Hasiera »
Karlos Zurutuza Iraketik - Karlos Zurutuza Iraketik
Karlos Zurutuza (Donostia, 1971)
Kurdistanen (Iran, Irak, Siria eta Turkian), Balutxistanen (Pakistan eta Iranen), Kaukasoko herrialdeetan (Georgia, Armenia, Azerbaian, Abkhazia, Hego Osetia eta Nagorno Karabagh), Balkanetan, Afganistanen eta Libian lan egindako kazetaria. Egun Iraken da, AEBek gerra hasi zutela zortzi urte martxoan beteko direnean. Ustezko trantsizio une hau gertutik bizi ahal izango dugu Zurutuzaren blogean, egunero, eta hilabetez
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- bertotik(e)k Gezurrik gabe amaitu bidalketan
- Petrolio gosea demokraziaz mozorrotzen denean(e)k Gernika gogoan bidalketan
- Guernica Gernikara(e)k Gernika gogoan bidalketan
- Erlantz(e)k Gezurrik gabe amaitu bidalketan
- Erlantz(e)k Gernika gogoan bidalketan
Gezurrik gabe amaitu
2011-03-04 // Egunerokoa // 2 iruzkin
“Sarraskirik egon al da gaurko manifestaldian? Orduan ez zaigu kronikarik interesatzen. Eskerrik asko.†Honako hau esan zidan, telefonoz, Alemaniako erredaktore-buru batek duela astebete. Jende askok galdetzen dit beti ea nola ausartzen naizen honelako bidaiak egiten, herrialde haietatik “leherketak eta bahiketak†besterik ez dela entzuten… Eta egia da, hori baino ez zaigu iristen. Irakera azkeneko aldiz joan aurretik, Basorari buruzko dokumental bat ikusi nuen telebistan. Informazio aldetik nahiko argigarria izan...
Jarraitu irakurtzenGernika gogoan
2011-03-01 // Egunerokoa // 2 iruzkin
Faluja da bidaia honetan bisitatuko dudan azken hiria. Ez pentsa, ez da nirea hasieratik lotutako ibilbidea izan; logistika baldintza hutsek erabaki dute Faluja bukaerarako uztea, ez besterik. Kontua da hiru aste hauetan Iraken jasotako inpresioa indartu eta borobildu duela bisita honek. Udaberrian zortzi urte beteko dira Irak inbaditu zenetik baina ezer gutxi altxa, eraiki edota berreraiki da denbora tarte honetan. Eta Faluja dugu, hain juxtu, horren adibide garbiena. Hiri suni honek Irakeko azken gerraren erasorik bortitzena jaso zuen 2004ko...
Jarraitu irakurtzenTentsioa baretu nahian
2011-02-28 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Baten batek honako hau bota dit berriki: “Istorio oso gogorrak hireak, Zuru; utzidak arnasa hartzenâ€. Konforme. Hori bezala, beste gauza asko leporatu ohi didate nire testuetan, hots, “txekpoint†hitza gehiegitan azaltzea; Afganistanen, Iraken edo Osetian izanda ere, askotan agertzen dela ingelesetik mailegatutako berba. Kontua da honelako kontrol-postu mordo bat zeharkatu ditudala azken urteotan. Afganistanen, esaterako, euren zorroztasun ezak harritu ninduen joan zen udazkenean; Kurdistanen, ordea, estuagoak gertatu...
Jarraitu irakurtzenIrakiarren haserreaz
2011-02-26 // Egunerokoa, Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Pasa da “haserre-eguna” Iraken eta, oldarraldiak oldarraldi, hau ez da beste Egipto edo Libia bat bihurtu. Egia da jendea kalera atera zela atzo; milaka ikusi nituen bertako Tahrir plazan baina, inola ere, ehun milaka, edo batzuk iragartzen zuten “milioiaren martxa†hura. Iraketik iritsi diren albiste urriak jarraitu badituzue, jakingo duzue Bagdaden ez, Kurdistanen eta inguru sunietan bizi izan direla biolentzia episodio bortitzenak, hainbat hildako eta zauritu tarteko. Agian goiz da oraindik...
