Joxerra Aizpurua
Zientzia eta teknologia gaiak laborategietatik atera nahi ditut; ez naiz neutrala izango. Iritzi kritikoa eta eraikitzailea ematen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- EAEko hizkuntza-industriek 280 milioi euro fakturatu zituzten 2014an(e)k Euskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an bidalketan
- Iker Etxaniz(e)k Euskal Herria 2025ean, estatu gisa pentsatzen hasteko garaia bidalketan
- itsasegia(e)k Garoñan harroputzek bakea sinatu dute bidalketan
Lobby nuklearra arnasa hartzen ari da
Atalak: energia nuklearra
Fukushimako zentral nuklearra 2011n lehertu zenean, energia sortzeko era horren aurkakoen ahotsa bazter guztietan entzun zen. Europan ere, Frantziak eta Alemaniak dituzten zentral nuklearrak datozen hamarkadetan itzaltzeko planak kaleratu zituzten, baina horretarako nahikoa teknologiarik ez dagoenez asmoak baino ez dira oraingoz; non gordeko dira hondakin nuklearrak? zentralaren bihotz nuklearra eta kokatuta dagoen lurrak nola garbituko dira?, erantzun argia ez duten galderak dira adibidez.
Japonian zentral guztiak geratu eta eguneratze-plana aurrera doan neurrian, Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketaren urtemugarekin batera Sendai-ko zentrala berrireki dute. Bitartean Korean, Errusian eta Txinan, gutxienez, zentral nuklearren programa indartu nahi dute.
Urte batzuetan ezkutuan izan den lobby nuklearra, Fukushimako leherketaren aurreko egoerara itzuli da soinu gehiegi atera gabe. Egoera hau oso egokia da adibidez Garoña berpiztu nahi dutenentzat, lobby nuklear espainiarra egoera faktikoa hobetu zain baitago jauzia emateko; eta egun hori gero eta hurbilago dugu!
Zentralaren berrirekiera poliziak babesten