2009ko lehen Arraioenea irratsaioa!
Hementxe duzue entzungai (egin klik HEMEN) atzo gauean grabatu genuen urteko lehen irratsaioa. Urte zoriontsua izateko zer egin aholkatzen aritu ginen eta urtea osasuntsu hasteko dietan jarri genituen arraiokide guztiak. Gustu baduzue… badakizue!
Urte zerri on guztioi!
Lizarriturri DJ doktoreak eta 27zapatak indarberriturik egingo dugu urte berri honeko lehen irratsaioa. Opor luuze eta tripazaleen ostean 2009an egin asmo dugunaz arituko gara musika eta hitza amorrazioz konbinatzen. Eskertuko dute zuen belarri ertzek ordubeteko sesioa, 2009an zoriontsu nola izan […]
Bagoaz 2009a urratzera
Ur-tea hasi eta bagoaz kotxea hartu eta oporretan. Aurrena Tarragonara eta ondoren Bartzelonara. 6 egun inguru egingo ditugu kanpoan, sei egunez zabalduko dugu parentesia arnas berria hartzeko, lur eta jende berria ezagutzeko, 2009ko helburuak diseinatzeko. Handik bueltan kontatuko kontuak. Edo […]
Ur berria edanez
Haizetea, haize + te, haize bolada edo haize aldia den bezala da elurtea, elur + te, elur aldia, edo elur aroa. Horregatik diote urtea ere, ur + te, uraren aroa edo uraren zikloa dela, eta urte berriaen hasiera mahatsekin ez […]
Pax vobiscum, nihil amplius
Bakea zuekin eta ez besterik. Esaldi honekin laburbilduko nuke -laburbiltzerik balego!- Arthur Schopenhauerrek Norbere burua ezagutzeko artea liburuan adierazitakoa. Urrun eta ezkor sumatu dut gizaki eta emakiongandik. Eskertzen zaio, halere, filosofia praktikoa egitea, alegia, azaltzen du nola jarri landutako ideiak […]
Brontzezko liburua
Hasieran kosta bazitzaidan ere grazia aurkitzea, liburuak aurrera egin ahala orduan eta alaiago eta gusturago irakurri dut liburu hau. Gero eta gusturago irakurtzen ditut komikiak. Eta batez ere barre eginarazten badidate. Gomendatzekoa, nahiz eta urretik urrun dagoela iruditu. El libro […]
Komuneko paperean LII
Egiazkoak ziren umetako jolasak panpin buruak lego eta koloretako arkatzak. Marrazten genituen eguzkiek irribarre egin zuten eta kotxeekin jolasten ginen hegan egitera. Orain kotxeekin bizitza jokatzen dugu. Orain ez dugu medikutara jolasten, antibiotikoz anestesiatzen eta ronez itotzen garenean, arrastorik exotikoenak […]
27a. Egun handia gaurkoa ere.
Gaur abenduaren 27a. Ohore eta gorazarre 27. blog honetara sartu-irtena egiten duzuen lagun guztioi.
Gaur hemen bezala
Eguberrien aurretik irakurri dut tarteka eta etenka Omar Cabezasen liburu hau: La montaña es algo más que una inmensa estepa verde. Nikaraguako sandinisten borroka gerrilariaz ari da, 80. hamarkada baino lehenago boterera iristeko egin ahaleginetan. Kontakizuna inpaktantea da, mendian ezkutuan […]
Surfa eta euskara. Zarautzen
Argia.com webgunean aurkitua. Herriko lagun bi surfaz eta euskaraz hizketan. A ze kroasan parea!
Juglarea, puta eta eroa. Eta gu.
Arratsaldez joan nintzen Donostiara. Banekien Santo Tomasak zirela baina ez Santo Tomasak hain jendetsuak izaten zirenik, ez eta txistor usaina beharrean pixa eta ardo usaina nagusitzen zenik ere. Demasa. Desfasa. Eta ni kafetegi baten bila, Antzoki Zaharrean antzerkia ikusi aurreko […]