Irati Sarasuaren bloga
Hasiera » Historia » Eztanda bat entzun orduko haize beroak laztantzen gintuen
Abe18 1

Eztanda bat entzun orduko haize beroak laztantzen gintuen

Atalak: Historia

Luis Iriondo berak marraztutako "El Cristo de Gernika" irudiaren aurrean

Luis Iriondo berak marraztutako “El Cristo de Gernika” irudiaren aurrean

Ni Luis Iriondo naiz. 89 urte ditut eta Gernikako bonbardaketa bizi izan nuen. Hamahiru urte nituen orduan. Ama, aita eta hiru anai arrebekin bizi nintzen familia umil batean, aitak ikaztegia zuen eta amak altzairu denda.

Gerraren berri hondartzan izan nuen lehen aldiz. Hori gertatu eta denbora gutxira jakin genuen Gernikatik hurbil zeuden herri batzuk bonbardatu zituztela, besteak beste, Durango. Horrek eragina izan zuen herritarrengan, berehala, badaezpada, babeslekuak eraikitzen hasi ziren. Denon ahotan zegoen. Apirilaren 25ean, esaterako, nire lagun Ciprik esan zidan bazuela babesleku bat bonbardaketa baterako prestatua, eta gertatzen bazen korrika hara joateko.

Hurrengo egunean bankura joan nintzen, eta bertan nengoela kanpai soinua entzun nuen. Hegazkinen abisua zen, gertu zeuden, agian gainean. Hala zen, herriaren gainean zeuden. Laster alde egin nuen bankuko langile batekin babesleku bila. Merkatua egiten zen gunea pasa bezain laster hasi ziren eztandak. Jendea korrika oroitzen dut, oihuka. Eraikitako gune haiek lur azpian zeuden,  eta horietako batean sartu ninduten, bultzaka. Sabai baxua zuen eta bero handia egiten zuen, horren ondorioz, minutu batzuen buruan arnasa hartzea ere kosta egiten zitzaigun. Makurtzeko esan zigun bertan zegoen gizon batek, behealdean oxigenoa hartzea errazagoa zelako, eta hala egin genuen. Cipri, nire laguna, oroitu nuen han egon nintzen denbora osoan; hegazkinak ikusten ariko zen aurreko egunean esan zidan txokoan, inbidia ematen zidan hori pentsatzeak. Hurrengo egunean eskolara joatean berak ikusitako guztia kontatzeko aukera izango zuelako nik ez bezala.

Eztandak amaitu zirenean kalera irten ginen, baina berehala hasi ziren berriro ere. Jendea korrika zebilen batetik bestera leku seguru baten bila. Gero eta gertuago entzuten zen bonben soinua. Eztanda bat entzun orduko haize beroak laztantzen gintuen. Errezatzeari ekin nion, baina hegazkinek alde egingo ez zela zirudien.

Amaitu eta kalera irten nintzenean beldurtu egin nintzen. Herri osoa sutan zegoen eta zerua hodei ilun batek estaltzen zuen. Ez nekien betiko amaitu ziren bonbardaketak ala ez, eta lasterka joan nintzen Lumoko errepidera. Gernika osoa sutan ikusi nuen bertatik. Cipriren txokora iritsi nintzen baina ez zidaten pasatzen utzi.

Etxeko guztiak aurkitu nituen denbora batera, eta aita gure etxea nola zegoen ikustera joan zen. Guztia suntsituta zegoen. Gernikatik alde egin genuen orduan, Bilbora eta ondoren Frantziara. Gure herrira itzuli ginenean jakin nuen Cipri nire laguna bonbardaketan hil zela.

Iruzkin bat

  1. Oliver Reinhard | 2013 otsaila 7 at 16:55

    Hola Irati Sarasua,
    espero que quizas puedas ayudarme: Me llamo Oliver Reinhard, soy un jornalista alemán y trabajo por el diario “Sächsische Zeitung” Dresden. En noviembre hizó unna excursion hacía gernika para lancar un articulo sobre el centro de páz y en estos días conoció – entre muchos otros – también Luis Iriondo. Hoy estoy más o menos completando el texto y aún dispongo de fotografias de Luis O sus obras de pintura me gustaría más una fotografía con Luis Y uno des sus cuadros – como tu lo has hecho y publicado en tu recién articulo sobre Luis en “Argia”.
    Por favor Irati – podrías mandarmelo via email? Por supuesto te paragá!
    Mis saludos cordiales (se dice así?)
    Oliver

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Irati Sarasua Arabaolaza

Komunikabideetatik at geratzen diren bizipen eta sentipenak bilduko ditut blog honetan. Guztiak protagonisten ahotik kontatuta.

@iratisarasua Twitterren

Jarraitu @iratisarasua

Tweets by @iratisarasua

Azken bidalketak

  • Kontxita Beitia: “Amek egindako lana gabe ezinezkoa genukeen ikastolak aurrera ateratzea”
  • Carmen Gisasolarekin elkarrizketa datorren ARGIAn. Aurrerapena.
  • Nire desioa bikotearekin edo gabe ama izatea zen
  • Eztanda bat entzun orduko haize beroak laztantzen gintuen

Iruzkin berriak

  • Oliver Reinhard(e)k Eztanda bat entzun orduko haize beroak laztantzen gintuen bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • Gizartea
  • Historia
  • Politika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA