Joxerra Aizpurua
Zientzia eta teknologia gaiak laborategietatik atera nahi ditut; ez naiz neutrala izango. Iritzi kritikoa eta eraikitzailea ematen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- EAEko hizkuntza-industriek 280 milioi euro fakturatu zituzten 2014an(e)k Euskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an bidalketan
- Iker Etxaniz(e)k Euskal Herria 2025ean, estatu gisa pentsatzen hasteko garaia bidalketan
- itsasegia(e)k Garoñan harroputzek bakea sinatu dute bidalketan
Ez da berri txarra baina…
Atalak: energia nuklearra
Azken egun hauetan Iberdrolako Sanchez Galán jaunak Garoñaren itxierari buruz iradokitakoa berri ona da. Erabakiaren arrazoiak ekonomikoak omen dira eta hala izango da, gure gizartean guztia diru bihurtzen baita; ofizialki erabaki irmorik egon ez arren urrats garrantzitsua izan da Iberdrolaren posizionamendu bidea. Endesa, bitartean, isilik.
Iberdrola eta Endesa dira erdibana zentralaren jabe eta itxiera bezalako gai garrantzitsuenean biak batera ez agertzeak harritu nau. Petrolioa hain merke dagoen honetan zentrala bideragarri ez izatea uler dezaket, baina ez ordea hori esateko orain arte egindako eszenifikazioa. Endesarentzat zentrala bideragarria al da? edo bere kezka itxiera bera da; ez al da garestiagoa izango zentrala ixten hastea piztuta mantentzea baino? ba al dakigu zentrala ixten?
Zentrala ixteko biderik merkeena ahalik eta gehien desmuntatzea da eta geratzen dena, gunea alegia, betirako lurperatzea. Baina hori onartuko al genuke? Ez dut uste eta beraz ixtea estaltzea ez den bideak gastu, ez inbertsio, erraldoietara eraman ditzake enpresa jabeak.
Hipotesiak hipotesi utz dezagun oraingoz gaia hemen eta poztu gaitezen berriarekin