Kategoria: Bizhitza

2a eta 0a gehitzen zaizkio

1

Bizitza zailtzen du batek portatilean Window$a kendu eta sistema eragile irekien aldeko apustua egiten duenean. Iphone bat erosi beharrean Androidun aparailuak poltsikoratzean. Facebooka utzi eta Zutagu bezalako plazetan sareratzean. Errazagoa da dena, klaro, eginda ematen duten zentro komertzialetara makurtzean. Bizitza […]

Irakurri

Larrabetzu ziutate

0

Larrabetzu literaturaren ziutate bilakatuko da beste behin. Iaz gure poematxuekin bertaratzeko aukera izan genuen eta lagun handiak egiteaz gainera literaturaz aritu ginen hizketan eta egun ederra pasa genuen. Aurtengo egitaraua ere erakargarria da oso. Niri gehien ordea, irakurleei hitza ematea […]

Irakurri

Larra kalean!

0

5 urte inguru Frantziako kartzeletan egin ostean gaur da heltzekoa Mikel Larrañaga laguna etxera. Urte asko dira ikusi ez dugula elkar. Elkarri hitzak baino ez dizkiogu gurutzatu azken urte luzeetan. Gaur hitzez gain besarkatzeko aukera ere izango dugu. Hainbeste notizia […]

Irakurri

Ni ere banoa (Facebooketik eta gmailetik)

3

a Facebooketik. Arrazoiak ugari dira, baina nagusiena, ez dudala interes komertzial eta polizialetara errenditutako plazetan jolastu nahi, sozializatu nahi. Konparatzen hasita, Facebook zentro komertzial batekin konparatuko nuke. Eta zer nahi duzue esatea, nahiago dut herriko parte zaharretan bildu zuekin, gure […]

Irakurri

Lanik gabe ezin bizi

0

Mundua urte gutxitan zenbat aldatu den aiton-amonek erakusten digute ondo, gazte edo umetako kontuak azaltzen dizkigutenean. Baserriko bizimodua, jaiak, neska laguntzeak, lanak eta gerra. Eta kontatzeko modua, gauzak esateko artea.   Horren lekuko dira Auspoako liburu asko. Horietako bat hartu […]

Irakurri

310

2

Ez dakit noiz bota zuten telebistan baina oraintxe ikusi dut eta aitor dezadan, emozionatu egin naiz. Hunkigarria Manex ezagutzen dugunontzat.Iraun dezatela luzaz 310 ametsen 310 proiektuek! 0″>orain: 29 310 project from debolex films on Vimeo.

Irakurri

Munduko slam poeten bilgunea euskaraz

1

Jendaurreko poesia da slama. Liburutako poesiatik desberdintzen da jendaurrerako sortutako letrartea delako. Entzuleak unegune berean entzun, ulertu eta disfrutatu behar du poesia eta beraz, ez dago poesia gehiegi konplikatzerik, jendeak hitzekin plazer hartuko badu. Hortik aurrerako legeak ez dirudi gehiegi […]

Irakurri

Urtebetetzetako oparia: 9 egun ospitalean

5

33 urte bete nituen egun berean ingresatu ninduten Donostia Ospitalean, otsailaren 21ean. Arnasa hartzeko zailtasunak nituen eta betiko pomada eta antibioitikoak emango zizkidatelakoan joan nintzen medikutara. Badaezpada. 9 egun egin ditut bertan, pasa den astelehenean operatu ninduten arte. Orduko 200 […]

Irakurri

Artea bi puntu zero

0

Internetek asko aldatu ditu gauzak. Artea ulertzeko eta egiteko modua besteak beste. Baina zertan aldatu da zehazki artea? Zein bide berri zabaldu dira bi puntu zeroarekin? Galdera horien inguruan aritu eta erantzunekin jolas eginez praktikan jartzeko asmoa dugu Zarauzko Putzuzulo […]

Irakurri

Bertsourrei, beti!

0

Zarautzen zabaldua da aspaldian “Eutsorrei” aldarria. Norbaitek beste bati “eutsorrei” esaten badio, “beti” jasoko du erantzuntzat. Gure borroka oihua da, gure animazio eta identifikazio aldarri. -Eutsorrei! -Beti! Oraingoan bertsoa eta aldarria batu eta larunbat honetan Putzuzulo Amets Fabrikan bertso-kopla-kantuan arituko […]

Irakurri

Ostiral honetan Andoainen

0

gara ostirala heltzeko desiratzen baina gehiago oraingoan. LetrARTean izeneko ekimen interesgarriaren baitan hartuko baitugu parte “Komuneko paperean” ikuskizunarekin. http://letrartean.itzalagunea.com/doku.php/ Ez dago esan beharrik egitarau osoak duela erakargarri eta interesgarritik. Ostiralean bildutako kontuak www.komunekopaperean.com blogean argitaratuko ditugu laster batean.

Irakurri

“Komuneko paperean” komuneko paperean

1

Zeinek esan behar zuen garai batean koaderno ezberdinetan eta gero blogean bateratu nituen poemak komuneko paperean argitaratura ikusiko nituenik noizbait. Burutik pasa bai, egiten zitzaidan, baina horixe, pasa. Horrelakorik egitea ezinezkoa zela usteta. Imanolek proposamena egin zidan arte. Saiatuko zela […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA