‘¡Dale mamazita con tu tacata!’
Inauteriak 2014, Hernani, ostiral eta astelehen arratsaldea, DJ festa gaztetxoentzat Atsegindegi plazan. Ingurutik pasa eta giroa ikusita, lotsatuta bueltatu naiz etxera (harrituta ez, badakidalako taberna gehienetan horixe bera entzuten dela astebururo). Gaztea edo 40 Principales-eko musika eredua nonahi, baztertzailea bai genero eta bai hizkuntza ikuspegitik. “¡Quitate el top!”, “I’m sexy and I know it” edo “Mamita loca, cosita linda, con ese cuerpo es que me vuelves loco…” entzutea besterik ez dago. Eta ez hori bakarrik, hamar bat kanta segidan aditu, eta badirudi, gainera, euskal musikarik ez dela existitzen; trikitixa eta panderoa jotzen bakarrik dakigula erromerietan, arin-arina edo fandangoa dantzatzeko.
Eredu ederra eskaintzen diegu gaztetxoei… Baina beno, hezkuntzaz ikastolek arduratu behar dutenez, arazoren bat badute moldatuko dira eurak! Ez al dituzte ba sexologia tailerrak egiteko, matematikako lau ordu galtzen urtero?
Bitarte horretan, herrian nerabeen aisiaz arduratzen diren taldeek jarraituko dute martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzen artean neskatoentzako azkazalak pintatzen ikasteko tailerrak prestatzen. Ez ahaztu besteen aurrean neskatila eredugarri, ikasle on, txintxo, polit eta lirain bezala azaldu beharra daukagula!
Baina eh, martxoaren 8an kamiseta morea jantzita aterako gara guztiok kalera, eta gizonezkoek, gainera, otordua prest edukiko dute etxean, egun horretan merezi dugulako! Hori bai, bihar bertan banoa merkealdietara, atzo dendan ikusi nituen zapata takoidun gorri haiek erostera; asteburuan perreatu beharra daukagu! “¡Dale mamazita con tu tacata!”
Ba Hernaniko egoera eta giroaz harritzen bazara, Barakaldoko Juan de Garay edo Bilboko Mazarredo (nik Makarredo deitzen diot) kaleetatik joaten bazara, ez dakit zer pentsatuko duzun!
Giroa ez da batere euskalduna, ezta hurrik ere! Musika euskaraz??? Baita zera ere!!
Hegoamerikarrek eta Afrikarrek ez dute giroa areago euskaldundu, jakina. Aitzitik, perreoan sakondu besterik ez dute egin. Hori dena ikusteak bultzatu du nau nire bloga idaztera.
Edonola ere, Gaztea eta 40 principales badago ezberdintasunik. Nabaria gainera; Gaztean bada euskara eta euskal kanten presentzia. 40 principales-en batere ez.
Jakina da musika euskalduna badagoela egaztean… Baina beraiek nahi dutena.lotsagarria da 40 principalesen kopiada delako.Beraiek esaten duten bezela honek saltzen bait du gaur egun.ez ahaztu Egaztea publikoa dela.MUSIKA EUSKALDUN ETA GOGOR GEHIAGO.
Arrazoi osoa daukazu eta guztiz adoz nago zurekin. Gure kultura eta hizkuntza, geruea dena ain zuzen, gure herritik hasita bastertuta dago. Jai gehienetan entzuten da halako musika eta hori da ohikoa. Tapia eta Leturian abesteak jarri edo Maixa eta Ixiarrenak eta estraterrestreak bagina bezala begiratzen digute.
Lotzagarria da gure inguruan mugitzen den giro eta benetan larria da dagoen musika kultura
Eneritz: Ez nau harritzen estraterrestreei bezala begiratzen bazaituzte 14-15 urteko gaztetxoeo Maixa ta Ixiar aipatuz gero. 1999-an desgertutako talde bat da. Atera kontuak.
1. Perreorako oso aproposa den beste hau zer iruditzen?: ” Esta noche de fiesta, vente conmigo morena, la rumba está buena, hay tequila y cerveza…”. Nire talde gogokoenetako baten kantua da, ESNE BELTZA. Eta Hernaniarrak, gainera. Hori bai, ez naiz ausartzen gaztetxoentzat eredugarri den edo ez esaten.
2. Euskal Kultura. Euskaldunon entzumena oso berezia da. Barricada edo La Polla bezalako taldeak euskaldun peto-petoak dira. La Oreja de Van Gogh ez. Egin dezagun bada, ariketatxo bat: Elkartu ditzagun El Drogas, Evaristo eta Leire ETB1-eko edozein saiotan. Ea nork behar duen itzultzailea.
3. Genero ikuspegitik guztiz ados nago zurekin. Baina zerorrek aipatu duzu: Asteburuero tabernetan (baita euskaldun eta ezkertiarrenean ere) hori entzuten bada, diskofesta batean gaztetxoek hori eskatuko dute eten gabe. Eta oso “pelmak” izan daitezke. Horrelako emanaldietan bertaratu direnak ondo pasatzea da xedea. Ez plaza ustutzea. Gehitxo iruditzen zait herrira urtean behin gerturatuko den DJ edo musikari bati besteak egunerokoan egiten ez dutena exigitzea.
4. Eskertuko nizuke erromeri eta dantzaldietarako kantu aproposen zerrendatxo bat egingo bazenit. Ahal bada, dantzagarriak, euskaraz eta mezu eredugarri batekin. Eta gaur egungoak, noski, hauxe izaten baita nire buruhausterik handiena herriz-herri erromeriak eskeintzera noanean.
Oraintxe bururatzen zaizkidan talde batzuen zerrenda da hau, Musikari. Talde asko ahaztuko zaizkit eta beste norbaitek gehitu nahi baditu, aurrera!
– Gose
– Berri Txarrak
– Skakeitan
– Zea Mays
– The Sparteens
– Afu (Kanta asko gazteleraz dituzte, baina batzuk euskaraz ere bai)
– Willis drummond
– Vendetta
– Xutik!
– Ze esatek!
– 2zio
– Gatibu
– Joseba Tapia (baten batek hau ikusita agian barre egingo du, baina dantzagarriez ari garenez, entzun Real politik kanta, adibidez)
Eta abar luze bat, seguru.
Taldea gustukoagoa izan edo ez, gaur egungoak eta estilo ezberdinetakoak direla uste dut; plaza ez husten eta animatuta mantentzen lagunduko dizute agian. Baina beno, zuek zarete horretatik bizi zaretenak, eta seguru begiratuko diezuela sortzen ari diren euskal musika talde berriei eta dagoeneko daudenek egiten dituzten gauza berriei. Agian guk ere esfortzu txiki bat egin eta horrelakoei aukera bat eman beharko diegu.
Bestalde, testuan ez diot urtean behin edo bitan herrira etortzen den DJari, besteei exijitzen ez diedana exijitzen. Testuan Hernaniko tabernei egiten diedan aipamenak uste dut bi adibideak pareko jartzen dituela, kritika berdina eginez. Eta noski, Udalari ere eskatzen diot begirunez jokatzeko horrelako festa bat antolatzerako garaian.
Bide beretik jarraituta, DJon, noski erru guztia DJena ez dela, baina zuen emankizunen kasuan parte handi bat badaukazuela uste dut. Noski musika estilo hori eskatuko dizuetela, baina zeuek aukeratzen duzue nolako diskofesta egin nahi duzuen eta zein musika zabaldu nahi duzuen. Ala eskatzen dizueten guztia jartzen duzue? Seguru irizpide batzuk badauzkazuela batzuk jarri eta beste batzuk ez egiteko… Eta agian irizpide horiek dira aldatu beharrekoak.
Batzuetan gehiegi baloratzen dugu, denetik jartzearen izenean, inguru batek eskatzen duena, eta gutxiegi beste batzuena. Uste duzuena baino jende gehiago dago GAZTEAko musikatik harago doana, eta beste musika eredu bat eskatzen duena.
Leirek euskaraz jakiteak ez du esan nahi bere taldeak euskal kultura (euskarazkoa) bultzatzen duenik. Zergatik ez dute euskarazko kantarik? ETBk edo Junkerak beste “Lau teilatu” moduko bat ordaintzen dien arte zain daude ala?
Kubatar hauek gehiego egiten dute gure kulturaren alde:
https://www.youtube.com/watch?v=eqyHgMJe6rc
Nire erantzuna: http://jonurbieta.blogspot.com.es/2014/03/moittu-ipurdi-hoiek-takata.html
Lenengo gauzie, horrelako DJ batek pertsona geyenei gustatzen zaiona jarriberdu, bai eta bai, tristia baldinbada ere, asike lenengoz DJ-a kanpon utziberda ze balitteke beai batez gustatzia kanta oiek.
Bestalde, ni euskalduna naiz, baña nei festan trikitixa etzat gustatzen, perreo oi re ez, baña esanaidetena da denborak aldatu itten diala, eta adibidez, ezdet uste perreo musika hori datorren herriko musika tradizionala kanta oyek danik, ezta?
Beste kontu batian, ezdet uzte “gaztetxoek” kanta oyek kantatu edo eskatzeituenian konturatzen dian ze esateuen, ni beitzan txiki nintzanian Los Berzas deututako talde bat gustatzezitzaian ta bere letra batek esatezun “verde verdecito, me pone tieso el…”, ta enintzan konturatzen, edo parre ittenun. Ezdet esaten ondo daonikan eh.
Azkenik azken gauza bat, musika euskalduna esatedanian ze esan nahi du? Ze Soulrack & Mikel_e House generoko bi musikagileak dira, biak euskaldunak, adibidez, edo “Las tea party” neska bikoteak, biak euskaldunak. Nere ustez tradizioa gauza bat da, ez dana galdu biar, baña usteet gauzak perspektiban jarriber diala. Nere ustia da eh, jaja.
Garaiak aldatu egiten dira eta beraiekin kultura, noski. Horregatik aipatzen dut testuan batzuk euskal musika fandago eta arin-arinarekin soilik lotzen dutela, baina hori baino gehiago dela. Uste dut gaur egun euskaraz merkatu zabal bat sortzen dela musika arloan, trikitixa, pandero eta dantza solteaz gain.
DJen emankizunetan eurek zer esanik eta zer aldaturik ez dutela esatearena…
Euskal Herriko sorkuntza goitik behera mugatzen hari gara etengabean. Ikusle soilak gara munduaren aurrean. Niri regetoia dantzatzea gustatzen zaienek regetoia dantzatzea ez zait txarto iruditzen. Zaindu letrak eta egin kantuak. Sorkuntza da askatasunerako erramientetako bat, eta hori pertsona ororen esku dago. Herri txiki bat gara, baina beti herri sortzailea. Ez zaizkigula gure herrian egiten den musika gustatzen? ez al da beste lekuetan egiten denaren kopia bat? eta egaztean jartzen dituzten abestiak ez ala? Aldea, sorkuntzan dago. Herri batek biziraungo badu, berak duen sortzeko ahalmenean egongo da aldea, eta baita jarrera militantean ere! Eragin buruari, sortu musika ta utzi kanpoan egiten dena kontsumitzeari! badugu talentua eta sor dezagun nahi dugun eratako musika, euskaraz eta kontzientea!
Ezin al daiteke euskaltzale, kultura zein tradizioen aldarrikatzaile eta feminista izan eta regetoia gustuko izan? Mari Kazetariren blogeko sarrera hau etorri zait gogora honen harira..: http://gentedigital.es/comunidad/june/2013/07/24/si-no-puedo-perrear-no-es-mi-revolucion/
Interesgarria izango litzateke Euskadi Gazteko top 10 zerrenda begiratzea eta ikustea zeintzuk diren gehien etzuten diren kantak Euskal Herrian. Horretaz gain, galdetu zure 10/15 lagunei ze kantak gustatzen zaizkien entzutea egunean zehar eta parrandan.
Musikak ez luke inolako inposaketa bat suposatu behar eta ezin ditugu gure gustuak besteei inposatu. Nik ere ez dut atsegin horrelako musika eta askoz gehiago gustatuko litzaidake nere seme alabak Benito Lertxundi entzungo balute, baina beraiena da aukera, ez nerea.
Argi dago gustuak ezin direla inposatu eta parrandarako musika euskaldun oso ona badago, klasikoak neretzat, agian gaztetxoenentzako guztiz ezezagunak ( Eztakit, Gosategi, Kolore kolore…) baina neri ere zaharrak gelditzen zitzaizkiten kantak ere ezagutzen niuten tabernetan eta ipintzen zituztelako…
Aitortu behar dut kanpoko abestiekin ere gustora ibili naizela parrandan! baina neretzat bi kontu larri daude gaur egungo modan: gure kultura ez sustatzea, eta gainera kanpoko abesti horiek duten mezua: matxista eta emakumeak haragi puxka bezala tratatzen dutena.