Galtza motzak eskuluzeen paradisu
“Neskatila gazteak orain, udaran, beraien gorputza sexiagoa edo gehiago erakuste aldera, arropa oso motzarekin ateratzen dira; shorts modukoak jarrita edo goikaldetik ia ia sujetadoretan doazela ematen duelarik. Eta noski, hori gutxi balitz, ze gutxi da, mugikorra bular arteko canalilloan eramatera ausartzen dira; edo bestela short-aren atzekaldean, mini-poltsikoan. Que vamos, horrek dauka arrisku pila bat eskua sartzeko. Ez ipurdia ukitzeko, baizik eta mugikorra lapurtzeko. Gero nola ez...
Read MoreAsilo politikoa ukatu dio Espainiak Hassanna Aalia sahararrari
Hassanna Aalia gazte sahararrari asilo politikoa ukatu dio Espainiako Estatuak eta hamabost egunen buruan herrialdea uzteko agindua dauka. 2010ean sahararrek antolatutako Gdeim Izik “duintasunaren kanpamendua” deitutakoan parte hartzeagatik bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu zuen tribunal militar batek 2013an, beste hogeita lau kiderekin batera. 2011n ireki zuen sumarioa tribunal militarrak, eta Hassanna Aalia atxilotzeko agindua eman zuten. Egun haietan Euskal Herrian...
Read MoreIsabel Vallet i Sánchez (CUPeko diputatua): “Guretzat independentzia benetako burujabetza eraikitzeko tresna da”
Egun handiaren bezperatan harrapatu genuen Isabel Vallet i Sánchez CUPeko diputatua, eta kanpainaren azken orduetan eskaini zigun bere denbora apurra. Bartzelonako metropolian, Santa Coloma langile auzoan elkartu ginen berarekin, bertan izan baitzuen azkenetako mitina, auzokide batzuekin batera. Eguerdirako Bartzelona erdialdean egon behar zuela eta, metroan izan genuen lehen hizketaldia eta aritu ginen, treneko asko bezalaxe, modako gaiaz, hangoaz eta hemengoaz… Alde batetik besterako...
Read MoreBartzelonako kaleetan azaroaren 9az
Irakurri ditugu azken hilabete hauetan zehar hedabideetan azaroaren 9aren inguruan betetako orrialde asko eta asko, baina egunean bertan Bartzelonan herritarrekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta bideo honetan duzue laburpena: (Elkarrizketak: Nerea Eizagirre eta Itsaso Zubiria)
Read MoreZenbakiak zenbaki, herri batek irabazi du
Larunbatean nabaritu genuen jendea aztoratuago. Kanpotik begiratzea tokatu zaigunok ostiral ilunabarrean emozioz galdetzen genien lagun katalanei zer, zer espero zuten azaroaren 9rako, nola bizi duten prozesu guztia. Eta eurak, itxura batera lasai, ez zegoela batere garbi; batzuk positiboago, eta beste batzuk zalantzati. Baina orduak aurrera joan ahala, hasi dira tarteka kantuan batzuk, irribarrea ahoan goizean-goiz amonarekin bozka emateko geratuta dagoela kontatzen bestea, lehen ordurako...
Read MoreLehen orduak normaltasun osoz azaroaren 9an
Ireki dira bozka emateko kolegioak goizeko bederatzietarako. 6 milioi inguru dira galdeketan parte hartzera deituta daudenak, eta 40.000 bolondresek eman dute izena azaroaren 9 honetan guztia antolatu eta dena ondo atera dadin. Kolegioak irekitzerako jendea ilara luzeak osatzen hasia zen ate aurrean, botua eskuetan ondo elduta. inongo arazorik gabe eman zaio hasiera egunari eta mugimendu handia nabari da bozka-lekuetan. Zahar eta gazte, ilusio handiz ari dira bizitzen eguna herritarrak, eta ez...
Read MoreArmada Bartzelonara eta Urrezko Egunsentia Valentziara, badaezpada
Espainiako Armadaren fragata batek Bartzelonako portuan egingo du geldialdia, azaroaren 9rako hiru egun besterik geratzen ez direnean. Konstituzio epaitegiak azaroaren 9rako deituta dagoen galdeketa debekatu eta Generalitateak, hainbat alderdik, zein herri mugimenduak aurrera jarraitzeko deia zabaldu duten egun berean argitaratu du berria Nació Digital hedabideak: L’Armada envia una fragata a Barcelona tres dies abans del 9-N. Itsasontziari izena da ondoen etorri zekiokeena....
Read MoreEstereotipo #itxuroso-ak
– Ikusi zenuen zein ondo disimulatu zizkioten ipurdiak? – Zer, Mediaset-eko kate horietako batean bota zuten programa hartakoa? – Ez, etb1-ekoa. – A, bai bai, barkatu nahastu egin naiz, hori esan nahi nuen. Esan zuten bezala, emakume haren gorputzak mugak zeuzkan baina #itxuroso jakin zuten tapatzen. – Egia esan lau itxuraldaketak ikusi nituen, eta jolin, ze arropa polita dagoen El Corte Inglesen! Estilo guztietakoa, adin guztietarako… Igual bihar joango naiz...
Read MoreArrosako zolako izpiritua Lekorneko Garroan
EHZ Festibaleko webgunean sartzen da laguna, urtero legez, eta hasten da saltseatzen aurtengoan zer topatuko duen jaialdian, zein musika talde ikusi/entzungo dituen, zein hizlari aditzeko aukera izango duen, ze kale antzerki, zirkurekin egingo duen topo arratsaldean pentzean eserita dagoen tarte horretan… Baina horrekin batera, laguna hasten da kuxkuxeatzen zein helbururekin eginda dagoen hau guztia, nondik datorren jaialdia… Eta hasten da pentsatzen azken sei urteetan berak ezagutu...
Read MoreHemeretzigarrena hasi aurretik eskerrik asko EHZ!
Gaur, ostiralez, irekiko ditu ateak arratsaldeko 17:00etan Lekornen (Lapurdi) antolatu den EHZ Festibalak. Laguntzaile bolondresen lanean oinarrituz antolatutako hemeretzigarren jaialdia aurtengoa, hiru egunez musika, antzerki, dantza, hitzaldi eta abarrez gozatzeko aukera ezin hobea izango dugu. Ipar Euskal Herrian 1996.urtean lehen aldiz Arrosan (Zuberoa) bertako pentzeak euskal nortasun, hizkuntza, kultur eta baloreekin koloreztatu zituztenetik, Idauze-Menditik (Zuberoa) eta Heletatik Behe...
Read More
Iruzkin berriak