Alferrik da
Ridikulua egiteraino bihurritu zaitu heriotzak. Baina ez zara zu, ama, barregarri geratzen ari den bakarra. Esku bat abandonatu duzu maindire artean eta ni, ausart eta koldar halakoa ni, negarretan lehertu naiz zure magalera. Asko maite zaitut, ama asko! Zoaz lasai, […]
Ez nekatu gehiago, ama
Zein eder zauden ama zein eder zauden lo goxotan. Geldirik. Haizerik ez dabil zure ezpainak tarteka zertxobait bakarrik mugitzeko ez bada. Begira leihotik zeinen eder dauden Pagoeta inguruak. Natura ere pausatu egin da zure arnasaren erritmora. Udazken bat oparitu […]
Bihar ikasiko dugu ibiltzen berriz
Poliki esnatu zara gaur ere Spidermanen mantapean. Spidermanen mantapean eta Kooperatiban erositako maindire leunetan. Goxo. Poliki esnatu zara gaur ere, ama. Berriketarako gogoz. Gauetan tarteka arnasa hortzetan, esnatzen zarenean bezala. Beti badago zerbait esateko, ezta ama? Adibidez, nik […]
Zuk egizu lo, ama
Zuk egizu lo, ama egizu lo, har ezazu atseden, ez nekatu gehiago, ez gaude nahigabe gehiagotarako. Erizainei deituko diegu bestela, eh ama? Eskutik helduta izango zaitut gau osoan. Nahi duzu ur pixka bat? Zuk egizu lo, ama egizu […]
223. gelatik
Onkologikotik. 223. gelatik Amaren partez idazten dizkizuet hitz hauek. Blogeko postak jasotako mezu guztiekin hunkituta dagoela esateko. Eta gauzak ondo eginaren sentsazioarekin doala, lasai. Besarkaden ordez muxuak denentzat, Manolin partez. Gaur gauean elkarrekin egindako malkoek ere balioko zuten zauriak […]
Bizitzak bizitza zor
Itzaltzen ari zara poliki-poliki. Orain ez duzu Onkologikoko 223. gelatik kanpora gertatzen denaz ezer jakin nahi. Astiro altzatzen zara ohetik hanka puztuekin, eta komunean geratzen denbora luzeegian eserita. Zure tronu bakarra huraxe bailitzan, oheak ere nekatuta. Apaldua duzu ahotsa, ama […]
Kartzela barruko kartzelatik eskaera urgentea
Urriaren 28an hasi ziren gose greban Sevilla IIko 11 euskal preso. 4 urtetik gora daramatzate isolamendu ziegetan zigorturik, kartzela barruko beste espetxe are gogorrago batean. Nahikoa dela esan nahi dute muturreko protesta ekintza honen bidez. Eta guri ere nahikoa dela […]