Kategoria: Komuneko paperean

Nire komunetik 110225

0

Podcast Powered By Podbean Gaixotasun berri baten izena entzun eta ikasi dugu aste honetan: progeria. Behar baino lehenago zahartzeari deitzen zaio horrela. Eta erremedioa aurkitu omen diote gaitzari. Otsailak beste edozein hilabetek baino egun gutxiago ditu eta lehenago zahartzen da. […]

Irakurri

Nire komunetik 110218

0

Podcast Powered By Podbean Dagoeneko ez da begiratu errugabeko ume jostari xaloa. Sendotu zaio ahotsa, zabaldu bizkarrak eta lehertu eta lehortu gaxte-gaixto garaiko aurpegiko grano bolkaniko zuriak. Izan ere gaur, otsailak, 18 egun handi bete ditu. Baina ni otsailaren adoleszentziak […]

Irakurri

Nire komunetik 110211

1

Podcast Powered By Podbean Ez hotz eta ez otso, otsaila ezti eta goxo jantzi zaigu aste honetan. Asteburu paregabea izan genuen eta aste tarteko bazkalosteko kafeak eguzkitan hartzeko aukera izan dugu. Terrazadun tabernak inoiz baino kotizatuagoak izan dira. Baina kasu! […]

Irakurri

Nire komunetik 110204

0

Podcast Powered By Podbean Izu laborriak jota dauzkagu Madrildarrak. Beldurrak airean. Eta egia esan, normala da, edonor kikilduko litzateke aurkari, hamaika Aquiles izanda. Aurreko asteburuan gertatu zen hori. Gure oinetara belaunikatu behar izan zuten madrildarrek. Atletichen aurrean lehenbizi, Nafarroako Erresuman […]

Irakurri

Nire komunetik 110121

0

Podcast Powered By Podbean Ezin da fidatu urtarrileko eguzki zuriaz, ez eta urtarrileko gaueko izar ederrekin ere. Baina ikusita aurreko asteburuan nolako eguraldia egin zigun, (zerua eguzkitsu, lurra goxo eta hego haizea lagun), urtarrila / ilbeltza eta izotzila hilabete bera […]

Irakurri

Nire komunetik 110114

1

Podcast Powered By Podbean Aste honek ez du krisirik izan. Ez ekonomikorik behintzat. Gasolina baino gehiago igo dira, IBEX 35a eta Europako Burtsak. Euroa ere aspaldiko partez zertxobait indartu da. Krisi ekonomikorik ez du izan aste honek. Baina ez albiste […]

Irakurri

Nire komunetik 110107

1

Powered by Podbean.com Urtarrila ilbeltza da, izotzila, hilabete iluna, gogorra. Beltza. Aurtengoa gehiago. Igo delako argia, gasa, Euskotren, Renfe, igo delako peajea, taxia… igotzeari sekula uzten ez dioten beste gauza batzuk ez aipatzearren: gasolina, langabezia edo euriborra esaterako. Baina gaur, […]

Irakurri

Nire komunetik 101231

0

Powered by Podbean.com Izotz ondoko eguzkia, neguaren irribarrea da eta izotz aurrekoa neguaren adarjotzea. Hala ere, guk eskerrak eman nahi dizkiogu bizitzari eguzki zuritan egun hain ederrak oparitzeagatik urteko azken egunetan, urtea, uraren beste aldi bat, uraren beste ziklo bat […]

Irakurri

Nire komunetik 101224

0

Powered by Podbean.com Ikusi beharko zenukete nola dekoratu dudan gaur nire komuna. Hona etorri aurreko dutxa beroak ispilua lurrundu duela eta, ZORIONAK erraldoi bat idatzi dut, eta zazpi puntako izar bat marraztu, interruptorea piztu-itzalika sakatzen nuela. Gaurkoa ez baita edozein […]

Irakurri

Eguberriak dira

0

Nekea handia kea izateraino airea. Hitzak etengabean nahasten dira hodeiak sortuz eta aterkirik ezin zabaldu isolatuko ez bagara. Baina koadernora doazkit tentazioak koadernora jendeak erretako zigarro bakoitza. Ez dago erremediorik, ez dute soluziorik haririk gabe egunero planteatzen ditugun problemek. Inork […]

Irakurri

Nire komunetik 101217

0

Powered by Podbean.com Aste honetan ez da ekonomia izan zenbaki gorritan ibili den bakarra. Termometroak ere zero azpitik izan ditugu, eta hoztuta, izoztuta bukatu dugu batzuk astea. Besteak beste, berogailurik ez dugulako komunean. Tira. Berogailua eduki badaukagu, baina aurten elektrizitatea […]

Irakurri

Nire komunetik 101209

1

Powered by Podbean.com Abendua lotazila da, haziak lo aurkitzen direneko hila. Eta ni haziak bezala lo geratzeko beldurrez, nire komunetik atera eta Berlinen izan naiz astebeterako. Ezer ez baita Berlin, Berlin ez bada. Alemaniako hiriburuan arkitektura post eta hiper eta […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA