Igandean, 23an, Donibane-Ziburuko gaztetxean

Imanol Epelde
0

Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan emozionatuta aritu ginen emanaldiarekin, herritarren aurrean, etxekoen aurrean. Badirudi saioz saio zentratuago gaudela eta horrek laster ditugun saioetarako indar eman digu. Orain arteko saio onena dudarik gabe.

Igande honetan Donibane-Ziburuko gaztetxera goaz toailak hartuta. Goizean, alboan duen hondartzan bainu koxkorra hartu, 14:00etan barbakoa bat prestatu dute eta 16:30etatik aurrera komun bilakatuko dugu gaztetxea. Eta crackainean jarriko ditugu denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA