Ikasturte berrirako promesak

Imanol Epelde
0

Abuztua Amaiurren pasa dugu. Eta ni behintzat ez naiz joan nintzen bezala itzuli. Galderak eraman nituen eta erantzunak dakartzat. Egonaldia oso ederra izan da, Baztango bailarak eskaintzen duen edertasunaren parekoa. Irakurtzen eman ditut nik ordu gehienak eta inguruak ezagutzeko paseoan. Eta hemen gara. Bueltan gara. Ilusio berrituta.
Azkenean erabaki dut ikasten jarraitzea. Irakaskuntzako lanetik bigarren eszedentzia urtea (ere) ikasten emango dut, doktoratze bidea abiatuz. Eta bi, eta akaso inportanteena, anarkismoaz aritu naiz irakurketan eta inoiz baino gehiago identifikatzen naiz une honetan komunismo libertarioaren ideiez. Berdintasunetik autogestioaren bidez askatasuna helburu. Diruan oinarritutako sistema honi kilimak egiteko desiratzen itzuli naiz. Eta hiru. Amaiurko zikiro jana deskubritu dugu eta bertako jendea. Etxean bezala sentitu gara, eta laster itzuliko gara aukerarik izanez gero.
Handi dator, promesa handiak eginda dator ikasturtea. Zuen uda ondo?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA