Tesia
Xabierrek 19 urte daramatza espetxean, beti lehen graduan, oso urrun. Kalean zuen neskalagun berarekin jarraitzen du eta 40 urteak pasata dituztelarik ez dirudi beren harremanetik kimu berririk sortuko denik. Azken urteetan vis a visak burutzeko izan dituzten zailtasunak ez die batere lagundu, epe motzean egoerak ez zuela irtenbiderik izango barneratu ostean, erlojuaren aurkako borrokan umeak ekartzeko hartu zuten erabakiari. Etsiturik, antsietateaz, harremana mantentzen dute. Gorka ere...
Read MorePelikula
Aldian aldian nerabe masak jomuga dituzten pelikulak ekoizteko bista izan dute zinema ekoizleek, adin horretako bat bateko esnatze indartsua muturreraino esplotatzeko gaizki eramandako sexualitate adieren bitartez, aski aldrebesak, matxistak. Oinarri-oinarrian gizakia bezain zaharra den jauzi kualitatiboaren xerka dago, bakarkako sexua noizbait konpartitua izango denaren ametsa, festa. Basamortuko zeharraldi malkartsu, luze, pisutsuak, egoera xelebreak, patetikoak erakutsi dizkigu Jaimito,...
Read MoreScotteseko txakurra
Eguneko gosaria Nocilla pote huts batean hartzen dut, segurtasun arrazoiak aitzaki espetxe honetan, gehienetan ez bezala, ezin da kaletik paketean plastikozko katilu kirtendunik sartu eta. Bertan ere ezin da erosi, ez moduluko ekonomatoan ezta hilean behineko bidalketa berezian ere. Beste espetxeren batetik badaukazu, ez dago arazorik, gainontzean tarteka topatu dezakezun kideren batek soberan izanez gero edo sozialen bati erosiz gero edo, baimena medio, baten batek kaletik bueltan sartzea...
Read MoreTxabolotik
Ingurune libre batetik -hau erlatiboa izanagatik- supituki, indarrez erauzia izan denak, luzea, oso luzea bihurtu daiteken bizitoki antinaturala goitik behera, amorruz araututako itxitura bat izango dela asimilatzen duenean, zizela hartu eta lehenagotik bertan dauden edo igaro diren kideek harresian egindako pitzaduretan sakontzen saiatzen da, zulatutako txirrikituetatik askatasuna arnastu eta behatzen bat ateratzeko sikiera. Fisikoki edo mentalki aldamenean izango dituen kideen abaroan, edo...
Read More
Iruzkin berriak