldunak gutxi, periferia gara gure herriko kaleko bizian. Zentrotik distantziaz urruti, periferia gara ere, euskal munduaren bizitasunean.
Atari bakoitzean zenbat jende, zenbat familia, hainbat egoera eta jatorri. Gure moduan, bizimolde hegemonikotik bazterrera, beste hainbeste periferi. Elkar lotuz gehiengo, elkar trukatuz eta zabalduz etorkizun berrirako giltzarri.
Ez gara hiri eta ez herri, ez gara bertoko eta ez kanpoko baina bai hemengo. Ongi etorri, Meatzaldetik mundua eta meatzaldean mundua.
Mongi etorri,
Meatzaldetik zu, ezkerraldetik ni.. eta handitxik mundura egingo dogu salto altxor berrien bila, piratak lez, kantu kontari.
Biba periferiak!
Eskerrik asko olatz! zure kontakizunak ere maiz segitzen ditut! besarkada bat!
Aupa Kimetz! Hartzak besarkada bat Meatzaldearen lehengusin Ezkerraldeko Santurtzitik, ondoko periferiatik, alegia. Elkar ikusiko diagu!
aupa iñaki! Eskerrik asko! Ezkerraldea, Meatzaldea bizi garen seinale! besarkada bat!!
Aspaldian bidali nuen aurreko iruzkina…
Denbora luzeegi igaro da…
Hortaz, hobe iruzkin hau eta aurrekoa ezabatzen badituzu!
joseba
Eii joseba!!
barkatu hemendik kanpo ibili naiz azkenaldian eta bloga ez begiratu!! hemendik aurrera berriz naiz sarean! barkatu!!