Jarraitu irakurtzenHiri zuria
2011-02-25 // Egunerokoa, Testigantza zuzenak // Iruzkin bat
Nola duzu izena? Kemal Jassim. Denbora asko daramazu lanean kanpo santu honetan? 2004an hasi nintzen. Hau Falujako futbol zelaia zen baina amerikarren inbasioa eta gero hona etorri ginen. Amerikarrek ez ziguten ohiko kanpo santura joaten uzten eta honako hau inprobisatu behar izan genuen. Gaur beteta dago. Beteta? Bai, 3.700 gorpu daude eta ez dago toki gehiagorik. Nik zaintza lana besterik ez dut egiten orain, tokia txukun mantendu. 2004ko urriko erasoaldi erraldoian Falujan zeunden? Amerikarrek ospa egiteko esan ziguten bertakoei, sekulako...
Jarraitu irakurtzenMezulariaren beldur
2011-02-24 // Egunerokoa // Iruzkin bat
Bagdaden lurreratu berritan ezagutu nuen gizon hau. Hadi Jalu du izena eta Irakeko kazetaririk ezagunenetakoa da. Izan ere, Hadik urteak eman ditu prentsa nahiz adierazpen askatasunaren aldeko borroka sutsuan eta aktibismoaren erreferente bilakatu da herrialde osoan bere lanagatik. “Edozein gauza behar duzula, lasai deitu. Bertako nahiz kanpoko kazetariak laguntzeko gaude hemen, JFOko bulegoanâ€, esan zidan elkar ezagutu genuen egun hartan. JFO sigla horiek Journalistic Freedoms Observatory-ri egiten diote erreferentzia, Kazeta...
Jarraitu irakurtzenAurpegi bat gogoratu nahian
2011-02-23 // Sailkatugabeak // 3 iruzkin
Aurrekoan esan nizuen martxa eta protesta ugariak ikusten ari nintzela Bagdaden. Bada, Basoran eta Najafen fenomeno berarekin topo egin dut eta, diotenez, herrialde osotik zabaltzen ari dira oldarraldiak. Bagdadera goizean goiz iritsi naiz gaur Najafetik. Hotelerako bidean, bertako Tahrir plazatik pasa naiz lehendabizi, huraxe baita egun etengabe berotzen ari den egoera honen termometroa. Aurrekoetan bezala, bertan zeuden manifestari batzuk inguratu zaizkit azken albisteak emateko. Antza, hildako bat eta zortzi zauritu izan ziren hemen...
Jarraitu irakurtzenHisham
2011-02-22 // Testigantza zuzenak // 2 iruzkin
Hisham dut izena eta 15 urte ditut. Najafeko hilerrian lan egiten dut. Erromesentzat perfumea eta intziensoa saltzen ditut bertan. Bisitariek hildakoak omentzeko erosten dituzte. Kanpo santu hau gogoko dut. Ali eta Hussein imanak bertan daude lurperatuta eta mundu osoko erromesak etortzen dira hona. Milioika gorpu daude hemen. Munduko xiita guztien ametsa zera da, paradisura bertatik abiatzea. Beste kanpo santu batean lurperatua izanda ere, aingeruek zure gorpua hartu eta hona ekarriko dute, betiere musulman ona izan bazara....
Jarraitu irakurtzenSeguru ote nagoen
2011-02-21 // Egunerokoa // Iruzkinik ez
Azken lau egunak Basoran eman ondoren, Najafera iritsi naiz gaur. Ali eta Hussein hementxe daude hilobiratuta. Gauzak honela, mundu osoko erromes xiiten gunerik preziatuenetakoa da Najaf. Egunotan, batek baino gehiagok galdetu dit ea nola moldatzen naizen herrialdetik mugitzeko, Irak “segurua†ote den ni bezalako atzerritar batentzat. Egia esan, ohiko furgoneta, autobus edota taxi “komunitarioetan” bidaiatzen ari naiz, misterio handirik gabe. Gidari bat kontratatzeko dirua izanda ere, ez nuke irakiarrekin bidaiatzeko...
Jarraitu irakurtzenSuntsipenaz (eta II)
2011-02-19 // Egunerokoa // 4 iruzkin
Nongoa zara? Denmark, Hego Karolina (AEB). Zergatik sartu zinen soldadu? Norbaitek babestu behar du herria, ezta? Nola ikusten duzu Irakeko egoera? Segurtasuna asko hobetu da azken urteotan. Urte bukaeran erretiratuko al zarete, beraz? Bai horixe! Irakiarrak lan bikaina egiten ari dira eta prest daude segurtasunaren ardura hartzeko. Zergatik inbaditu zenuten Irak? Ez genuen herrialdea inbaditu, askatu baizik. Saddam Hussein mehatxu bat bilakatu zen denontzat. Besoak gurutzatuta gelditzekotan, gure etxeetaraino iris zitekeen erasoa. Suntsipen...
Jarraitu irakurtzen