Joxerra Aizpurua
Zientzia eta teknologia gaiak laborategietatik atera nahi ditut; ez naiz neutrala izango. Iritzi kritikoa eta eraikitzailea ematen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- EAEko hizkuntza-industriek 280 milioi euro fakturatu zituzten 2014an(e)k Euskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an bidalketan
- Iker Etxaniz(e)k Euskal Herria 2025ean, estatu gisa pentsatzen hasteko garaia bidalketan
- itsasegia(e)k Garoñan harroputzek bakea sinatu dute bidalketan
AHT abiadura motelean
Atalak: AHT
Orain 10 urte hasitako lanek amaituta beharko lukete jada, baina desjabetzetan arazoak, baimen faltak edo diru ezak direla eta, azkar ibili behar duen trenaren bidearen eraikitze lanak geldirik daude gero eta leku gehiagotan.
Batzuek urte t’erdi daramate geldirik eta besteek aurtengo urtearen hasieratik, baina kostuen erlojua ez da gelditu. Zaindariak, azpikontratuak eta mantenu lanak dira besteak beste, geldirik dauden tramuetan ordaintzen segitu behar direnak. Milioika euro dira jada xahutu direnak eta Espainiako hauteskundeetatik gobernu bat atera arte ez dirudi gauzak aldatuko direnik; eta datorren gobernuari Europatik murrizketak eskatzen ari zaizkionez, oso litekeena da Espainiako estatuan egin beharreko lan handiak geratzea edo gutxienez moteltzea.
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak itxaron baino gutxiago bildu izanak murrizketen eszenategian jarriko gaitu; Eusko Jaurlaritzatik jada iragarri dute laguntza sozialetan ez dela murrizketarik izango, beraz non? AHTn akaso?
Hainbat teknikariren ustez, AHTren lanak ez dira 2021 urtea baino lehen amaituko. Beraz, gaur egun dagoeneko zahar xamarra den teknologia datorren hamarkadan oso zaharra izango da, eta tren mota berrienek ordezkatuko dute (Hyperloop-ek, kasu).
6000 milioi eurotik gorako inbertsiora behartzen gaituen, Madril eta Paris mende honetako lehen 40 urteetan lotuko ez dituen, jaiotzez zaharra izango den eta abiatzen denean mantenu eta funtzionamendu kostuek izugarrizko zuloa sortuko duten trenak ez al du merezi azterketa praktiko bat? Jada gastatu diren 3000 milioi euro baino gehiago ezin ditugu zakarretara bota eta egindakoa zertarako erabil dezakegun aztertzeak ez al du aukera bat merezi? Ez al da hauxe, lanak geldirik dauden bitartean, horretarako unerik aproposena? 2021ean Los Angeles eta San Frantzisko hiri estatubatuarrak lotuko dituen Hyperloop trenak 1000 km/ordutik gorako abiadura izango du, eta bitartean, herri honetan martxa hartu gabe egongo garenez, eta nahita ere abiaduraren laurdena besterik lortuko ez denez, ez al du merezi mota desberdinetako pertsonak pentsatzen jartzea?