A casa

Imanol Epelde
0

Lanzaroten nengoen. Aste santutan. Bakarrik joan nintzen dena plurala zen leku batera. Dena zegoen mukuru. TabernakHotelakHondartzak.

Egun batean Saramagoren etxea bisitatzera joan nintzen. Ilara eta jendetza espero nituen. Esan dut. Lanzaroten dena baitzen plurala. Baina ez. Ni izan nintzen goiz hartan bisitan joan nintzen bakarra. Nobel saria izateak ez zaitu komertzial egiten. Hizkuntza handi batean idazteak ere ez.

Bisita gidatu atsegina egin zidan mutil gazte batek. Lagun hartu ninduen, gertuko. Etxea erakutsi eta sukaldean kafe bat hartzera gonbidatu ninduen, “Saramagok ohi zuen bezala, azukrerik gabe”.

Gidak berak kontatu zidan Lanzarote urte gutxitan ikaragarri aldatu zela. Ikara-garri. Kontatu zidan César Manrique behin-berriro oldartu zela hotelak eraikitzen ari zirenen aurka. Eta Saramagok ere gogor egin zuela borroka Lanzarote turistifikatzearen aurka. Esplikatu zidan Playa Blanca izeneko itsasertza suntsitu egin zutela dozenaka hotel itsasertzean eraikiz, pezetatik eurora pasatu ginenean gintuztenean. Leku lasai eta bakana zena, asfalto, sonbrila eta izar ugaritako igerilekuz betez.

Liburu bat erosi nuen A casan. Claraboya. Liburu kuttun dut harrezkero. Kafearen zapore garratz erregalizatuaren gozoaz atera nintzen. Mikaztuta. Playa Blancatik bainentorren. Eta Playa Blancara bainindoan bueltan.

Han hartua nuen ostatu.

Liburuari buruz eginiko komentarioa Goodreads-en:

ClaraboyaClaraboya by José Saramago
My rating: 5 of 5 stars

Handia.
Ikaragarria.
Hain sotil, hain argi nola kontatzen dituen hainbaten bizitza puskak Saramagok.
Irakurtzen diodan lehen liburua da. Aspaldian irakurri dudan onena.
Gaizki ulertu ez banuen, berak idatzitako lehenengoetarikoa. Lehena ez bada.
Ez zioten publikatu.
Hil baino urte batzuk lehenago ikusi zuen argia Claraboyak.
Sabai-leihotik horixe sartzen delako. Argia.

View all my reviews

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA