Kategoria: Bizhitza

Puzzleko irudiak

0

Orain. Oraintxe hasiko da interesanteena. Niri inoiz gustatu ez zaidan jolas batean edukiko gaituzte entretenituta puska batean; puzzlera. Eta piezak ondo kokatzeko jakin behar da zein irudi lortu nahi den. Nolako koadroa nahi den osatu. Eta ni, zentzu horretan, Euskal […]

Irakurri

Terapiarik gabe

0

Badira droga mendekotasunetik atera nahian ari direnentzako aterpetxeak. Badira sendatzeko lekuak horretarako. Sortu omen dira droga digitalak izenekoak ere. Eraikiko dituzte horretatik libratzeko guneak ere. Baina ez da oraindik aurkitu gizarte honen opio nagusitik sendatzeko terapiarik. Bilatu ez delako. Eta […]

Irakurri

Itzuliko naiz

0

Ez dut fede handirik hauteskunde egunekin. Ez dut uste funtsean gauzak ikaragarri aldatuko direnik kolore bateko edo besteko alkatetzekin. Eta esango didazue alda daitekeela zaborra biltzeko sistema, bertan behera geratu daitezkeela abiadura handiko zenbait proiektu. Baina, andere-jaunok, sakonagoa da bizi […]

Irakurri

Nola erabili internet, erabili ez gaitzaten

3

Maiatzaren 28an, goizeko 10etatik aurrera,  Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan hausnarketa eguna antolatu dugu. Helburua: interneten erabileraz hausnarketa egin eta sarean katibu ez geratzeko tresnak zein diren azaltzea. Egitaraua: Goizeko 10etatik kafe ordura arte, Gorka Juliok interneten inguruko erabileraz gogoeta egin […]

Irakurri

Alderdien mahaian negoziatuko ez den bakea

1

(http://bakeprozesua.org/ blogerako idatzitako artikulua) Jendarte gero eta makinizatuagoan bizi gara. Makinak ohoratzen ditugu giza balioen gainetik. “Hi haiz hi makina!” esaka ibiltzen gara elkarri, “makina” zerbait gaindiezina, hobe ezina bailitzan. Azkarretan azkarrenak dira edozein motatako aparailu horiek, baina gauza hotz […]

Irakurri

Bosgarrena aurten!

1

Kalean hasi zen, euri ala haize, hotz ala epel, Frontoi Txikiyan edo Musika Plazan. Kultur mugimendu politiko-sozialari aterpea eman zitzaion orain 5 urte, oihal fabrika zaharra okupatuz. Geroztik, Putzuzulo Amets Fabrikak bere bidea egin du. Eta ari da koxkortzen. Ez […]

Irakurri

Azukre gutxiko kafea Sanz Enean

1

Gauza ederra da bakardadea norbera ondo dagoenean. Inork trabarik egin gabe zure buruarekin mintza zaitezke bizitzaz, inflazioaren debaluazioaz edo herriko farola berriez. Bakarrik egoteko leku aproposak ez dira asko izaten, ordea. Bat etxea da. Baina hobe paseoan, Zarauzko hondartzako urertzean […]

Irakurri

Balea munstro eta ‘Munstroa’ antzerki

1

1878ko otsailaren 14an harrapatu zuten balea. Nortzuk ordea? Zarauztarrek? Getariarrek? Balea ikaragarria izan nonbait eta bi herrien arteko disputa sortu zen balearen jabe nor izango zen erabakitzeko. Epaiketa luuzea izan zen. Hain luuzea, balea usteldu egin zela azkenereko. Inorena izan […]

Irakurri

310, 365 egunez

0

310 izena du proiektuak, mugimenduak. Urte asko da Zarauzko kaleetan sortu zela: itsasoko eta lurreko olatuen gainean egin daiteken atrebentzia oro bildu eta emateko, lagun artea egiteko. Webguneak urte asko egin ditu herritarren argazki eta bideoak jartzen. Eta orain urtebete […]

Irakurri

Balarik ez

3

Aitor dut. Montoia zalea naiz. Nire bekatuak deklaratuak ditut lehenagotik. Eta hara non, aurkitu dudan idazle ikusezinaren ahotsa, berriz, ordenagailuko kaxoi hautsez itoan, eta pentsatu dut, aspaldian ez duela poesiarik tirokatu Xabierrek, prosan ez bada. Eta nik, bizitako uneak oroitu […]

Irakurri

Bake plan ekologikoa

0

Proposamen bat herri agintariei. Anima zaitezte Atez atekoarekin. Zabor kudeaketa hobetzeaz gainera, ustezko "kale borroka" eta bandalismo ekintzak ezinezkoztuko dituzue, herriak kontainerrik gabe utzita. Tiro batekin bi txori botatzea da hori, edo gaurko euskaran esanda, bi plan estrategiko karpeta bakarrean […]

Irakurri

Zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten

0

27 aldiz jo nuen atea baina inork ez zidan irekiorduan ostikoka eta bultzaka zabaldu nahi izan nuen ateabaina ez nuen lortu.Argazki bat ateratzearekin konformatu behar izan nuen. (ezkerretara duzue argazkia)Eta orduan, argazkia ateratzeko botoiari eman eta gutxira,instante laburrera,hortzik gabeko amona […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA