Bizitza, itxi gabeko zirkulua

1

Bizitza instante bat dek eta eternitatea. Bizitza itsaso ezezagunetara nabigatzen duen botila bat dek mezua berridazten duena olatuz olatu. Bizitza zerbeza hotz bat ere badek edo intuizio bat edo trumoia suzkoa elektrikoa mingarria. Bizitza, Manex, itxi gabeko zirkulua dek, hari […]

Irakurri

Lagun ikustezinak

1

Edozein herri ekitaldiren oinarri dira. Atzean daude. Ezkutuan. Oholtzan hortzak beste batzuk erakusten dituzten bitartean eurak ikustezin bihurtzen dira. Baina eurak dira dena delako ekimena unegune horretan izatearen responsable bakarrak. Atzo Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan bezala, gaztetxean antolatzen den edozein […]

Irakurri

Liburu elektronikoez JAKIN

1

JAKINen 173. aleak liburu elektronikoen inguruko hausnarketa dakar. Interesgarria oso. Batez ere Joan Mari Torrealdairen artikulua.  Galdera huen erantzunak eta iritziak ematen ditu besteak beste. Liburu elektronikoen etorreraren aurrean mezu apokaliptikoek badute oinarri sendorik? Zein aldaketa ekarriko dituela uste da? […]

Irakurri

27a 27aren eguna

0

Eta zuena ere izatea nahiko nuke. 27zapatak hileko 27. egunak altu jota zelebratzen baititu. Eta hona hilero bezala kalean ateratako 27 lotsagabe baten erretratua…

Irakurri

Sexua klasetan

0

Niri ez zidaten inon inoiz larrutan egiten irakatsi, ez besarkadak ematen, ez sentimenduez hizketan. Nik pelikuletan ikusi eta irudikatutako eszenak interpretatu nahi izan nituen ohean, arrakasta etsigarriz. Aldizkarietako eta pantailako pornografia gezurra zela berrikasi arte. Eta inpresioa dut oraindik ere […]

Irakurri

Berlin zapata

0

Asteburu goxoa izan da. Bi lo eta egun bat Berlineko kaleetan errari. Eta hara non topatu genuen Cafe Zapata, etxean bezala sentitzeko. Non eta Berlinen, non eta Tacheles izeneko etxe okupatu artistikoan. Ez dakit zuetatik inor izan den Berlinen eta […]

Irakurri

Gaur Berlinen afalduko dut

0

Eta bihar ere bai. Ez noa ezer ikustera. Ez noa sinfoniarik entzutera. Ez noa hitzaldi edo erakusketarik bisitatzera. ZUregana noa: zu ikustera, zu entzutera, zu bisitatzera. Asteburu bat izango da. Bi lo eta egun eta erdi bat baino ez. Baina […]

Irakurri

Eutxorrei beti!

4

Laugarrena beteko du Putzuzulo Amets Fabrikak aurten. Eta altutik ospatuko dugu. Prestatutako egitaraua azaltzeko hona prestatu duten bideoa.

Irakurri

Eta denok txapeldun izango bagina?

1

Bertsolari Txapelketa nagusia zela eta, larunbatean Leitzan izan ginen eta sinbolikoki izan bazen ere, eszenatokia hartu genuen geure aldarrikapenei leku egiteko. Oholtzara igo ginen bertsolariak hauexek izan ginen. Ezkerretik eskubira: Iraia Agirreazaldegi, Imanol Ajuria, Etxahun Aguex, Ander Olaetxea, Arri Sukia […]

Irakurri

Evo Amerikan barna

0

Evo Amerikan barna izan gara uda honetan. Argentina eta batez ere Boliviako lurrak ezagutu ditugu eta hango bizipenak bi blogetan kontatu ditugu uda osoan zehar. Orain Samara Veltek eta 27zapatak idatzitako testuak batean bildu eta pdf batean argitaratu ditugu ZUZEUn. […]

Irakurri

Komuneko paperean LXIV

0

Haurdun nagozakur bat erdituko duteta laster aterako gara paseoankontainerretan abandonatzen dituzuen bigarren eskuko egunakhorzkaka batera. Badaezpadakendu zaitez paretikzure malenkoniak usaintzen badituaurpegira egingo baitizu jauzibetaurrekoak erauztera. Eta ez zaitez gezurrezko laztan eta hitz gozoegiz limurtzen saiadeskontsolatuen izterrekletaginak erregutzen dituztelako. Utzi erabilitako […]

Irakurri

ABA 101

0

Azken eguna, azken testua. Gaur iluntzean hartuko dugu hegazkina Bilbo aldera eta bihar iluntzean helduko gara, astelehenarekin. Amaitu dira bidaiak. Iraila iritsi arteko astea, lanean hasi aurrekoa, kontzientziatze lanak egiteko izango da. Eta etxekoekin egotekoa, lagunekin… Balorazioak han egingo ditugu. […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA