310, 365 egunez

Imanol Epelde
0

310 izena du proiektuak, mugimenduak. Urte asko da Zarauzko kaleetan sortu zela: itsasoko eta lurreko olatuen gainean egin daiteken atrebentzia oro bildu eta emateko, lagun artea egiteko. Webguneak urte asko egin ditu herritarren argazki eta bideoak jartzen. Eta orain urtebete denda bat zabaldu zen 310 izenarekin, Zarauzko erdigunean; zentro komertzial handiei hordagoa txikira joaz. Ostiralean ospatuko dute urteurrena. Eta denok gaude gonbidatuta.

Askotan izaten naiz bertan arropa eta zapatak usmatzen, tarteka jartzen dituzten argazki erakusketei begira, edo sofan eserita bizitzaz hizketan bertako lagunekin, Auruma eskuan. Horregatik, ni ere ostiralean 310 dendan izango naiz 19:00etatik aurrera, 365 bizi egunak zelebratzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA