Hasiera »
Julen Leuzaren bloga - Zenonen larraindantza
Julen Leuza
Folklorea eta musika, orokorrean. Soinutresnak jotzea, kantatzea eta dantzatzea gustoko dut, eta idaztea baino hobe egiten ditut gauza horiek, beraz blog hau nire errealitatearen isla txiki bat besterik ez da izango. Traizioa tradizio bihurtuko dugu. Iruñea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Julen Leuza(e)k Arma politiko bat bidalketan
- Iñaki(e)k Arma politiko bat bidalketan
- Jon Torner(e)k Futbolari buruzko 4 kantu paregabe bidalketan
- Inaxio Esnaola(e)k A ze lotsa bidalketan
- Gu ta gutarrak, euskaratik eta euskaraz | Hitz eta Pitz(e)k A ze lotsa bidalketan
Artxiboak
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko otsaila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko otsaila
- 2012(e)ko abendua
Godalet: manexen afruskeri galanta
2013-04-23 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
“Zuberoako dantzak zailak direla mundu guztiak daki. Teknika eta estiloa ongi barneratzea ia ezinezkoa da edozein manexentzat. Dantza taldeetan ere hala ikusita daude, baina hau guzti hau atzean gelditzen da dantzaria edalontziaren aurrean jartzen den momentuan”.
Askotan pentsatu dut, tamalez, euskal dantzaren estereotipo nagusiak hanka altxatzea eta edalontzi batera igotzea ditugula. Azken hau, gainera, Zuberoako dantza eta inauterien berezitasunik handiena da hegoaldeko dantzari eta dantzazale askorentzat. Hona nire gogoeta dantza famatu honen inguruan. (gehiago…)
Ajangizko herrian
2013-02-26 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Oskorri “Aresti bizsitan” kontzertuaren aurkezpenean. Iturria: naiz.info
Musika gustuko duenarentzat etxean dituen CD, kaset edo biniloak, txikitatik erreferentzia zuzenak dira (adi, gurasoak, etxean duzuenarekin!). Gure etxean, aspalditik, Oskorriren hiru binilo ditugu, eta horietako bat 1987ko “15 urte…eta gero hau” zuzenekoa da, 15. urteurrena ospatzeko grabatutakoa. Diska honetan taldeak bere kantu ezagunenak (Euskal Herrian Euskaraz, Furra Furra, Aita Semeak, Bizkaiko Aberatsak…) baztertu eta “Mozkorri” izeneko popurrian sartu zituen azken kantuan, nonbait Oskorriren hasierako kantei indar gehiago (garrantzia gehiago) eman nahi zieten. Diska hartan betirako geratu ziren ondoren jo izan ez dituzten kanta asko, eta horietako gehienek Gabriel Arestiren hitzak dute oinarri.
26 urte geroago, Berria ireki eta Oskorrik bere hasierako kantekin beste bira bat egingo duela irakurri nuen, errepertorioan Arestiren hitzak edo poetarekin nolabaiteko harremana duten kantak. Egiaren aitortzeko ez nuen uste bira hau inoiz iritsiko zenik, zer dela eta orain bira hori? Gaurkoan ez dut kanta horiek erreskatzeko arrazoiez hipotesirik eginen. Hori bai, bitan pentsatu gabe sarrerak erosi eta Tolosara joan ginen, 21-22 urteko hiru gazte, zer eta Oskorri ikustera. Bagenekien ez zela betiko Oskorri hura izango, eta ez geunden oker.
Lehenengo hiru diskoetako eta frankismoan zentsuratuak izan ziren kantekin ateratako “…eta Oskorri sortu zen” diskoko kantekin osatu zuten errepertorioa: Agur Jaunik, Zeren Esperoan Dago, Laugarrenez Nerea Etorkizunaren Aurrean, Adela, Oinaz eta Ganboa, Badakizu Non Nagoan, Emazurtz, Maite Dugu Mundua, Gora Ta Gora Beti, Bizkaiko Aberatsak, Oskorri, Preso Gaudenon Ahoetatik, Guretzat eta Astoarena, hauek guztiak Arestiren hitzekin. Horiez gain, Arestik egokitutako Bernat Etxepareren Mosen Bernat Etxepareren Kantua eta Sautrela, Mikel Zarateren hitzak dituen Aita Semeak, F.M. Iturzaeta bertsolariaren Gosetea, Eibarko forjariei entzundako Forjarien Kanta, eta amaitzeko, Arestiren eta Jon Sarasuaren hitzak tartekatuz, Egia Da.
