Sufritzen ari diren matxismoa salatu dute Brasilgo emakumezko kirol kazetariek
“Emakumeak gara, profesionalak, eta bakean lan egin nahi dugu; errespetua eskatzen dugu”, diote bideoan ageri diren kirol kazetari brasildarrak. Euren jardunean sufritzen duten sexu jazarpena salatzea du xede bideoak, #DeixaElaTrabalhar kanpainaren barruan zabaldua. Euren aldarriak tartekatu dituzte zuzenekoetan jasaten dituzten erasoen irudiekin. Iturriak: UOL Esporte vê TV, Cheek ...
Read MoreMaría, kirol-azafata: “Feminismoa da ulertzea emakume guztiok libre garela erabakitzeko zer izan nahi dugun eta zer ez”
[Oharra: Artikulu laburra beharko lukeena majo luzatu zait. Asteriskoa duten esaldiak dira protagonisten hitzak irakurri ahala sortu zaizkidan zalantzak] [Idatzitakoen artean, ideia hau nabarmenduko nuke: Soluzioa ez da azafatak errotik kentzea, haien lan moldea berplanteatzea baizik]. Igandean, hilak 25, hasiko da 1 Formulako denboraldia, Australian. Aurten, Sari Nagusien egutegia osatzen duten probetan, irteera-gunean egon ohi ziren ...
Read MoreFutbola ez da zirkoa, gerra baizik
Maiz aipatu dugu futbola (gizonezkoen goi-mailakoa zehazki) zirko hutsa dela, diru-gosea oinarri, masa entretenitzea xede duen zirkoa. Bilbon bereziki baina baita beste zenbait futbol zelaitan ikusitakoak ikusita, ordea, esango nuke futbola deskribatzeko termino egokiena ez dela hori, baizik eta “gerra”, konfrontazio-esparru normalizatua. Nola uler daiteke, bestela, adiskide batek Whatsappeko foroan idatzi duen moduan, zer pasa ...
Read MoreRigoberto Uran ziklista eta azafata: Patriarkatua sei segundutan laburturik
Rigoberto Uran ziklista kolonbiarra ageri da irudian, bere sorterrian egindako Colombia Oro y Paz lasterketako podiumean. Zegokion saria jaso baina azafataren muxurik ez, eta… Tiene mérito resumir el patriarcado en tan pocos segundos. pic.twitter.com/NOHNIPaXZA — Nacho (@ipatolorente) 2018(e)ko otsailak 12 @Txirrindacash erabiltzaileak ziklista beraren beste argazki bat txiokatu du, gazteagoa zenekoa: “Tontakeria harroputz hori ...
Read MoreFroomen positiboa eta ‘Euskadi’ izena nork eramango lehia… edo ziklismoak zenbat gogaitzen nauen
Realak azken partida galdu ostean –Malagaren aurkakoa– Whatsapp mezua jaso nuen, J.B. Toshack entrenatzaile ohiaren esaldi batekin: “Astelehenetan hamar jokalari aldatuko ditudala pentsatzen dut, astearteetan zazpi edo zortzi, ostegunetan lau, ostiraletan bi, eta larunbatetan kabroi igualek jokatu behar dutela”. Antzerako zerbait gertatzen zait txirrindularitzarekin. Dopin kontuen inguruko albisteak entzutean pentsatzen dut ...
Read MoreEmakume prehistorikoen besoak, eliteko arraunlarienak baino indartsuagoak
Laborantza-lanek zailduak, Europa erdialdean bizi ziren emakume prehistorikoek –Neolito garaitik Burdin Aroaren hondarrera bitartean– beso indartsuagoak zituzten gaur egungo eliteko emakume arraunlariek baino, Cambridgeko Unibertsitateko arkeologoek ondorioztatu dutenez antzinako hezurren gainean egindako ikerketan. Denborarekin, teknologia garatu eta esku-lana murriztearekin bat, hezurren indarra txikitzen joan zen; Erdi Aroko emakumeen ...
Read More
Iruzkin berriak