Kategoria: Uncategorized

Ostiral honetan Andoainen

0

Beti egoten gara ostirala heltzeko desiratzen baina gehiago oraingoan. LetrARTean izeneko ekimen interesgarriaren baitan hartuko baitugu parte “Komuneko paperean” ikuskizunarekin. http://letrartean.itzalagunea.com/doku.php/Ez dago esan beharrik egitarau osoak duela erakargarri eta interesgarritik. Ostiralean bildutako kontuak hementxe berean argitaratuko ditugu laster batean.

Irakurri

Komuneko paperak eskuragai

0

Durangoko azokan igande honetan egin zen komuneko paper poematuen (eta ez perfumatuen) aurkezpena. Ondoren azokako komunetan eta Gaztesareako estandean egon zen salgai komuneko papera. Eta oraindik balorazioak egiteko goiz bada ere, momentuz esan liteke salmentak ondo doazela.Izan ere, proiektu honetan […]

Irakurri

Grabatutako bideoa ikusgai

0

Asteburu honetan Durangon inoiz baino komuneko paper roilo gehiago izango dira. Tartean, batzuk, poesiaz tatuatuak. Hartara, hemendik aurrera, kakainean baino crackainean egingo duzu!

Irakurri

Ekainaren 11n Getariako Harralden

0

Halaxe konfirmatu digute. Ekainaren 11n Getarian izango gara poemak errezitatzen. Iluntzeko 21:30ean. Egun batzuk lehenago, berriz, Larrabetzun izango gara, ekainaren 6an. Ordua ez dakigun arren, arratsaldean izango da.Bitartean hemen ikusgai aurrekoan Arranoko emanaldiaren zenbait irudi, Hitzakoek igotakoak. Ikus hemen!

Irakurri

Asteazkenean entsaio generala

0

Gaur, asteazkena, entsaio generala egingo dugu anaiak eta biok Azken Portuko lokalean 18:30ak aldera (inork azaldu nahiko balu…), azken ikutuak emate aldera, konfidantza hartze aldera eta bihar hainbeste ilusionatu gaituen proiektua aurkeztuko dugu Zarauzko Arrano Tabernan.Eta Euskal Herrian barna tour […]

Irakurri

Bi anai

0

Bi anai sortu dugu Imanol Epelde Pagola eta Mattin Epelde Pagolak. Komuneko paperean izeneko ikuskizuna ari gara prestatzen. Lehen emankizuna maiatzaren 14ean, Zarauzko Arranon iluntzeko 22:00etan.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA