Hasiera »
Jokin Aizpuruaren bloga - Psikosia
Jokin Aizpurua
Ikerketek garbi azaltzen omen dute burua galtzeko arriskua edukiagatik, orobat besteen aldean zintzoak garela, eta gure gaitzak oso zailak direla alderdi askotatik begiratuta. Norbera ere harritu egiten da izaten dituen bizipenez, baina orain "eldarnio" izenez ezagutzen den sintoma duela 30 urte inguru sentitu nuen nigan.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Jokin Aizpurua(e)k azkenean bidalketan
antroapologia
2016-02-05 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Ez dakigu gizona eta emakumea noiztik dauden munduan,eta zalantzarik gabe, beste izaki asko ere ez. Gureari dagokionez,orain arte sekulako astakeriak egin ditu gizonak,emakume batzuk ere urruti ez ibili arren, espezie bereko abereak dira behintzat eta….baina harrek beren.. indarra askotan erabili dute emeen aurka, eta hori gaizki egina dago,hori ikusten dugu,nahiz eta eztabaidak izango diren
Halaber,gizakiaren astakeriarik nabarmenenak, zentzugabeenak agian,bizi den tokia suntzitzen egin ditu,oro har. hori gutxi balitz, sekula ez du bakean bizitzerik lortu.bukaerarik ez leuzkaketen astakeriak edo basakeria eraginez.Horren ondorioz, ez da zaila pentsatzea beste izaki bizidun batzuk,hala nola birus eta bakteriak agertzea kalte ordainez.Hauek ere,nonbait,
izaki bizidunak baitira.
zoriontasuna
2015-12-29 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Hondakinen arazoa politizatu beharrik ez litzatekeen arazo bat da. Gai abstraktoagoei buruz bai, ez baitago garbi, edo hain garbi, noren alderantz joaten den balantza.Arrazoiak, ugari dira ahalik eta garbien birziklatzeko.Eta nahiz eta beti guretzat arrazoi ekologikoak nahiz logikoak egon,Podemos-ek erabaki dezake, edo erabakitzen lagundu,nola konpondu arazoa erarik hoberenean.Itxuraz
behintzat,politikoki zuzenak diruditen asmoak ditu, nahiz eta zaila egiten zaidan sinistea esaten dutena egingo dutenik boterera irsten badira.Ikusiko dugu zer egiten duten hainbat gaiz,hauei ere nik aginte usaina hartzen diet eta.
estresa
2015-12-22 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Ez dut aurkitu “estresa” hitzaren euskerazko baliokiderik, gaur egun edonork dakigun arren gutxi gora behera zeri buruz ari garen aipatu dudan hitza entzunda. Alegia, hitz hori bezala, beste hitz abstrakto ugari entzutean uste dugula zer den badakigula. Ni ez nintzateke hain ziur egongo, zeren nire iritziz, edozertan ere, sentitu ez duzuna ezin baituzu zer den jakin.adibidez,Buruko mina duten bi pertsonak ezinezkoa da zehatz mehatz gauza bera sentitzea; horregatik da, besteak beste, hain zaila pisikiatria, gehienetan pazientearen eta profesionalaren arteko komunikazio egokia lortzea ere zaila delako.
gaitza gai
2015-12-21 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Nire gaitzaren berri ematea zenez blog honetan nire buruari agintzen niona,jendeari gure arazoak azaltzea neukan gogoan,beste edozein kolektiborentzat bezala, guretzat ere garrantzitsua delako gure egoera azaltzea,askotan gizarteak,ezjakintasunez nahiz gaiztakeriaz,ez duelako jakiten zer den errealitate hori,zeren gaitz mota hau daukagunak gutxi baikara.Horrez gain, uste dut somatzen dugun bazterketa,ajola gutxi diola askori.Batzuek ezin dugu zer gertatzen zaigun azaldu,eta hori oztopo handia izan daiteke, jakitea komeni zaiguna zer den adierazteko. Baina saia gaitezen pixkabat argitu dadin arazoa:Gure buruaren jabe izateko arazoak baditugu, hala izaten lagun diezagula norbaitek, usterik gutxienean berari gertatu baitakioke,eta orduan konturatuko da esan ditudanak gaitz hau zergatik den bota ezineko ohiua
bertsoak
2015-12-20 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Asteburu honetan banekien bi zita zeudela, bat euskerarekin estu-estu lotua,bertso txapelketaren finala, zein garrantzitsua izango zela suposatzen baitzen,sorpresaz beteriko kutxa izaten baita gehienetan.Egia esa behar bada, gure herriko Jon Maia hain atzean geldituko zenik ez nuen pentsatzen.
Alabaina, ikusi zen gazteak gogor datozela,horretaz jabetzeko amaieran gelditu zen bikoteari begiratu baizik ez baitago.Beñat Gaztelumendiren bertsoak,buruz burukoan,hobetzen zaila dela dirudi hobetzerik bada, baina beste askorekin ere gertatu da,gaur egun ordea berea ematen badu,bertsolari gutxi egongo dira,bakarkako gaian bera haina izan daitezkeenik. Duela lau urte erakutsi zuen,eta atzo, berriz, baieztatu.
farre
2015-12-19 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
ni ez naiz izan inoiz farre eragile bikaina;nire ateraldiak ia beti hitz joko puntualak izan ohi dira. Gaitzak ere eragin dit, txarrerako, zeren depresioak tristetzen bazaitu ia hondoa jo arte,ez baitago inon ezer alaituko zaituenik. Beste batzuetan, ordea,farre eginarazi dut.Bertsotan adibidez.Bertsoak beti baitira pizgarri,alaigarri,nahiz eta norbera hondatuta egon beti saiatu izan gara eta hori nabaritu ez dadin.
Herria, gorputza, hizkuntza bihotza
2015-12-18 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Ez dut ulertzen ezer.Zer egin behar du Euskalerriak aske izateko?Gauza bat da politikan ez sartzea, zenbaitentzat egin behar ez dena delarik.Baina politikak ez du inoiz izan behar derrigortzailea ezta inposatzailea ere;alabaina, burutik pasatzen bazaigu inoiz ezkerra inposatzailea dela,zer pentsatu behar dugu eskuinaz?Orobat,estatu hau inposatu egiten zaigula dirudi.Dena den, bertso famatuek dioten moduan,”herria da gorputza, hizkuntza bihotza”,euskaldunok herria zer edo nor den ez dakigu.
Alabaina, iruditzen zait euskeraren alde beti egon direnak,eta erakutsi dutenak,bihotza eta gorputza bat egiten dutenak direla.Badakit bertso famatu horien sortzailea bertsolari berezia, berezirik bada, zela. Bere bertso batzuetan esaten zuen Goi Nafarroa eta Behe Nafarroa ezin direla bereizi, edo ez liratekeela breizi behar.Gaur egun gauden egoera ikusita, badirudi lehen hobeto geundela. Eskerrak gure herriko adierazgarria den hizkuntza, indartsuago dagoela. Ahaleginak egiten dituzte hortik ere izorratzeko,ezingo dute ordea,gutxienez gai hortan ados gaudela baitirudi jende ugari.
Gipuzkoako Txapelketa
2015-12-18 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Azken urteotan ez dut bertsolaritza behar adina edo behar den moduan jarraitu.Garai batetik hona beste mundu batzuetan gehiago sartuta ibili naiz.Hala ere, bertsozalea ez naizenik ezin dut esan,zeren inoiz bertsolari izan den batek erabat ezin baitio utzi bertsolaritzari, erabat behinik behin.Kontuak kontu,aurpegi berriak ikusteko edo ezagutzeko aukera izaten da, eta sarritan,bi bertsolari nabarmentzen ditu juraduak.Hortaz, aurten nahiko morbo izango da,zeinek finalari bere puntua emango baitio,eta horra nire galdera;Maia eta Alaia elkarrekin bizi al dira? Non, Igeldon?.Ez dakit,nik nahiago dut Alaia neureganatzea,eta txapela?Jaso dezala merezi duenak
azkenean
2015-12-10 // Sailkatu gabea // Iruzkin bat
Banuen gogoa idazteko aukera edukitzeko.Jendaurrean hitz egitea oso zaila egiten zait,idaztea ez da gauza bera ordea. Eskerrik asko horretarako eman didazuen aukeragatik, ni ere igo bainaiz gurdira!
Gaur beste egun bat da ordea, eta nire egoera animikoa nik ez dudanez erabakitzen,badirudi atzo bezala ez nagoela,baina agian hobeto. Ezinbestekoa da euskaldunon arima tinko mantentzea. Ez zait ajola inork ez naizela behar adina inplikatzen esatea. Itsuak ere ikusten du herri honen egoera okerra, noizbait zuzenduko dena,azkenerako beraiek konturatuko baitira beraiena ez denaren jabe izan nahia, herri bat lotsarik gabe bortxatzea dela.amaitu ziren, baina hau bizitza erreala da, nahi ta ez aske izango dena.
Garuna( gehiegik gutxiegi erabiltzen duna)
2015-12-06 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Garuna izango da seguruenez,duten izakietan behinik behin,organorik garrantzitsuena, oker ez banago. Berataz Egañak egindako ateraldiak, ez du aurkakoa esaten. Garunaren eginkizunak ugari eta garrantzitsuak dira, eta zauritu nahiz gaixotzen denean halaxe azaltzen dira akatsak.
Alabaina, ez dugu pentsatu behar gizakiarena denik garrantzitsuena:zeren: