Norabait
Bozgorailutik nire bi abizenak deituta leihatilara hurbildu naiz, gutunen bat, egunkariren bat, instantziaren baten erantzuna izango delakoan. Ez da halakorik: “Recoja las cosas que se va de conducción”. Bihotzean zartakoa nabaritu dut (ibilera hauetako enegarrena), odol emari jarraian bat bateko borborra, itsasertze barean emeki hurbiltzen diren uhinen ondotik Belharra olatua altxa balitza bezala. “De acuerdo”, erantzun dut instintiboki. Ez nuen espero. Aukera beti hor dagoela...
Read MoreTazmamorteko zerua
1971ko uztailak 10ean, militar talde batek Marokoko erregearen jauregiari eraso egin zion. Matxinadak porrot egin ondoren arduradun nagusiak exekutatuak izan ziren, koadro ertainak 20 urteko espetxealdira zigortu zituzten bitartean; horietatik 18 hilobietan igaro zituzten. Zaila egiten da beste hitz bat erabiltzea egoera deskribatzeko. 58 lagunentzako ezkutuko eraikina desertuaren erdian, Tazmamorten altxa zuten. Inork ez zuen haien berririk; senideek ez zekiten bizirik ala hilik...
Read More
Iruzkin berriak