Espetxekeriak (I)
Espetxekeriak espetxe bizitzaren egunerokoan behin eta berriz errepikatzen diren egoerak dira, bere logikatik sortuak eta halabeharrez garatzen joan direnak. Espetxekeriei espetxean hasi eta bukatzen zaie zentzua. Txabolo barruan adibide xume ugari ditut. Etxeko argazkiak edo aldizkarietako ebakinak ipintzeko kortxozko taula ederra dugu pareta zuriaren erdian; txintxetak falta! Nire aurretik pasatakoek hortzetako pasta kola bezala erabiliz itsatsi zituzten beren ametsak. Dotoreago, txukunago...
Read MoreAutobuseko txangoa
Espetxetik espetxerako lekualdaketa Guardia Zibilak burutzen du, pertsonak baino, abereak garraiatzeko aproposagoa den autobus tankerako ibilgailu batean. Miaketa arin baten ondoren, norberaren zakutoak maletegian utzi, eta txandaka, preso bakoitzak egokitutako zenbakian toki hartzen du, auzitegietako joan-etorrietan ez bezala, eskuburdinik gabe. Gaitzerdi. Autobus arrunten antzera, korridore batek, eserlekuak bi errenkadatan banatzen ditu ezker-eskuin. Ilarak baina, txapazko itxiturak dira,...
Read More
Iruzkin berriak