Gabriel Aresti
Hasierako kanta hauek askotan entzun baina zuzenean gozatzeko aukera sekulan izan ez dugunontzat luxua izan zen ostiralekoa. Luxua errepertorioa eta luxua formazio akustikoa ere (Natxo de Felipe gitarrarekin). 1987ko disko horretan protagonismo handia duten baxua eta Bixente Martinezen Stratocaster-a desagertuak, hasierako Oskorriren formazioa berreskuratu zuten eta kantuak oso modu txukunean eman zituzten. Kantaren bat faltan bota genuen, konparazio batera Maldizio Betikoa edo Kristo Ni Eta Gizonak.
Joseba Tapiak bere Real Politik (2006) diskoko liburuxkan zera dio: “Ezin da Oskorri Aresti gabe ulertu, ezta Aresti Oskorri gabe ere”. Agian poeta bilbotarraren fan ortodoxoek ez dute hala pentsatuko, baina poesia irakurtzea zaila egiten zaigunontzat ezinbestekoa izan daiteke poema bat musika egoki baten laguntzaz entzutea bere espiritu eta xarma ulertu eta sentitzeko. Niri behintzat Arestiren poesiarekin hori gertatu zait, Oskorriren laguntzari esker. Ostiralean, poetaren obra eta taldearen musika hobeki ezagutzeko aukera izan genuen, eta kanten aurretik Natxok eman zituen azalpen eta kontakizunek erru handia izan zuten horretan. Ez zuten kantua jo, baina Tolosa Ajangiz bihurtu zen ordu eta erdiz. Ez agurrik, jauna(k).
Benitoren Zuberoa
2013-02-18 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Benito Lertxundi, artxiboko irudi batean.
Oier Araolazaren aholkuari jarraituz, sare sozialean sortu zen gai bati buruz idaztea erabaki dut. Gai mamitsua, baina gogoratu, hau ez da gauzak nola diren edo nola ez diren azaltzeko topagunea, honek gogoetak trukatzeko tokia nahi du izan.
Benito Lertxundiri azkeneko Entzun! aldizkarian Urko Ansak egindako elkarrizketaren harira, galdera batek sortu zidan gogoeta hau konpartitzeko gogoa. Galdera baino, erantzuna izan zen nire gogoetaren iturria:
Urko Ansa: “Antza denez, Zuberoan zuk konposatutako Matalaz abestiko hitz batzuk zuzendu egin zizkizuten: gaizki kantatzen omen zenituen! Herrikoia dela uste dute! Era berean, Atharratzeko Gazteluko Kantua eta Jaun Baruak zuk berreskuratu zenituen, guztiz galduta zeuden. Baina jende horrek zure bertsioak kritikatu ditu” (gehiago…)
Etorri eta joan
2012-12-31 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Zorionez ez nau jende askok ezagutzen, baina zorionez ere gero eta jende interesgarri gehiago ezagutzen ari naiz azken urteotan. Horietako bat Sabin Bikandi da. Sabin Galdakaoko txistularia, danbolinterue, txistuko musika goi-mahaian lizentziatua eta etnomusikologian doktoratua da, egun Bilboko Udal Bandako kide eta musika eskolan irakasle ari dena.
Duela 20 bat urte “Txistulari” Euskal Herriko Txistulari Elkartearen aldizkariko zuzendaria izan zen. Garai haietan Axlor taldean zebiltzan. Talde hartan ustez jasoagoak diren beste musika tresna batzuekin txistua uztartzen ahalegindu zen, esaterako Vivaldiren sonatak jotzen. Orain, ordea, Aiko taldearekin herriz-herri dabil dantza tradizionala (edo dantza, bere orokortasunean) sustatu eta zabaltzen, eta batez ere, edozeinek edozer dantzatu dezakeela argi utziz (euskal dantzaren munduan askorentzat pentsaezina zena). Patxi Laborda dantza-maisuaz eta Bilbo inguruko musikari finez inguratuta, dantzaldi gidatuak egiten ditu Aikok. Konparazio batera, hilero Durangoko Plateruena betetzen dute. (gehiago…)