Kategoria: Bizhitza

Txorixo panplona, ze ona!

3

Txorizo bokadiloa jaten ari naizela idazten ari naiz lerro hauek. Ederra dago txorizo panplona. Eta hitz egitea okurritu zait egunero ikusten ditudan txorizoez. Batetik egunero galtza bakero, txandar eta mendiko galtzen azpian imaginatzen ditudan txorizoak daude: handi zakiloak, txiki zakiliak, […]

Irakurri

Arraio maratoia igandean

0

Putzuzulo amets fabrikak bi urte bete zituen asteartean. Eta nolako bi urte! Zorionak denoi, lagunarte ederra osatu dugulako eta mundu hobexeagoa lortzeko bidea egiten ari garelako, gure etxetik hasita. Bi astez ekitaldi mordoa izan dira  gaztetxean. Eta igandean amaituko da […]

Irakurri

Misterioa gehiago

0

Atzo (astelehenean) izan ginen Sautrelako 200. programa zelebratzeko ospakizunean. Tabakaleran. Hasier Etxeberriaren blogean gonbidapena ikusi eta apuntatu ginen. Ordutik, atzoko eguna ilusio eta urduritasun bereziz bizi izan dut. Nolakoa ote da idazle jendea, errealitatea begi zorrotzez erretratatzen duten horien lagunartea. […]

Irakurri

Dena lanbrotuta ikustot

0

Igande goiza. Aspaldiko partez buruko minduta jaiki naiz. Atzo koadrilen eguna zen Zarautzen. Egunean zehar MusikHerriako batzar nagusia izan genuen Etxarri Aranatzen, amets utopikoetan sinisten dugun 30 musika talderen proiektuak aurrera egin dezan. Gure aurtengo erronkak izango dira: gure diskoen […]

Irakurri

Kondoiak erosketa zerrendan

1

Atzo hasi nintzen gaur zein erosketa egin behar nituen zerrendatzen. Arroza, pasta, ura, folio txuriak beste hainbat gauza eta… preserbatiboak. Aspaldian ez nuela nire erosketa zerrendan hitz hori jartzen, azkeneko kaxak (Axixkok langabetu kaxa deitzen du arrazoiz) denbora luuzea egin […]

Irakurri

Loriak udan ihintza bezala (SKT SEKUENTZIA)

0

Kantu berri bat egiten ari ginela esan nuen aurrekoan. Hemen duzue. Xabier Izagaren poema liburutik hartutako testua du kantuak. Hemen duzue. Ilusioz, amorruz eta maitasunez egindako kantua da. Oraindik guztiz itxi gabe badago ere kantua, ideia bat egiteko balioko dizue. […]

Irakurri

Loriak udan ihintza bezala

3

SKT Sekuentzia musika taldean bost gara. Ez da erraza bost lagun elkarrekin aritzeko ados jartzea: bakoitzak du bere musika gustua, bakoitzak bere zereginak, bakoitzak bere harrikadak. Baina atera genuen diska bat eta atera nahi dugu bestea laster. Hala ere, aurretik […]

Irakurri

Estranjeriara

0

Asteburu honetan goaz. Kataluñako Bartzelonara. Zertara eta antzerkia egitera. Larunbateko akelarrean ibili ginenak gara asko. Eta Kalerkin, Zarauzko kaleko antzerki topaketetan egindako lanarekin goaz hara: Aurki lanarekin. Ilusionatuta. Hori bai, entseguak nahiko gogor doaz, ze katalanera itzuli dugu obra eta […]

Irakurri

Mila irudik ere ez

1

Izan nintzen zoriontsu, egin ninduzuelako. Gau bat izan zen, sorginek egindako txupitotan bustia, eroa, suzkoa, lizuna. Akelarre modernoa. Gure bihotzetan. Mila uzker libre eta eder egin ninduzuen alproja guztioi. Mila esker bizitzari, horrelako uneak erregalatzeagatik, ezustean, sorpresan. Atzo ez nuen […]

Irakurri

euskal jaiak 07

1

Lehen hausnarketa. Goizean Alprojako antzezpena geneukan, urte guztiko lanak egun bakarrean egin eta hartzen du argi. Bestela ere esanguratsua bada zarauztarrontzat Euskal Jai eguna, guretzat pixka bat gehiago. Hori bai, aurten ere koadrilako lagun bakarra azaldu zen gu ikustera. Penaz […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA